Foo Fighters taldearen historia garai hartako Nirvana grunge talde ezezagunak bateria lanetarako Dave Grohl, Screameko taldekide ohia, kontratatzen duenean hasten da. Sekulako ustekabea izan zen Grohlentzat, bere talde berriko lehen diskoak, "Nevermind", izugarrizko arrakasta lortzea "mainstream" eremuan, hau da, pentsamendu, gauza... antzekoak gogoko dituen jende multzoan. Honekin batera, taldea munduko salmenta zerrendetan lehenengo postuetan kokatu zen. Baina gauzak okerrera joan ziren, Kurt Cobain, taldeko liderra, depresioekin eta droga kontuekin hasi zen garai hartako izar famatua zela eta. Azkenean bere buruaz beste egin zuen 1994ko apirilaren 5ean. Nirvanako kidea izan zen bitartean, Davek taldearen soinuarekin bat ez zetozen abesti batzuk idatzi zituen. Horregatik ez zituen denak bere taldekideei erakutsi, eta demo bat grabatzea erabaki zuen bere kaxa "Late!", ezizenarekin, "Pocketwatch" izeneko albuma eginez. Album honetatik ehun kasete egin ziren eta Grohlek bere adiskideen artean bakarrik banatu zituen, salmentan jartzeko asmorik gabe.
Kurt Cobainen heriotzaren eta Nirvana taldearen desagertzearen ondoren, Grohlek bere karrera musikalarekin aurrera jarraitzea erabaki zuen. Estudiora itzuli zen lehendik idatzita zituen beste hainbat abesti grabatzeko, oraingoan Foo Fighters ezizenarekin, Grohlek gertakari paranormalekiko zaletasuna baitzuen. Berak grabatu zituen instrumentu guztiak abesti guztietan, akonpainamendurako guitarra bat izan ezik, bere lagun Greg Dullik egina (Afghan Whigs taldeko gitarrista). Grabazio honekin ere kaseteak egin eta bere lagunei eman zizkien. Baina, oraingoan iruzkin oso onak jaso zituen, gainera abesti batek, "This is a Call" izenekoak, irratietan leku bat hartzen joan zen, horregatik buruan zuen proiektu hori egia bihurtzea pentsatu zuen eta musikari batzuk bildu zituen, bere zigilu diskografiko propioa sortzeaz gainera, "Roswell Records", "Capitol Records"-en subsidiarioa.
Horrelaxe izan zen Foo Fightersen sorrera, bere izena pilotu alituek Bigarren Mundu Gerran objektu hegalari ezezagunei deitzeko zuten modutik datorrelarik. 2009an, Dave Grohlek "VH1 Storytellers" programan kontatu zuen "Foo Fighters" izena jendeari buruan geratzeko pentsatua zegoela, zerbait erakargarria, Led Zeppelin bezala, baina ez ziola "Foo Fighters" izena jarriko taldeari hainbeste arrakasta izango zuela jakin izan balu.
Musika aldeak eduki zuen arrakastaren ostean, bira bat egin zuten hilabete batzuetan Estatu Batuetan beraien burua aurkezten eta Europako hiri batzuetan ( aipatzekoa da Ingalaterran eduki zuen arrakasta). Ia 2 urte osoko biraren ondoren beraien bigarren albuma grabatzen hasi ziren 1997an, "The Colour And The Shape", arrakasta handia eduki zuten abestiak dituen albuma: "Monkey Wrench", "My Hero", "Hey", "Johnny Park!" eta "Everlong". Diskoaren grabaziorako, William Goldsmithek (bateria-jotzailea) "Doll" eta "Up in Arms" abestietan bakarrik jo zuen, hori dela eta, taldea utzi zuen hainbat liskarren ondoren. Beste informazio iturri batzuen ustetan, ekoizlearen, Gil Norton, eta Goldsmithen arteko liskarrak eragin zuten azeneko honen irteera, beraz Grohl bateria-jotzaile postuan zegoelarik bukatu zuten diskoa grabatzen. Disko hau 90eko hamarkadako rock diskorik onena dela esanda dago.
