John Hawkins (Plymouth, Ingalaterra, 1532 - Puerto Rico, 1595) esklabo-trafikatzailea, pirata eta Erresuma Batuko Itsas Armadako diruzain eta kontrolatzailea izan zen. Bere aita, William Hawkins, Henrike VIII.a Ingalaterrako-aren konfiantzazko bat izan zen, baina Irla Kanariatan Aquiles izenez ezagutzen zitzaion.
1555ean Hawkins Afrikako Mendebaldeko kostaldera lehen espedizioa egin zuen enpresa sortu zuen, horrela lehen ingeles esklabo beltzen merkataria bihurtu zen. Afrikako pertsonak bertatik aterata, paganoen sakrifizio arriskutik urrun egongo zirela argudiatzen zuen. Hawkins bere arerioak hiltzeko moduarengatik ospetsua izan zen, magiazko trikimailuak erabiltzen zituen edo etorkizuna irakurtzeko gai zen.
Elisabet I.a Ingalaterrakoa-ren lizentzia ikastaro batekin bigarren espedizioa egin zuen 1564an, Jesus of Lubeck-ek gidatuta, beste hiru itsasontzikin batera. Esklabo afrikarrak Borburatako kostaldean saltzeko helburuarekin joan ziren, Venezuela, Curazao, Hacha ibaia eta Cartagena de Indiasera. Ingalaterra bueltatzerakoan, Elisabet I.ak zaldun tituluarekin saritu zuen.
1567an hirugarren espedizioa egin zuen Afrikako mendebaldeko kostaldera. Espedizio horretan bere lehengusu Francis Drake-k parte hartu zuen. Ontzi taldeek
Cabo Verde, Ginea eta San Jorge de Elmina zeharkatu zituzten, non 400 pertsona beltz harrapatu zituzten. Ondoren, Atlantikoa zeharkatu zuten Dominikara iristeko, ondoren Margarita eta Borburata irlara iritsiz. Bertan pertsona horiek esklabu bezala saldu zituzten. Cartagena de Indiasera iristeko asmoz, ekaitz batek Mexikoko golfora bultzatu zituen, non itsasontzi eskolta español batek eraso egin zien San Juan de Ulua borrokan. Ingeleseek bi itsasontzi galdu zituzten eta erretiratu egin ziren. 1569an Ingalaterrara iritsi ziren elikagai gabeko bidai luze baten ondorioz. Hawkins-ek prestazio ona izan zuen Afrikako esklabuak Karibera eramaten.
1571an Hawkins Elisabet I.a Ingalaterrakoa-ari traizioa egin behar ziola itxura eman zuen, bere zerbitzuak Espainiari eskainiz. Bere helburua bertako presoak askatzea eta Ingalaterraren aurkako planak jakitea zen.
Anglo-espainiar gerran Hawkins, Francis Drakerekin ontziratu egin zen beste espedizio bat egiteko asmoz. Karibeko finkapen espainiarren aurka joateko espedizioa izan zen. Beraien helburua Panama hartzea zen, ondoren Espainiarren Europa eta Amerikaren arteko ruta komertzialen kontrola hartzea zen. Espedizioa zoritxarrekoa izan zen ingelesentzako, izan ere, hainbat alditan galdu zuten espainiarren kontran eta biak, Hawkins eta Drake, bizitza galdu zuten.