Gabon-gaua abenduaren 24ko gauan, Eguberri edo abenduaren 25eko bezperan ospatzen den ospakizuna da. Erlijio kristauaren ospakizuna da, Nazareteko Jesusen jaiotzaren ospakuntza hain zuzen ere. Ohiturak herrialde batetik bestera aldatu egiten dira, baina ohikoa izan ohi da familiarteko afari bat egitea eta hainbat herrialdeetan, protestanteetan batez ere, oparien hartu emana burutu ohi da. Gaur egun, jada, izaera kulturaleko festa kontsideratzen da, familia ateo ugarik ere ospatzen baitute. Jehovaren lekukoak dira salbuespen bakarra, ez baitute ezer ere ez ospatzen egun hauetan aiurri paganoko festatzat hartzearen ondorioz.
Mexikon Jesusen jaiotza irudikatzen duten antzezlanak egiten dituzte. Hauek, batzuetan, ukitu komikoak izaten dituzte, hala nola, momentuko egoera politikoaren inguruan. Familia santuak Galileatik Belenera eginiko bidaia eta Jesusen haurdunaldia ere ospatu ohi dira, bertan Maria eta Jose erromesen prozesioak gauzatzen dira, letaniak abesten dituzte, errosarioa errezatu eta azkenik gozo-eltzeak apurtzen dituzte, horrela, jaia girotzen da eta ospakizunerako landutako pontxe eta kruxpetekin ospatzen dute. Fruta eta kolazioz beteriko gabonsariak ere entregatzen dira. Jaialdia dezente luzatu ohi da, amaiera ordu txikitan emanez.
Venezuela, Kolonbia, Ekuador, Bolivia eta Peruko ohitura, egun batzuk lehenago "Jaiotza" prestatzea da, hainbat irudi esanguratsuz osatua, horien artean, San José, Maria, Errege Magoak, animaliak, artzainak, landareak, etb. Honez gain, koloretako argiz, girlandaz, bolaz eta hainbat apaingarriz osatutako gabonetako zuhaitzak muntatzen dituzte, beheko aldean trukatuko diren opariak ipiniz. Abenduaren 24an, afari bat egiten dute familiarekin indioilarra, sagar purea, entsalada, ogi gozoa, txokolate beroa eta xanpainaz osaturikoa. Familia katolikoak, orokorrean gaueko hamaiketan ematen den meza berezira joaten dira, oilar-meza edo gauerdiko mezara. Gauerdian Jesusen jaiotza burutzen da, gabon-kantak abestu eta opariak egiten dituzte. Kalean su artifizialak botatzen dira, algara eta zalapartaz osaturiko giroan. Hurrengo egunean, abenduaren 25ean, familiak etxeetan elkartzen dira.Puerto Ricon familia eta lagunak ospakizunerako elkartzen dira, parranda abestiak kantatu eta janari tradizionalak partekatzen dituzte, hala nola, arroza, txerrikumea eta pastelak. Batzuetan, festak, egunsentirarte irauten dute. Ondorioz, Eguberri egunean, jendea deskantsatzen geratzen da, gabon-gauean egindako parrandarengatik, ondoren, gauerdian oilar-mezara joaten dira. Pertsonak elizara joaten dira eta umeak artzainez eta Jaiotzako pertsonaia alegorikoz jantzita joaten dira: Ama Birjina, San José, Errege Magoak, etb.
Dominikar Errepublikan, seme-alabak gurasoen eta aiton-amonen etxera joaten dira eta bertan, oilaskoa labean, txerri errea paldoan , errusiar entsaladilla, sagarrez, txermenez eta intxaurrez eginiko pastelak, lasagna eta hainbat janari tipiko afaldu ohi dituzte, ardoz, gabonetako gozokiez eta garagardoz lagunduta. Afal ostean etxez etxe joan ohi dira adiskide zaharrak bisitatzera, opari eta gabon-kantak partekatuz. Etxeetan argiz apainduriko zuhaitzak jarri ohi dituzte, baina ez etxeak bakarrik, hiri eta herritxoetako kaleak ere argiz dekoratzen dituzte eta antzerki-lanak antzezten dira. Parkeetan Jaiotza birsortzen dute artzain, Errege Mago eta hainbat pertsonaia esanguratsuren paperak burutzen dituzten aktore bidez.
Venezuelan abenduaren 23 edo 24an pastel berezi bat egiten da Gabon-gauko afaria egin ahal izateko, Eguberriko Lorea deitzen diote toki askotan eta ondorengo osagaiak ditu: "hallaca", urdaiazpikozko ogia, txerri indioilarra, urdaiazpiko lisatua eta ardoa edo kremazko pontxea; mahaia, gazta ezberdinez, hurrez, intxaurrez, turroiez, gailetaz eta hainbat gozokiz adornatzen da.