Juan Álvarez Mendizabal

Juan de Dios Alvarez Mendizabal, politiko eta ekonomilari español bat izan zen.Chiclana de la Fronteran (Cádiz) jaio zen 1790eko otsailaren 25an eta 1853ko azaroaren 3an hil zen Madrilen.

Biografia

Aita merkataria zen,Rafael Alvarez Montañes eta ama,berriz, Margarita Mendez izena zuen merkatari prestakuntzak eduki zituen bere aitaren negozioan eta hizkuntza modernoak ere ikasi zituen.Mendizabal, Iberiar Penintsulako Gerraren Erdiguneko Armadan jardun zuen eta bi aldiz harrapatu zuten arren bietan ihes egitea lortu zuen.1812ko otsailaren 21ean,Teresa Alfarorekin ezkondu zen eta une horretan erabaki zuen bere bigarren abizena aldatzea,Mendizabal ezarriz.Bere abizenaren aldaketa hori judua zela ezkutatzeko egin zuela diote,baina,1811n Erdiguneko Armadaren Haziendako Ministroa zelarik, bere dokumentuak Mendizabal abizenez sinatzen zuen eta garai haietan ezkongabea zen.

Vicente Bertrán de Lisekin kontaktuan jarri zen postu bat onetsiz eta handik gutxira bere lankidea izatera pasatuko da.Gerrako ohorezko komisaria izan zen 1817.urtean.1819tik Andaluziako armadaren horniketaz arduratzen da, aurrera egiten uzten duena eta iraultza liberalekin kontaktuan jartzen du, haietako bat bihurtuz. Cádizeko "Taller Sublime"-ren masoia izan zen Francisco Istúriz eta Antonio Alcalá Galianorekin. Dirua aurreztu zuen (ordaindu zena) Rafael del Rioegoren konspiraziorako eta bere tropara batu zen urtarrilaren 27tik, 1820ko maiatzaren 4ra arte. Handik aurrera karelezko orraziaren inportazioan lan egin zuen Birmunghamen. Se dedica por entonces a la importación de carey de Birmingham para fabricar peines. 1823an Gorteak Cádizera joan beharrean izan zirenean, Mendizabalek antolatu zuen lekualdatze hura eta armada ere hornitu zuen; era berean, bera izan zen setiatuta geratu zen Cádizen ardura hartu zuena. Urte bereko irailaren 30ean, Gibraltarrera abiatu zen. Fernando VII.ak jende askori heriotza zigorrak ezarri zizkien eta haien artean Mendizabal zegoen. Ondorioz, Londresera joan zen eta han kartzelan bukatu zuen diru zorrak zituelarik. Nahiz eta, ardo españolen inportazioa negoziatzen hasi zenean aurrera atera berehala.Bertan lagun eta kide asko egin zituen etorkizunean baliagarri egingo zaizkionak. Bere negozioak Frantziara joatea behartu zioten 1828 eta 1830ean.

Esku sartu zuen Vera espedizioaren finantziazioan 1830ean Ardoui eta beste finantzieroekin ados jarrita.Ondoren portugesen gerra zibilaren antolakuntza eta finantziazioan ere bai esku sartu zuen liberalen alde noski eta Belgikako indar militar bat finantziatu zuen. 1834an, Torenoko kondeak Espainiara itzultzera gonbidatu zuen eta urrengo urteko ekainaren 15ean, Haziendako ministro izandatu zuten non azkenean Gobernuko Lehendakaritzaren postua eskuratuko zuen Torenoren partez irailaren 25ean. Nahiz eta, "biltzar iraultzailean" sartu, Andújar eta Bartzelona, Isturizekin, Alcala Galiano, Argüelles eta Conde de las Navaseko biltzarrekin ezkutuan negoziatu egiten zuen. Alderdi mendizabalinoa ez zen oso ezaguna, nahiz eta dekretu desamortizadoreak 1839ko otsailaren 19tik, martxoaren 8ra ospe handia eman. Mendizabaleko Desamortizazioa deritzona, ekoizkortasun gabeko jabetzak, elizaren ahalmena eta agindu erlijiosoak, ez herriaren eskuetan, Mendizabalen intentzioa zen bezala, baizik eta oligarkia lurjabearen eskuetan jarri zituzten. Honek beraz, herria asko aberastuko zuen eta ekoizkortasun gabeko latifundioak lekua hartzen jarrai ez zezaten lortuko zuten, erdiko klasea edo burgesia ez eratzea ekarri zuen. Jabetza herrira ez iristeko prozedura enkantean saltzea izango zen eta hura saltzeko, bloke handietan egin zituzten jabetza txikietakoak erosi ez ahal izateko. Oraingo honetan ez zuen Mendizabalek kudeatuko proiektu honen garapena,Maria Kristina Borboikoak 1836ko maiatzaren 15ean bota egingo zuen eta. Hala ere, 1836ko Iraultzan Calatravarekin Haziendako ministro bihurtuko zen berriro.

Beste berrikuntza garrantzitsu bat bostekoen berrerospena izan zen. Honekin, burgesiako jendeari beraien seme-alabak zerbitzu militarrera eta ondoren gerrara joan ez zitezen ordaintzeko aukera ematen zitzaien. Klase boteretsuenei onurak ekartzen zion honek eta atzeraka pauso bat ematen du pentsamendu liberalean, izan ere, dagoeneko ez zen berdintasuna izango pertsonen artean.

1835ean, Mendizabal Gironan prokuradore aurkeratu zuten,baina 1836an Bartzelona,Granada,Pontevedra,Málaga, Cadíz eta Madrilen izan zen (Cadíz aukeratu zuen). 1836-1837 eta 1838-1839 diputatua izan zen Madrilen. 1839an, Madril,Albacete eta Murtzian diputatu aukeratu zuten,dena den, Murcia autatu zuen. Hala ere, 1840-1841ean Madrilen izan zen eta Albacete,Ávila, Murcia,Cadíz eta Toledon ere aukeratua izan zen. Madril irudikatu zuen 1843ko lehengo legislaturan eta urte berean Haziendako ministro izango zen berriro,baina kontrairaultzan Frantziara ihes egin behar izan zuen 1846.urtera arte. Gainera, 1846 eta 1850ean, Madrilgo diputatua izan zen.

Pasadizozko gertaera

Bere abizenaren aldaketaren teoria ezberdinak daude. Batzuk judua zela gordetzeko egin zuela diote. Beste autore batzuk garairako abizen euskaldun baten bikaintasun handiagoa eta astutasun komertziala aipatzen dute. Hala ere, Juan Alvarez Mendizabal bere guraso eta aiton-amonak bezala kristau katolikoa zen nahiz eta bere jatorrizko errazaren kontra jarri, bereziki Franco garaian Madrilgo kale bateko bere izena eta estatua kendu.