Pedro Carrasco

Pedro Juan Carrasco Garcia Alosnon jaio zen, Huelvako probintzian. 1943ko uztailaren 11n jaio zen Alosnon eta Madrilen hil zen 2001eko urtarrilaren 27an. 60 eta 70 hamarkadetako boxealari famatua izan zen. Bere boxeo estilo propioa zuen, mugimendu arin eta bizkorrak, bere "bolo punch" ukabilkada denborarekin famatua bilakatu zen. Boxealari espainiarren artean historiako oberenetarikoen artean dago, bere sari esanguratsuenen artean munduko txapelketa dago.

1976ko maiatzaren 22an Rocio Juradorekin ezkondu zen eta ama bezala, Rocio, izeneko alaba bat izan zuten, baina azkenean 1993an dibortziatu egin ziren. 3 urte beranduago, 1996an, Raquel Mosquerarekin ezkondu zen.

Gaztaroa

Lehen esan bezala, Huelvan jaio zen 1943ko uztailaren 11an. Zortzi urte zituelarik Sevillara mugitu zen bere familiarekin eta urtebete ondoren Sao Paulora. Brasilen hamalau urte zituela enbalaje fabrika batean asi zen lanean. Bi urteren ostean, boxeoan hasi zen eta "Club Manzoni"-ko txapelketan lehiatu zen, nahiz eta bere aitak ez zuen horrela nahi.

Boxeoa

Bere elkartearekin batera bira batean zeudela Italian estreinatu zen profesional bezala, Imolan hain zuzen ere. 1962ko urriaren 24an burutu zuen Pedrok bere lehenengo partaidetza profesionala boxeoan, eta gainera garaipen batekin. Bigarrengo borrokaldia Turinen egin zuen Domenico Pillonen aurka, hau ere garaitu egin zuen boxealari espainiar gazteak. Bira horren zehar beste bederatzi borrokaldi egin zituen Milanen, gainera denetan garailea izan zen.

Espainian bere debuta Bartzelonan ematen da 1963ko abuztuaren 2an Juan Carbajali irabaziz. Bartzelonan lortutako garaipen honen ondoren berriz ere Bartzelonan borrokatzen du, Juan Pintorekin. pedrok irabazi egin zuen eta Milanera bueltatu zen, bertan Giuseppe Amanteri irabazi eta berriz ere Espainiara bueltatu zen, Bilbora. Bizkaian zegoela Angel Rodriguez Aguado garaitu zuen.Egun gutxira Romara bueltatu zen, bertan lehenengo aldiz izan zen garaitua profesional bezala. Borrokaldi hartako porrotaren ondoren Italian, Suitzan eta Espainian jarraitu zuen borrokatzen bi urtez eta borrokaldi guztiak irabazi zituen.1966an Espainian finkatu zen eta ondorengo ia borrokaldi guztiak bertan egin zituen. Carrascok 24 borrokaldi jarraian irabazi zituen Espainian eta pisu arineko Europako Boxeo Txapelketarako hautagaia izatera pasatzen da.1967ko ekainaren 30ean pisu arineko europako txapelduna bilakatu zen Pedro. Bere hurrengo borrokaldia txapeldun bezala Pravisaniren aurka izan zen, hau izan zen bere lehenengo porrot profesionala ekarri zuena.Hurrengo lau hilabeteen zehar 6 aurkari ezberdinen aurka borrokatu zen eta denei irabazi zien. 1968ko maiatzaren 10ean berriz ere Europako txapelduna izateko borrokatu zuen Kid Tanoren aurrean. Ondoren, titulua betse hiru aurkariren aurrean defendatu behar izan zuen eta hiruetan gairaipenarekin joan zen.

Hurrengo 18 hilabeteak Italian eta Espainian pasa zituen berriz ere Europako txapelketarako borroka izan zuen arte. Oraingoan pisu arinekoa izan beharrean pisu superarinekoa zen. Bere aurkaria René Roque zen, eta hau ere bai ezin izan zuen ezer ere ez egin Pedroren aurrean. Garaipen honen ostean Pedrok mundu mailako txapelketa bat irabatzeko aukera izan zuen baina ez zuen aprobetxatu.

1971ko azaroaren 5ean, Pedro Mando Ramosen aurka borrokatu zuen mundu mailako titulu bat irabazteko. Ramosek lau aldiz utzi zuen Pedro lurrean, baina epaileek deskalifikatu egin zuten Mando eta Carrasco Munduko Txapelduna bilakatu zen. Hiru hilabete ondoren, berriz ere borrokatu behar izan zuen Ramosen aurka, baina oraingoan ez zen Madrilen, Los Angelesen baizik. Borrokaldi honetan ezin izan zuen garailea izan. 1972ko ekainaren 28an, Madrilgo Kirolen Jauregian, Carrasco eta Ramos beraien artan borrokatu ziren munduko txapeldun izateko. Carrascok ezin izan zuen ezer ere ez egin eta Ramos izan zen garailea. Ramosen aurka burutu zituen hiru borrokaldiak izugarriak izan ziren. 111 borrokaldieta hartu zuen parte Pedrok eta horietatik 106 irabazi zutuen, 3 galdu eta 2 nulu. Espainiako garaipen jarraien marka hautsi zuen 93. borrokaldia irabazi zuenenan. Argi gelditzen da datu hauek ikusita Espainiako boxeolari ospetsuena dela.

Garaipen-zerrenda

6 aldiz Europako txapelduna (EBU) pisu arinean, Europako txapelduna pisu superarinean (EBU) behin eta beste behin munduko txapelduna pisu arinean (WBC).