Charles Michael «Chuck» Schuldiner (1967ko maiatzaren 13a, Long Island, New York, AEB.-2001eko abenduaren 13a) musikari estatubatuar bat izan zen, Death taldeko abeslari, gitar-jole eta konpositore izateagatik ezaguna. Death metal eta Heavy metaleko pertsona esanguratsuenetako bat izan da, eta horrez gain, estilo horietako gitarristarik hoberenetakoa. Schuldiner glioma baten ondorioz hil zen 2001eko abenduaren 13an.
1967ko maiatzaren 13an jaio zen Long Islanden, New York, familia judu batean. Bi anai zaharrago izan zituen, Frank eta Bethann. Familia Floridara aldatu zen 1968an.
Chuckek 9 urte zituela, bere anaia Frank, 16 urtekoa, istripu baten ondorioz hil zen. Hori dela eta, bere gurasoek gitarra akustika bat erosi zioten Chuckiri, galera hori modu leunago batean eraman ahal izateko. Gitarra klasikoaren klaseak jaso zituen, baina ez zitzaion gustatu eta baztertu egin zuen gitarra. Orduan, bere gurasoek gitarra elektrika bat erosi zioten, eta geroztik, ez zion jotzeari utzi.
Bere lehen influentziak, Kiss eta Billy Idol izan ziren, besteak beste. Ondoren, «New Wave Of British Heavy Metal» (NWOBHM) mugimenduko taldeez interesatu zen, Venom, Iron Maiden, Diamond Head... adibidez. Bere azken influentziak thrash metaleko talde batzuk izan ziren, Slayer eta Possessed esaterako. Bere amak zioen Chucki musika mota guztiak zituela gogoko, rap eta country izan ezik. Gainera, jazza, rock progresiboa eta musika klasikoa zituen gogoko, geroago Death taldean implementatuko zituenak.
Chuck, ondo zihoan eskolan, baina ikasketak alde batera utzi zituen bere denbora guztia musikara eskaintzeko.
Chuck ezaguna izan zen droga gogorren aurka egoteagatik, eta garbi utzi zuen bere iritzia gai honi buruz berari egindako elkarrizketa batzuetan, edo berak eginiko abestietan, esaterako, Living Monstrosity.
Chuckek bere lehen taldea 1983an sortu zuen, Mantas izenekoa, ondoren Death izango zena. Bertan bertsionatu zuen Slayer talde estatubatuarraren Black Magic abestia.
Spiritual Healing diskoaren ondoren, Chuckek taldearekin lana egiteari utzi zion eta sesioko musikoekin jarraitu zuen, gitarristen arteko erlazio kaxkarrak zirela medio. Honek perfekzionista gisa izenpetu zuten Chuck heavy metal musikako entzuleak. Gainera, Eric Greif managerra ere kanporatu, nahiz eta hurrengo diskoaren ondoren berriro kontratatu.
1986ko urtarrilean, Chuck Slaughter taldean sartu zen denboraldi baterako, baina segituan itzuli zen bere talde originalera.
Death taldeak album berritzaile bat aterako zuen, Human, estilo teknikogo batera jotzen duena, alegia. Deathek estilo horrekin jarraitu zuen hurrengo lanetan ere, Individual Thought Patterns, Symbolic eta The Sound of Perseverance.
Chuckek gitarra jo zuen beste proiektu batean ere, Voodoocult izenekoa, beste pertsonai esanguratsuez osatutakoa, Slayer taldeko Dave Lombardo edo Mille Petrozza, Kreator taldekoa, besteak beste, Jesus Killing Machine diskoan.
Chuckek heavy metaleko Control Denied taldea sortu zuen, eta The Fragile Art of Existence argitaratu zuten 1999an. Proiektu honek Chucken gitarrista liderra izateko irrikak asetzen zituen, idatzi eta konponituz gain.
Oraindik bere ondorengoko diskoa ateratzeke dago, When Man and Machines Collide, non berak grabatu zituen diska horretarako demoak, Richard Christy bateria-jolearekin batera.
