Josep Termes

Josep Termes Ardèvol Bartzelonan jaio zen uztailaren 27an eta 2011ko irailaren 9an aurkitu zuen heriotza. Historialari espainiarra izan zen, batez ere Kataluniako XIX eta XX.mendeetan egon zen langileen mugimenduan espezializatu zen.

Biografia

1963an Bartzelonako Unibertsitatean Farmazia eta Letren arloan lizenztiatu zen, gainera 1971n historia garaikideko doktoregoa lortu zuen bertako Autonomia Unibertsitatean, bertan irakasle lanetan ibiliko da beranduago. Francisco Franco jeneralaren erregimenaren aurka azaltzeagatik 1958an eta 1966an unibertsitatetik kaleratua izatea ekarri zion. 1982tik 1991ra historia garaikideko katedratikoa izan zen Bartzelonan, Jaume Vicens i Vives Unibertsitateko Institutuan zehazki. 2000ko urriaren 1ean erretiratu zen.

Josep Termes

Josep Termes en La Fatarella en 2006.

Información personal

Jaiotza

Heriotza

Nazionalitatea

Alderdi politikoa

Educación

Información profesional

Okupazioa

Bereizketak

Historiador, escritor

Ikerkeeten eremuan, lehen esan dugun bezala Katalunian izandako langileen mugimenduaz aparte, honen eta katalanismo politikoaren arteko loturak ere aztertu zituen. Gizarte mugimenduei buruz zuen ezagutza eta interpretazio ezberdinen irakurketa zientifikoan oinarrituz, Kataluniako Historia Garaikidearen arloan Antoni Rovira i Virgilik egindako beste zenbait teoria ere errebisatu zituen.

Artikulu askoren egilea izan zen; horietan aipagarrienak L'Avenç, Estudios de Historia Social o El Contemporani, bertan kozuzendari izatera iritsi zen Rafael Aracelirekin batera eta Recerques aldizkariko fundatzaileetako bat izan zen. Eskola historiagrafikoa zentzu zorrotzean sortzearen aurkakoa izan arren, gaurko historialari asko bere teorietan oinarritzen dira, emen horietako batzuk: Teresa Abelló, i Josep Maria Solé Sabaté, Enric Olivé, Lluís Duran, Josep Pich, Santiago Izquierdo, Josep Grau, Andreu Mayayo, Jordi Llorens edo Agustí Colomines.

Politikaren arloan esan beharra dago Termes PSUC-eko militantea izan zela XX.mendeko hirurogei urteen erdialdera arte. Bere lanak Kataluniako Letren Ohore Sariaren onarpena jaso zuen 2006an, Òmnium Cultural-ek emanda. Gainera 1990ean jada Saint Jordiren Gurutzea jasoa zuen.

Obrak

    • Anarquismo y sindicalismo en España: La primera Internacional (1864-1881) (1972)

    • Els moviments socials a Catalunya, País Valencià i les Illes (1967), en colaboración con Emili Giralt, Alfons Cucó y Albert Balcells. nacionalisme català. Problemes d'interpretació (1974), ponència presentada en el Col·loqui d'Historiadors, organizado por la Fundación Bofill, y que se va a convertir en referente de su teoría sobre el catalanismo popular.

    • Federalismo, anarcosindicalismo y catalanismo (1976)

    • La immigració a Catalunya i altres estudis d'història del nacionalisme català (1984, que incluye la ponencia de 1974)

    • De la Revolució de setembre a la fi de la guerra civil (1987) Vol. 6 de la Història de Catalunya, dirigida por Pierre Vilar y coordinada por él mismo.

    • Les Bases de Manresa de 1892 i els orígens del catalanisme (1992) con Agustí Colomines.

    • Les arrels populars del catalanisme (1999)

    • Història del catalanisme fins el 1923 (2000)

    • Històries de la Catalunya treballadora (2000)

    • Patriotes i resistents. Història del primer catalanisme(2003) con Agustí Colomines.

    • Misèria contra pobresa. Els fets de la Fatarella del gener de 1937 (2005)

    • Historia del anarquismo en España (1870–1980), RBA Libros, Barcelona 2011, ISBN 978-84-9006-017-9.