Biran bateria-jotzaile postuaren hutsunea betetzeko asmoarekin, Grohlek Taylor Hawkinsi deitu zion (Hot Chocolateko taldekide ohia, gaur egungo Alanis Morissetteren taldea) ea Goldsmithen lekua ordeztuko zuen musikariren bat ezagutzen zuen galdetuz, baina Grohl harrituta geratu zen, Hawkins bera eskaini baitzen postu hori betetzeko. Gainera, Pat Smearek (gitarrista) taldea uztea erabaki zuen bira honen nekearen ondorioz , beraz, Davek Franz Stahl (Grohlen taldekide ohia Scream taldean) kontratatu zuen gitarra jotzeko, baina honek ere taldea utzi zuen hurrengo diskoaren grabaketa baino lehen, "sortzeko ezberdintasunak" zirela eta.
1999an, Grohlek bere jaioterrira itzultzea erabaki zuen, Virginiara, atsedenaldi bat hartzeko asmotan. Pare bat hilabete igaro ondoren, bere etxeko sotoa grabazio-estudio bihurtu zuen eta bertan hasi ziren beraien hirugarren albuma egiten, "There is Nothing to Lose". Disko honek aurrekoak baino tonu melodikoagoa zuen. Album honetako abesti batzuk: "Breakout" ("Ni, ni neu eta Irene" filmaren soinu-bandan sartua), "Next Year" ("Ed" telebista-serieko soinu-banda), "Generator", "Stacked Actors" eta "Learn to Fly" ("Billboard" zerrendan lehen postuan kokatutako abestia).
Stahlen irteeraren ondoren, gitarrista asko probatu zituen eta azkenean Chris Shiflett aukeratu zuten, "No Use for a Name" y "Me First and the Gimme Gimmes" taldeetako partaide-ohia. Baina taldea albuma grabatzen bukatzen ari zenez, ez zen bertako kredituetan agertu.
Urte hartan "Foo Fighters" Queen rock taldearekin harremanetan jarri zen. Brian Mayek Foo Fightersek Pink Floyd taldearen "Have a Cigar" abestiaren "cover"-ean kolaboratu zuen, "Misión Imposible 2" filmeko soinu-bandan azaldua.
2001ko martxoan Queen "rockaren fama aretoan" sartu zenean, Grohl eta Hawkins gonbidatuak izan ziren talde mitikoarekin "Tie your Mother Down" abestia jotzeko. Foo Fighters taldeak beste aldi batzuetan ere jo zuen haiekin, "VH1 Rock Honors" eta Londreseko Hyde Parkeko kontzertuetan adibidez.
Alive & Well
2000. urtean, taldeak "Alive & Well"-ekiko laguntza errekonozitu zuen publikoan, hiesaren kausa giza immunoeskasiaren birusa ez dela esaten duen, birusa hautemateko azterketen baliotasuna zalantzan jartzen duen eta gaixotasunaren kausak geldiarazteko medikamentuen erabilpena ukatzen duen erakundea. Nate Mendel baju-jotzailea izan zen erakundearen sortzailearen, Christine Maggioren, liburua gomendatu zuena taldeko beste kideei.
Urte berean, Mendelek erakundearen mesederako kontzertu bat antolatu zuen eta horretaz aparte, erakundeak eginiko "The Other Side of AIDS" (hiesaren beste aurpegia) izeneko dokumentalean kolaborazioak egin zituen.