1999ko maiatzean, Schuldinerrek, garondoaren gainaldea minduta zuen. Min hori nerbio bat presiopen zegoela pentsatuz, quiropracticoarengana joan zen, eta zenbait masaje eta akupunturen ondoren, erreseonantzia magnetika bat egitea aholkatu zion medikuak. Azterketak, nerbioa presiopean egotearen arrazoia minbizi bat zela iragarri zuen. Bere urtebetetzean, maiatzaren 13an, gitarristari minbizia bat zuela diagnostikatu zitzaion, entzefaloko Glioma bat, alegia. Hau, minbizi intracraneal mota bat da, bere lokalizazio delikatua dela eta, ez da operatua izaten. Ondorioz, Chuck radioterapiarekin hasi zen gaixotasuna tratatzen.
1999ko urrian, Schuldiner familiak minbizia desagertuta zegoela iragarri zuten, eta segituan sendatuko zela. 2000ko urtarrilean, Schuldinerrek cirugia baten bidez kendu zituen tumorearen hondakinak, eta operazioa ondo atera zen. Hala eta guztiz ere, familiak arazo finantiarioak izan zituen tratamenduaren kostu altuarengatik, 70 mila dolar ingurukoa zena, alegia. Kontzeru benefikoak eta diru bilketak egin ziren hori ordaindu ahal izateko. Musika honen maitaleak, Chucken egoera okertu zezakeelakoan, lagundu egin zuten ordainketetan.
Schuldinerrek lanean jarraitu zuen, Control Denied taldearen lanarekin. 2001eko maiatzean, minbizia itzuli egin zen. Operazioa ukatu zitzaion diru falta zela eta. Komunikabideek berari laguntzeko deiak egin zituzten, beste musikari batzuekin batera. Jane Schuldiner, Chucken amak, denok mediku asegurantza bat edukitzeko aholkatu zuen, Chuckek ez baitzuen. Hala ere, agerian geratu zen asegurantzenganako frustrazioa. Familiaren edesesperazioaren aurrean, operazioa Chucken egoera alda zezakeen aztertau beharra zegoen, izan ere, gehienetan mota horretako minbiziek heriotzera eramaten dute gaixoa hilabete batzuen ondoren.
Schuldinerrek quimioterapia jaso zuen, momentu hartan, ensaio klinikoan zegoen droga batean oinarrituta, vincristina izenekoa. Zeharkako efektuek gehiago ahuldu zuten Chucken osasuna, eta, horrez gain, borrokarekin jarraitu zuen. Urte bereko azaroaren hasieran, Schuldinerrek pneumonia hartu zuen. Chuck, 2001eko abenduaren 13an hil zen, arratsaldeko 4etan, 34 urte zituela.
Chuckek bere burua bizitzaren, animalien eta garagardoaren maitale gisa kontsideratzen zuen. Elkarrizketa batean, betirako bizi nahi zuela esan zuen. Horrez gain, berak abesti satanikoak ez zituela idazten entzuleek beraien artean minik ez egiteko esan zuen.
Nahiz eta Chuckek ez minbiziari borroka irabazi, berak nahi zuen betiereko bizitza hori lortu du bere musika lan bakoitzean, izan ere, inoiz egon den gitar-jole hoberenetakoa kontsiderantzen da, eta beree spirituak bizirik jarraitzen du bere lan bakoitzean.
Chuck, gaztetaik, B.C. Rich gitarretara interes berezi bat izan zuen. Gehin erabilitako modelo bat Stealth da. Bere soinu berezia, Dimarzio X2N mikrofonoengatik eta Valvestate modeloko Marshall anplifikagailuei esker da. Chucken soinua iluna eta pisuduna da, eta beste death metaleko gitarristen antzera, Re notako afinazioa reabiltzen zuen.
Orainaldian, Death Metaleko pertsonai esanguratsuenetakoa kontsideratzen da, Death taldean egin zuen lanarengatik.