Francois Duvalier
François Duvalier (Frantsesezko ahoskera: /fʁɑ̃swa dyvalje/), Papa Doc goitizenez ezaguna (Puerto Príncipe, Haití, 1907ko apirilaren 14a - 1971ko apirilaren 21a), medikua eta politikarihaitiarra izan zen, bere lurraldeko lehendakari konstituziogilea izan zen 1957.urtetik aurrera eta ondoren 1964tik bere heriotzerarte 1971n, hain zuzen ere, biziarteko lehendakari gisa Haitiko diktadore izan zen.
Biografia
François Duvalier Haitiko hiriburua den Puerto Principen jaio zen, jatorriz Martinikakoak ziren nekazari beltzez osaturiko familia apal batekoa. Horrez gaiz, medikuntzako ikasketak egitea lortu zuen (hortik datorkio "papa doc" goitizena) eta bere praktikak landan burutu zituen. Tifusaren aurka, paludismoaren aurka eta gaixotasun tropikalen aurka errekurtsorik gabeko jendearen alde egin zuen lanagatik ospe ona lortu zuen. 1939an Simone Oviderekin ezkondu zen eta 1946an sanitate publikoko zuzendari nagusi izendatu zuten. 1949an osasun eta lan ministro izatera igaro zen. Paul Eugène
Magloirek egindako estatu kolpearen aurka zegoenez klandestinitatera pasatu zen eta izkutuan egon zen 1956an amnistia aldarrikatu zen arte.
Lehenengo hauteskundeak
1957.urtean egoera aldatu zen, konstituzio berri bat aldarrikatu zen eta François Duvalierrek armadaren laguntza eduki zuen eta Haitiko lehendakaritza hauteskundeetan arrakasta izan zuen, 6 urtez iraun zuen Duvalierrek agintean. Modu populistako hausteskunde-kanpaina eraman zuen aurrera, beltzen aldeko estrategia sustatuz, bertan, afrohaitiarren gehiengoari eskatzen zion eta agintean zegoen elite mulatoaren aurka agertu zen. Françoisek tradizio budua berritu zuen, ondoren bere boterea indartzeko erabiliko zuena, bera hougan bat zela adieraziz (hau da, apaiz budu bat). Duvalierrek Samediko baroiaren irudia imitatu zuen ( heriotzaren eta hilerrien jainkoa zen buduen panteoiean) sinesgarriagoa izan zedin.
Sarritan erabiltzen zituen eguzkitako betaurrekoak eta tonu bortitza erabiltzen zuen hitz egiterakoan.
Duvalierren akordiaoa - Trujillo
1958ko abenduaren 22an, donminikar-haitiar mugan Jimani eta Mal Paseren artean, Trujillok eta François Duvalier diktadoreak akordio bat sinatu zuten elkarri babesa emanez. Akordioak beste gauza askoren artean, bi gobernuek ezin zutela euren lurretan ekintza iraultzailerik egin akordioa sinatu zuten lurraldeen aurka esaten zuen eta baita erbesteratu politikoek ezin izango zutela bi estatuen aurkako biolentzia sustatuko zuen publizitate sistematikoa bultzatu.
Dominikar errepublikaren gatazka
1963ko apirilaren 19an, Haitin, François Duvalierren aurkako konplot militar bat agertu zen, Francois Benoit bertako buruzagi zelarik. Arrakastarik gabeko ekintzaren ondorioz, Paulin Montrois (Duvalierren semeen txoferra), handik denbora gutxira, Morille Mirville, Luc Azor sargentua eta sekuritate nazionalaren kide zen Richemon Poteau (Tontons-Macoutes)erail zituzten. Bere semeak ez zituzten kalteak pairatu, baina Duvalierrek bortizki erantzun zuen. Polizia haitiarra Francois Benoiten bila joan zen, bera baitzen erasoaren susmagarri nagusia. Tontons-Macouteko kideak, Benoiten etxean sartu ziren, baina eurek bilatzen ari ziren pertsona ez aurkitzean, honen aita, Joseph Benoit, (adineko epailea), ama, momentu horretan etxean aurkitzen zen bisitaria eta hiru neskameak asasinatu zituzten.