2001. urte bukaeran, gitarrista berriarekin, taldea Virginiara itzuli zen disko berri baten inguruan lan egiteko, baina ez zituen Grohlek zituen itxaropenak ase, horren ondorioz, grabazio saioak utzi eta atsedenaldi bat hartu zuen. Tarte horretan Queens of the Stone Age taldeko "Songs for the Deaf" diskoko bateriak grabatu zituen eta 2002an beraiekin joan zen bira batean. Shiffletek (taldeko gitarra bakarlaria) ere bere proiektu batean lan egin zuen, Jackson punk taldean (gaur egungo Jackson United). Indarrak berreskuratu ondoren, taldea estudiora itzuli zen Queens of the Stone Age-ko etaparen aurretik prestatuta zuten diskoa bi asteetan soilik grabatzeko, "One by One" izenekoa. Grabazio honetan abesti hauek aurki daitezke: "All My Life", "Low", "Overdrive", "Comeback", "Have it All", "Times Like These"... Lowen bideoak kritika gogorrak jasan zituen eta zentsuratua izan zen munduko irrati askotan, bertan Grohl erabat mozkortuta eta jarrera lizunak egiten azaltzen baitzen bere lagun Jack Blackekin batera. Disko honen ondorioz, gaur egungo rock alternatiboko proposamen garrantzitsuenetarikotzat finkatu zen, berriro mundu guztian zehar bira bat eginez bidaiatuz.
Estatubatuar politika eztabaida
Taldea, normalean, gai politikoetatik kanpo mantentzen da, baina 2004. urtean, Grohlek Estatu Batuetako presidentetzarako hautagaiaren, John Kerryren alde agertu zen. Gertaera honen ondorioz, talde guztia Daven proposamenaren alde jarri zen eta kontzertuak egin zituen bere kanpainarako. Orduan, bere aurkariak, George W. Bushek, Foo Fightersen bi abesti, "Times like These" eta "My Hero", erabili zituen bere kanpainarako, taldearen jarraitzaile sutsua zela esanez eta Grohli ez zitzaion batere gustatu berak egindakoa. Gertakari honek hurrengo albumari izenburua eman zion, In Your Honor.
2004an Los Ángelesera joatea eta bertako upeltegi batean estudio berria erakitzea, Studio 606 West izenekoa, erabaki zuten. Baina album berrirako grabazioaren asmoa, taldearen soinua berriro definitzea zen. Horregatik beraien konposizioak mugetaraino eramatea erabaki zituzten album bikoitz batean lan eginez, rock motako abesti indartsuez osaturiko disko batekin eta abesti akustikoez osaturiko beste batekin. "In Your Honor" 2005eko ekainaren 14an jarri zen salmentan. Dave Grohlek bere buruarekin haserre zegoela onartu zuen, One by One diskoa oso azkar grabatu baitzuten eta ez zitzaion gustatu edukia, hori dela eta, disko berriari arreta gehiago jarri zitzaion. Bere hitzek horrela diote: "Hemendik 20 urte barru seme batek bere aitari hau galdetzean: 'Foo Fighters taldea ezagutzen al duzu? ¿Zein disko eduki behar zuen?'; zalantzarik gabe erantzuna "In Your Honor" izango litzateke.
Album hau disko bikoitza izateagatik nabarmentzen da: lehen diskoan heavy metalaren eragina nabaritu daiteke, Free Me abestian adibidez eta gainerako gutiak hard rockaren barruan kokatuko lirateke, horietatik nabarmenduenak: "No Way Back", "Best of You", "End Over End" eta "D.O.A.".
Bigarren diskoan rock alternatiboaren eragina nabaritzen da, formatu akustikoa edukitzeaz gainera: lasaigarrigoa eta aurrekoa baino malenkoniatsuagoa eta batzutan Grohlek trobalari baten ahotsa duela ematen du. Abesti aipagarrienak hauek dira:"Miracle", "Over and Out", "Friend of a Friend" eta "Virginia Moon", Norah Jonesekin.
