Katalina Austriakoa

Katalina Austriakoa (1507ko urtarrilaren 14a - 1578ko otsailaren 12a), Portugalgo erregina izan zen. Torquemadan (Palentzia) jaio zen eta Filipe I.a Gaztelakoaren (Filipe Ederra) eta Joana I.a Gaztelakoaren (Joana Eroa) seigarren eta azken alaba izan zen. Amarekin hazi zen Tordesillaseko gazteluan. Bertan, tratu txarrak jaso zituen Deniako markesen eskutik, Juana I.a erreginak aukeratutako zaindariak ziren hauek. 1517an Karlos I.a, bere anaia, Espainiara etorri zen lehen aldiz, Katalina zorigaiztoko gaztelu hartatik atera eta bere haurtzaro txarra konpentsatu nahirik, Europako tronurik aberatsena lortzen du berarentzat bertako erregearekin ezkonduz, Portugalgo tronua.

Familia

Ezkontza eta seme alabak

1525eko otsailaren 2an, Salamancan bere lehengusu Juan III.a Portugalgoarekin ezkondu zen eta bederatzi seme-alaba izan zituzten:

Erregeordetza

Juan III.a hil zenean (1557ko ekainaren 11), bere biloba Sebastianek hartu zuen bere lekua Katalina eta Juan III.aren seme guztiak hil egin baitziren. Sebastian oso gaztea zenez, Katalina aritu zen erregeordetza lanetan.

Nahiz eta bere anaiarengatik egon Portugalgo tronuan, Katalina erabat portugaldarra sentitzen zenez, Karlos V.a orduko Espainiako erregearen ideien aurka aurkeztu zen, honek iberiar penintsularen batasuna bilatzen baitzuen. 1562an erregeordetza Henrike I.ari utzi zion eta Sebastian hil ondoren bera izan zen Portugalgo errege. Urte batzuen ondoren, Katalina Austriakoa Lisboan hil zen 71 urte zituela.