Trinidad Jiménez

Trinidad Jiménez García-Herrera (1962ko ekainaren 4ean, Malagan) Trini Jiménez ere deitua, Espainiako Langile Alderdi Sozialistako (gaztelaniaz Partido Socialista Obrero Español PSOE) espainiar politikaria da. Rodriguez Zapateroren gobernuan osasun-ministro lanetan jardun zuen 2009ko apirilaren 7tik eta 2010eko urriaren 20ean atzerri-ministro izendatu zuten.

Biografia

Trinidad, bere aita eta auzitegi goreneko magistratu zen José Jiménez Villarejok lanean eduki zuen lekualdatzearengatik Madrilera iritsi zen. Trinidad, zuzenbidean lizentziatu zen Madrilgo Unibertsitate Autonomoan. 21 urte zituenean ikasle sozialisten elkarte bat sortu zuen eta ondoren, Espainiar Ezkerraren Gazteak elkarteko partaide egin zen, bertan hasi zuen bere ibilbide politikoa.

Diplomatiko batekin ezkonduta egon zen bitartean, Ginean, Israelen eta Kamerunen bizi izan zen. Bere senarrarengandik banandu zenean Espainiara itzuli zen bizitzera.

Ibilbide politikoa

Jose Maria Aznar agintean zegoenean, berak José Luis Rodríguez Zapatero defendatu zuen Espainiako Langile Alderdi Sozialistako ordezkari izateko. Gainera, 1996tik 2000 urtera, Alderdi Sozialistako Amerikako harreman internazionalen arduraduna izan zen. Zapatero idazkari nagusi izatera heldu zenean, bera harreman internazionalen idazkari bilakatu zen eta 2004ko uztailan, berrautatua izan zen.

Madrilgo alkate izateko hautagai

Bere alderdian Madrilgo alkate izateko hautagai izendatu zutenean, Madrilgo hirian ezaguna izateko kanpaina bizia egin zuten. Hedabideek kanpaina honi "Trinimaraton" izena eman zioten. Honela, ezagunagoa izatea lortu zuen, baina ez zuen bere aurkari zen Alberto Ruiz-Gallardón gainditu eta hauteskundeak galdu zituen. Hauteskundeen hasieran, Trinidad karteletan larruzko txaketa batekin ateratzen zen, baina kartel hauek kendu egin zituzten sexiegiak zirelako.

Inkesten arabera, berdinketa bat egon behar zen PP eta ezkerren arteko koalizioaren (Alderdi Sozialistako eta Ezker Batua) artean. Baina emaitzak oso desberdinak izan ziren, PP alderdiak desberdintasun handiarekin irabazi zuen, erabateko gehiengoaz. Bestetik, Trinidad Jiménezek Alderdi Sozialistak Madrilen azkeneko alkatea eduki zuenetik zinegotzi kopuru handiena lortu zuen udaletxean.

Trinidadek Madrilgo udaletxean jarraitu zuen 2006ko irailaren 6a arte, bertan José Luis Rodríguez Zapaterok Iberoamerikako estatu idazkari izendatu zuen.

Osasun-ministro eta Madrilgo alderdi sozialistako hautagai

2009ko gobernuaren birmoldaketaren ondoren, osasun-ministro izendatu zuten Bernat Soria ordezkatuz. Osasun-ministro zenez, hedabideetan askotan irten zen A gripearen aurkako txertoen inguruan eta tabakoaren aurka egin zen lege zorrotzari buruz hitz egiten.

2010eko apirilaren 7an, bere burua aurkeztu zuen Alderdi Sozialistan 2011ko Madrilgo Erkidegoko hauteskundetan parte hartzeko. Bertan, 2007 urtetik idazkari nagusi izan zen Tomás Gómezekin lehiatu zen. Nahiz eta estatu buruaren babesa eduki gutxi gatik hauteskundeak galdu zituen berak botoen %48,2arekin eta Tomásek %51,8arekin. Prentsak porrot hau Zapateroren etorkizunarekin erlazionatu zuen.

Atzerri-ministro

2010 urtean José Luis Rodríguez Zapaterok egin zuen birmoldaketaren ondorioz Trinidad Jiménez atzerri-ministeriora irtsi zen Miguel Ángel Moratinos Cuyaubé ordezkatuz. Dagoeneko, Jiménezek nahiko esperientzia zuen alorrean Alderdi Sozialistako Iberoamerikarako estatu idazkari izan baitzen. Baina bera ez zen diplomazialaria nahiz eta behin baina gehiagotan aurkeztu karrera diplomatikoan sartzeko onarpen azterketara.

Bere estreinaldian, Trinidadek Kubak 40 preso politiko inguru askatu zituenez, Europar Batasunak urrats sinboliko bat egitea lortu zuen. Europar Batasuneko 27 estatuek Lady Catherine Ashtoni (Europar Batasuneko atzerri-politiken arduraduna) Hego Amerikako beste herrialdeekin duten bezalako merkataritza akordio bat Kubarekin ere adostea arduratu zioten.