Foo Fighters, estatubatuar jatorriko musika taldea, 1995ean sortu zuen Dave Grohlek, Nirvana eta Scream taldeetako bateria-jotzaile ohiak. Hainbat errekonozimendu jasotako taldea da eta arrakasta asko zabaldu ditu munduan zehar, hala nola: "Big Me", "This is a Call", "Everlong", "Monkey Wrench", "Learn to Fly", "All My Life", "Times Like These", "Best of You", "D.O.A.", "No Way Back", "Rope", "Walk", "The Pretender"... Gainera, lehen postua lortu zuen "Hot Modern Rock Tracks" musika zerrendan 2007 irailaren 1ean, larunbata, postu hori elkarren segidako 18 astez mantenduz.
Skin and Bones
2006an Foo Fightersek "Skin And Bones"-en CD eta DVD formatuak atera zituen, bertan taldearen zuzeneko abesti ezagunenak aurkitzen dira formatu akustikoan. Grabazioan Pat Smearek parte hartu zuen, taldekide ohiak. Disko hau bira akustiko batetik ateratako emaitza izan zen, "In Your Honor" laguntzeko, taldeko gutxien ezagutzen ziren abestiak jotzeko aprobetxatuz.
15 abestiak 2006ko abuztuan grabatu ziren, Los Angeleseko "Pantages Theater"-ean.
Live Earth
2007ko uztailean, Foo Fighters, beste artistekin batera, Londresen aurkeztu zen "Live Earth"-en jotzeko, gosearen, pobreziaren eta berotze globalaren aurka borrokatzen duen jaialdi musikala. Bertan "All My Life", "My Hero", "Times Like These", "Best of You" eta "Everlong" abestiak jo zituzten. Kontzertu hau taldeak egindako denetatik onenetarikoa dela kontsideratua dago eta Taylor Hawkins bateria-jotzailea taldearen karrerako "gailurreko puntua" izendatua izan zen elkarrizketa batean, kontzertua zuzenean ikusi zuten 70.000 ikusleei esker gehienbat, jaso zituen kritika positiboez aparte.
Foo Fighters taldeaz aparte, Londreseko kontzertuan parte hartu zuten beste artista batzuk hauek izan ziren: Madonna, Red Hot Chili Peppers, The Black Eyed Peas, Beastie Boys, Metallica, John Legend, David Gray, Snow Patrol, Terra Naomi, Spinal Tap, SOS All Stars, Razorlight, Paolo Nutini, M People, Keane, Kasabian, James Blunt, Geri Halliwell, Genesis, Duran Duran, Damien Rice, Corinne Bailey Rae, Chris Rock, Bloc Party eta The Pussycat Dolls.
Foo Fightersen seigarren diskoa, 2007ko irailaen 25ean kaleratu zen: izenburu honekin, "Echoes, Silence, Patience & Grace", eta "The Colour and the Shape" album arrakastatsuko ekoizle berdinarekin prodizutu zen "The Pretender" "single"-arekin aurkeztuz, albumaren aurkezpena baino hilabete lehenago arrakasta handia lortzen ari zen abestia.
Diskoa 12 abestiz osatua dago eta Kaki King gitarristaren kolaborazioa aurki dezakegu "The Ballad of the Beaconsfield Miners" abestian (Foo Fightersen musika zuen MP3 bat eskatu zuten Australiako meategi batean harrapaturik gelditu ziren meatzari batzuei eskainia), orain arte taldearen diskografiako abesti instrumental bakarra. Album honetako beste berezitasun bat koroak dira, Taylor Hawkinsek eginak, Grohl beraren ordez, taldearen aurreko lan guztietan Grohlek egin baitzituen denak. Album honen Estatu Batuetako aurkezpen bira 2008an hasi zen.
Grohlek esan zuen, abestietako bat, "Let it Die", Kurt Cobain eta Courtney Loven arteko erlazio kaotikoan inspiratua dagoela.
Dave Grohlek CDaren inguruan zuen iritzia: "Foo Fightersen album bat bezala entzuten da, baina norabide ezberdinetan mugitzen ari gara".
