Agata Cataniakoa

Agata Cataniakoa, kristau tradizioaren arabera, martiri eta birjina izan zen. Bere eguna otsailaren 5ean ospatzen da.

San Jacopo da Varazze hagiografoaren arabera, Urrezko Kondaira artelanean, kristauen kontrako jazarpen aldietan, Dezio emperadoreak aginduta, Siziliako prokontsulak, Quintianus, Agata gazteak uko egindako aurrerapenetan, Kristori bere birjinitatea eskainia, mendeku moduan Afrodisia izeneko emakume baten ardurapenean, putetxera bidaltzen dio bere gozamena lortu ez zuelako eta gainera harrigaria izan zen Agatak bere birjinitatea mantentzen jarraitu zuelako. Oraindik hasarretuago, gaztea torturatzea eta senoak moztea agindu zuen. "Tirano gupidagabea, ez dizu lotsarik ematen emakume batean elikatu zituen senoa torturatzea?"Ondorengo hitz horiek ondorengo santuaren hitzak izan ziren.

Nahiz eta irudikapen batean ikusi San Pedro herida guztiak sendatzen, torturatua izaten jarraitu zen, ikatz gori-gorira botaz eta Cataniako hirian iraulkarazia izan zen. Gainera, esan ohi da poztasun oihu bat bota zuela, Jainkoari eskerrak emanez.

Esaten dutenez, Santua hil eta urte bat beranduago Etna sumendiak erupzioa izan zuen. Erupzio horren ondoren, Cataniako biztanleak parte hartzea eskatu zuten eta laba hiriaren ateetan geldiaraztea lortu zuten. Urte hartatik aurrera, Cataniako, Siziliako eta sumendiaren inguruko lekuetako patroia bihurtu zen eta babesa eskatzen diote suak, tximistak eta sumendiak sortu ditzaketen kalteetatik. Berarengana jotzen dute ere, bular gaitza, erditze arazoak eta edoskitze arazoak daudenean, beraz esan daiteke, emakumeen babeslea konsideratzen dutela.Horrez gain, Euskal Herrian sendagilearen fazeta ematen diote.

Erizainen patrona ere esaten zaio eta martitioren esku-azpien merezimendu handia jaso zuen.

Ikonografia

Martirioan adierazia izan da, buruz behera zintzilikatuta, matxardaz armatutako borreroarekin eta bere senoak bihurritzen. Halaber, bere eskuetan matxardak eusten hari dela ikus dezakegu eta aingeru batek bere bularrak erretilu batean edota bera erretiluarekin edo plater batekin bere bular moztuak eramaten. San Pedro sendaketaren agerraldian ere adierazita dago.

Gehienetan suaren babesle bezala adierazten zaio, beraz, sua duen zuzi bat eramaten du suaren kontrako boterea duen simbolo moduan. Agian, adarbakarraren adar bat ere agertu daiteke birjinitate edo martirioren esku-azpiaren simbolo moduan.


Ospakizunak

Santa Agatako jaia, Jericako (Castellon) hiribilduan ospatzen da, non patronaren prozesioan kanpailen iraulketa eta meza nagusiaz ospatzen den. Santa Agataren oroimena, otsailaren 5ean izaten da eta jai egun ospetsu bat izan ohi da Gaztela eta Leongo leku askoetan.

Salamancan, emakumeen elkarteak aginte-makila hartzen dute udaletxean, Plaza Nagusian dantzak ospatzen dituzte eta ospakizuna hiriko jatetxe eta aisiako lokal guztietan jarraitzen dute.