Tontons-Macouteak Benoit enbaxada dominikarrean ezkutaturik zegoela susmatu zutenean, enbaxadorearen etxea inguratu zuten, honi militarra non ezkutatzen zen esateko agindu zioten, baina estatuko lehendakariak, Juan Boschek, hauen aurka armada bidaliko zuela esan bezain pronto alde egin zuten.
Irratiz eta telebistaz emandako itzaldian Bosch lehendakariak zera esan zuen: Domonikarrek iada badakigu geure herrialdeko kantzelaritza eta enbaxada polizia haitiarraren eskutik bortxatuak izan direla eta ekintza hori errepublika dominikarrarentzat kaltegarria da, presidenteak honako hau ere esan zuen, ezin ditugu irain hauek inondik inora onartu, gobernu haitiarraren bortxaketak pazientzia handiarekin jasan ditugu, baina laido hauek bukatu egin behar dute eta 24 orduko epean amaitzen ez badira, geure eskura dauden baliabideekin bukatuko dira bortxaketa hauek. 40:35 minutuko hitzaldia entzun
Urrengo egunean, armada dominikarrak, tropak Haitiko mugarantz mobilizatu zituen eta indar armatuak artileria astunaren zati bat itsasoz bidali zuen mugatik gertu zegoen Barahonako portura.
Hainbat salaketen ondoren, sekuritate kontseiluak Haitiren jarrera zigortu zuen 16 boto eta bi abstentziorekin. Batzorde bat Puerto Principera heldu zen egoera ikertzera eta Gobernu haitiarra berme diplomatikoa errespetatzeko konprimisoa hartu zuen.
Boterearen finkatzea
Duvalierrek bere botere politikoa finkatzeko lan egin zuen, 1958an bere bizitzaren aurkako atentatu bat jasan eta bizirik irten ondoren, armada garbitu zuen, kontrakoak izan zitezkeen elementuez desegiteko. Bere agintaldia askoz ere basati eta zapaltzaileagoa izatera igaro zen. 1959an, faxismo italiarraren alkondara beltzetan oinarrituta, VSN Sekuritate Nazionaleko Boluntarioak izeneko milizia sortu zuen, hiritik kanpo bere boterea babesteko. VSNko kideak Tonton Makoute izena hartu zuten eta nolabait ere estatuaren euskarri bilakatu ziren. Milizia hauek ordainik jasotzen ez zutenez, euren kabuz lortzen zuten finantziazioa bidegabekeria eta xantaien bidez. Bere segurtasuna babestearren, Duvalierrek errege guardia erabiltzen zuen.
Biziarteko lehendakaritza
François Duvalierren aurkako presio internazionalak indarra hartu zuten Kennedy estatubatuarra agintean zegoen bitartean, izan ere, nabarmena zen berez Haitirentzat izan behar zuten laguntza internazionalak Françoisen eskuetara iristen zirela. 1962an laguntza hauek debekatu ziren ofizialki, baina Kennedy lehendakariaren heriotzaren ondoren ( Duvalierrek uste zuen, berak jaurtitako madarikazio baten ondorioz gertatu zela) giroa dexente lasaitu zen. Administrazio iparramerikarraren ustez, estatu antikomunista baten beharra zegoen Kubaren influentziari aurre egiteko.
60ko hamarkadaren erdialdera, argi geratu zen Duvalierrek ez zuela agintea uzteko inongo asmorik. Bere kaxa berritu zuen konstituzioa eta 1961ean berriz irabazi zituen hauteskundeak, beste sei urteetarako lehendakaritza lortuz: zenbaketa ofizialak, Duvalierren aldeko 1.320.000 boto zenbatu zituen eta aurkako bakar bat ere ez. Bere burua biziarteko lehendakari izendatu zuen 1964an botere absolutuen bidez, Duvalierrek berak aukeratutako diputatuez osaturik zegoen asanblada Nazionalean konstituzio berri bat bozkatzeko agindua eman zuen. Hilabete bat geroago, 1964ko ekainean herriak ondorengotza eskubidea zuen biziarteko lehendakari izendatu zuen.