"Long Road to Ruin" bideo musikala azaroaren 1ean estreinatu zen eta bere single-a abenduaren 3an. Bideoan Rashida Jones antzezlea azaltzen da, aurretik taldeko abesti batzuetan lagundu zuena.
Grammy sarien 50. argitalpenean "The Pretender" abestiak Hard Rockeko Antzezpen Onenaren saria lortu zuen. Hori gutxi balitz, bere albumak, "Echoes, Silence, Patience & Grace"-ek Rock-eko Album Onenaren saria lortu zuen.
Live At Wembley Stadium Foo Fightersen zuzeneko DVD bat da. Wembleyeko estadioan egin ziren bi ikuskizunetan, Londresen, 2008ko ekainaren 6 eta 7an (ostirala eta larunbata) grabatu zen. DVDak bi gauetako abestien nahasketa bat du, Foo Fightersen karrerako abesti arrakastatsuenak. Aipatzekoak dira gonbidatu berezien kolaborazioak, John Paul Jones eta Jimmy Pagerenak, "Ramble On" eta "Rock and Roll" abestietan.
2008ko irailaren 17an, "The Chris Moyles Show"-ean Dave Grohlek jakinarazi zuen taldeak musika alde batera utzi eta atsedenaldi luze bat hartzeko asmoa zutela. Horrela, itzuleran, helburu, asmo edo ikuspegi berriekin etorriko liratekela esan zuen. Gainera, jarraitzaileei esan zien denbora batean musika berriaren zain ez egoteko. "Ez dugu inoiz atsedenaldi luzerik hartu, uste dut unerik egokiena dela" azaldu zuen Grohlek: "Wembleyen egon ondoren, ez gara 10 urtetan itzuliko, jadanik denentzako jo baitugu. Urte guztietan egon ginen Erresuma Batuan, uda guztietan, eta uste dut atsedenaldia hartzeko ordua iritsi dela. Jendeak benetan faltan botatzen gaituenean itzuliko gara." Taldea ez da gelditu bere sorreratik, hau da, 1995etik.
Baina, 2009ko otsailaren 12an, Hawkinsek esaten du taldeak inoiz ez duela pentsatu iraupen luzeko atsedenaldi bat egitea. "Elkartu egin gara eta geure ideiak aurkeztu ditugu", esan zuen. "Oinarrizko ideiak bakarrik eta ideia multzo handi bat eduki arte hurrengo urtean zehar egingo duguna denbora hartzea izango da eta munduari beste gauza batzuez gozatzen uztea"- beraien familiez eta horrelako gauzez. "Nik esango nuke, agian uda igaro ondoren estudioan sartuko garela eta ideia horiek hezurmamitzen hasiko garela".
2009ko uztailaren 4an, kontzertu esklusibo batean, taldeak azaldu zuen urte bereko azaroaren 3an beraien abesti arrakastatsuenez osaturiko bilduma bat kaleratu behar zutela. Egun horretan ere, "Wheels" izeneko abesti berria aurkeztu zuten, irratietara irailaren 23an ritsi zena.
Urriaren 30ean, Foo Fightersek, disko berria aurkezteko aprobetxatuz, zuzeneko kontzertu bat egin zuen bere estudiotik (606 estudioa). Errezital hau zuzenean emititu zen Internet bidez eta 20.000 ikusle izan zituen.
Azkenean, 2009 azaroaren 3an, taldeak "Foo Fighters Greatest Hits" albuma kaleratu zuen, 16 abestiz osatua eta horietatik bi berriak, "Everlong" abesti klasikoaren bertsio akustikoaz gainera. Beste aldetik, irailaren 4an Dave Grohlek hauxe adierazi zuen: "Abesti arrakastatsuen bilduma hau, zerbaiten bukaera da... beste fase edo kapitulu batera mugitzeko ordua iritsi da. Agian ezberdina da, beste modu batekoa. Ezdakit, ona izaten da ondoren datorkizuna ez jakitea. Ikuskizun batzuk egin behar ditugu Europatik, baina, horren ondoren, ezdakit mutil hauek ikusten jarraitu behar dudan. Gauza arraro bat da".
