Nikolas Fernandez de Moratin (Madrilen, 1737ko uztailaren 20ean jaio; 1780ko maiatzaren 11n hil) poeta, prosalari eta dramagile espaniarra zen, bere seme Leandro izan zen bezala.
Madrilen jaio zen familia asturiar batean. Calatayudeko jesuiten eskolan ikasi zuen, ondoren Valladolideko Unibertsitatean amaitu zituen bere ikasketak. Abogatu bezala lan egiten zuen Madrilen. "Fonda de San Sebastián"izeneko tertulia taldeko bazkide zen, José Cadalso, Tomás de Iriarte eta Ignacio López de Ayalarekin batera. Horrez gain, Madrilgo "Real Sociedad Económica de Amigos del País" eta "Academia Romana de los Árcades" taldeetako kide ere izan zen. 1773tik aurrera katedra poetikoan jardun zuen Madrilgo Inperial eskolan.
1764an, bere olerkiak ezagutzera eramateko, "El poeta" izeneko egunkaria argitarat
u zuen. Hurrengo urtean poema didaktiko zabal batzuk argitaratu zituen zinegetikaren ingurukoak, "La Diana o arte de la caza" izenekoak. Hurrengo mendearen hasieran mota honetako beste lan bat sortu zuen, hizkera irrigarria zuena "el Arte de las putas o Arte de putear" izenekoa, baina lehen aldiz 1898an argitara eraman zen, hau da, bera hil eta ehun urteetara.
Antzerkiak ere idatzi zituen;komedia bat "La petimetra" (1762), eta hiru tragedia: "Lucrecia" (1763), "Hormesinda" (1770) eta "Guzmán el Bueno" (1777). Lan hauek, neoklasizismoaren ideien barruan daude, eta etikako eskola gisa sortu zituen. Gainera, garaiko antzerki klasikoaren inguruan egon zen eztabaidan parte hartu zuen.
XVIII. mendeko intelektual gutxienetakoa izan zen tauromakian interesatzen. Nikolas Fernandez de Moratinen poema ezagunetako bat "Fiesta de toros en Madrid" izenekoa izan zen eta bosteko txikiaren egitura dauka. Pedro Romero toreatzaileari oda bat idatzi zion "Canción a Pedro Romero" izenekoa, molde herrikoi, sinple eta arin batean. Bestalde, prosa moduan, "el folleto Carta histórica sobre el origen y progresos de las fiestas de toros en España (1777)" idatzi zuen gai berdinaren inguruan.
Arcadeseko intelektualen pausoak jarraituz, bere obraren zati bat "Flumisbo" goitizenean sinatu zituen.