1966an, Vatikanoak Haitiko hierarkia katolikoko kideak haukeratzeko baimena ematea lortu zuen Duvalierrek. Nazionalismo beltz horrek irautean, irlaren gaineko kontrola ere sendotu zuen, instituzio erlijiosoak kontrolatzean.
Denboraldi horretan, François Duvalier diktadura haitiarraren irudi eta nazioaren ikur bilakatu zen. Bere aurrekari batzuekin gertatu zen bezala, Duvalierrek Haitiko enperadore bilakatu nahi zuela eta monarkiaren alde zegoela susmatu zuten. Gainera, herritarrak zerga berri bat ordaintzera behartu zituen Duvalierville hiri berria eraikitzeko dirua lortzeko. Zerga honen dirua, aipaturiko hiriaren eraikuntzarako erabili zen, hauetatik lortutako diru gehiena Duvalierren poltsikoen mesederako izanik.
Izuaren agintaritza
Bere herrialdean, Duvalierrek hilketa eta herbesteratzea erabili zituen bere aurkari politikoak ezabatzeko. 30.000 pertsona erail zituela kalkulatzen da. Militar batzuek, Françoisen aurka egindako erasoak, gogor erreprimitu zituzten, 1967an presidentearen jauregiaren inguruan gertatutako hainbat lehergailuren leherketak, guardia presidentzialeko hogei kideren exekuzioa eragin zuen. Aukera honen aurrean, itsas armadaren barkuek, jauregi nazionala bonbardatu zuten egun osoan zehar. Barku horiek, zaharrak ziren guztira hiru ontzi zeuden kainoi zaharkituz armatuak eta ahalegin guztiak egin zituzten Duvalier bere postutik kentzeko. Eguna pasatu ahala, Duvalierren aldekoengandik matxinatuen aurka egon zen oposizio bakarra, bigarren mundu gerrako P-54 motako hegazkin bakarra izan zen. Hegazkinak, itsasontzi bat metrailatu zuen, baina tiro-sorta guztietan huts egin zuen. Ontzien eta P-54 hegazkinaren arteko borrokak segundu gutxi barru amaitu ziren, ondoren, hegazkinak lur hartu zuen eta ez zen berriz aireratu, beraz, kalteren bat jasan zuela pentsatzen du gendeak. Iluntzean, barkuak Kubarantz zuzendu ziren, Guantanamora, hain zuzen ere, bertan babesa lortu zuten. Hainbat marinelek arrazoi desberdinak direla bide, ezin izan zuten bidaian parte hartu eta lurrean geratu ziren, hauen etxeak arpilatu eta jarraian erre egin zituzten. Guantanamora iristea lortu zutenek, enbaxadaren babesa lortu zuten. Guatemalako enbaxadak, erasoan parte hartu zuen kapitainetako baten familia jaso zuen. Itsasontzietan alde egitea lortu ez zuten familien eta enbaxaden babesa jaso ez zutenen zortea bestelakoa izan zen. Duvalierren izuaren agintaritzak, herrialdea bre kontrolpean mantendu zuen bere heriotzararte 1971an.
Bere jarraitzeileek jainkoa balitz bezala goretsi zuten, bere borondatearen arabera, bere seme Jean-Claude Duvalierrek (Baby Doc) hartu zuen bere lekua eta biziarteko lehendakaria izatera iritsi zen 19 urte bakarrik zituenean. François Duvalierren heriotzak, Haiti Ameriketako herrialderik txiroena bihurtu zen eta hori gutxi balitz, analfabetismoan lehen postua zuen eta osasun publikoa egoera tamalgarrian zegoen.
Hamost urte geroago, Duvalierren semea 1986an kargutik bota ondoren, Françoisen gorpua erbesteratua eta erritualen bidez jipoitua izan zen.