2010ean Dave Grohlek jakinarazi zuen taldea disko berri bat prestatzen ari zela eta irailean hasiko zirela grabazioarekin. “Abestiak idazten hasi ginen eta irailean grabatu egin behar ditugu , edozein modutara, bizitza musikaz beteta dago", esan zuen Grohlek, albumaren inguruko daturik eman gabe.
Taldearen Twitterean, abestien izen ezberdinak jarri zituzten (Miss the Misery, Rosemary, These Days, Walk, A Matter of Time, Bridge Burning...) eta abestien letren zati batzuk ere, hau guztia taldekideek beraiek igotako argazkietan, gainera, Pat Smear kolaboratzen, Krist Novoselic eta Butch Vig ekoizlea ere ikusi dezakegu, orain dela 20 urte, Nirvanaren Nevermindekin bezala.
Taldeak ikuskizun batzuek eginez, beraien itzulera aditzera eman zuten, hori gutxi balitz, ezkutuko ikuskizun bat egin zuten disko berriko abesti berri batzuk erakutsiz.
2011ko urtarrilaren 3an, Twitter bidez adierazi zuten diskoa bukaturik zegoela, Dave Grohlek hauxe esan zuen: "11 abesti ditugu eta disko guztian ez dago baladarik", "Prozesua oso erraza izan zen. Nire garajean egin genuen. Dena ordenagailurik erabili gabe egiteak dena erraztu zuen. Erraldoi entzuten da" Butchekin egindako lanaz ari da; "Butchek zin egin zigun disko honekin bere bizitzan egin dituen beste edozein diskorekin baino askoz gehiago jostatu dela... beste guztiak disko batzuk besterik dira".
Urtarrilaren 17an, abesti berri bateko zati bat argitaratu zuen: "Bridge Burning", eta otsailaren 1ean berdina egin zuen beste abesti batekin: "Miss the Misery". Biak album berrirako baieztatuak zeuden.
Urtarrilaren 28an , taldeak album berri osoa jo zuen Velvet Jonesen, Santa Barbaran, Kalifornian. Ikuskizuna, hasi baino ordu batzuk lehenago adierazi zen, baina, hala ere, sekulako jendetza bildu zen, izan ere, ordu batean, sarrera guztiak salduak izan ziren.
Otsailaren 13an , "White Limo" abesti berriaren bideo musikal bat aurkeztu zuten. Bideoan Motörhead taldeko baxu-jotzailea eta abeslaria, Lemmy Kilmister, azaltzen da, Dave Grohlen emazteaz gainera, Jordyn.
Otsailaren 15ean, album berriaren izena "Wasting Light" izango zela jakinarazi zuten eta ez "Back + Forth" egon ziren zurrumurru batzuen arabera. Azken izenburu hau abesti berri baten izena da. Album berria 2011ko apirilaren 12an jarri zen salgai.
Beste alde batetik, taldeak ikuskizun eta kontzertu batzuetan parte hartu zuen pasa zen udan: "Hurricane Festival" eta "Pinkpop Festival"-ean besteak beste. Hau dena album berriaren irteera sustatzeko.
Back & Forth
2011ko apirilaren 5ean "Back & Forth" estreinatu zen, Foo Fightersek "Wastin Light" albumaren produkzioan grabaturiko dokumentala.
"Medium Rare" Record Store Day ospakizuna aprobetxatuz kaleratu zen LPa da, 2011ko apirilaren 16an. Diskoak taldeak bere karrera guztian zehar egin dituen hainbat "cover" ditu, The Wings, Prince eta Pink Floyd taldeez gainera.