Zamoran, ohiturak dioen bezala, Agata guztiak hiria eta herriak hartzen dituzte probintziako agintea lortzeko. Udaletxeak, aginte-makilak lagatzen diote autoritate ezaugarri bezala eta 7 egunetako jaia ospatzen da non dantza eta jan egiten den Santa Agata ohoratzeko. Hiriburuko ezagunenak, San Jose langile eta San Lazaro auzoko Agatak dira eta herriari dagokionez, Hiniesta, Corrales, Algodre eta Coreses esanguratsuenak dira. Horretaz gain, tipikoak dira eskualdeko dantzak, hots, charroak, jotak eta ageden abesti propioak panderetek intonatua. Coreresen, adibidez, baba berdeen eta petacoen abestia oso esanguratsua da.

Zamarramalan (Segovia) Agataren Santua Turismo Nazionalaren Interesezko Festa bezala ezagutzen da. Festaren jatorria Segoviako Alkazarraren konkistarekin erlazionatuta dago eta horri esker, herriarentzat eta emakumeentzat pribilegioak lortu zituzten. Egun hartatik aurrera festa hau ospatzea tradizioa izango da eta ospakizunari hasiera emango diote udaletxekoek aginte-makila emakumeei ematen dienean. Emakumeek eguna modu desberdinean ospatuko dute eta haien senarrak bitartean etxeko etxekolanak egiteaz arduratuko dira. Denbora aurrera joan den heinean, antzeko ospakizunak zabaldu egin dira Segoviako hainbat lekuetara, esate baterako, Martin Muñoz de la Dehesara.

Galapagoetan ere ospatzen da, non bertako herritarrak sua pizten dute opilekin batera ohore bezala, hasiera batean opilak etxekoak ziren eta bizilekuetan jasotzen ziren. Gaur egun tradizio honek jarraitu egiten du nahiz eta artisauak ez izan.

Sorihuela del Guadalimaren (Jaen) otsailaren 3,4 eta 5ean ospatzen den ospakizuna Agataren ohoroitzapenean benetan merezi duena da. Herri honetan bihotzez ohoratzen da Santu hau, XVI.mendeko obra anonimoa izan dena eta honekin batera benetazko erlikia bat dago.

Mallorcako uhartean, XV.mendetik aurrera Sancelles izeneko herrian ospatzen da. Gaur egun Santua XVIII. mendeko kapera eder batean ohoratuta dago, non bertan erlikia bat ere gordetzen den.

Euskal Herrian eta Nafarroan, tradizio bat da Santa Agata jaiaren bezperan kaleetan koro grupoen presentzia edukitzea eta zenbait herrietan Santuaren ohoroimenean zenbait abesti intonatzen dituzte makilaren erritmoaren laguntzaz.

Zaragozan aldiz, tradizioa trufazko eta nataz betetako emakumearen bular formako goxoki bat jateari dagokio eta honi Agata Santuaren erlikia deritzo. Otsailaren 5ean, Escatron izeneko herrian konkretuki, gazteek beraien buruen gainean ogi bedeinkatua eramaten dute eta ondoren Santuari eskaintzen diote. Hurrengo egunean, Zintaren Dantza izeneko dantza tradizionala ospatzen da Agata Santuaren aurrean eta horrez gain, bere bizitza eta herriko emakumeen mirariak errezitatzen dituzte ohiko jantziekin.

Villalba de Alcorren ere urtero otsailaren lehenengo astean ospakizun hau ospatzen da, non Santuaren irudia bere ermitatik herriano eramaten den, otsailaren 5ean ospatzeko. Ondoren, bere ermitara itzultzen dute eta bertan urte osoa igarotzen du. Nahiz eta oso argi ez egon, inguruko pertsonak esaten dute, ermita hain urruti eraiki zutela orain dela urte asko artzai batek santuaren irudia aurkitu zuelako bi herrien artean. Ez zekitenez zein herrietara eraman, garaiko estilora erabaki zuten. Gurdi baten gainean jarri zuten aurkitutako irudia eta bi idien laguntzaz mugitu zuten. Mito honek azaltzen jarraitzen du esanez gurdia geratzen zen lekuan eraikiko zela bere bizilekua eta herri honi egokitu zitzaion.

Lotura duten Santuak

Sirakusako Luzia Santua