Jack Leon Ruby (Jacob Rubenstein 1911ko martxoaren 25a – 1967ko urtarrilaren 3a) gaueko enpresaria eta estatu batuetako hamparen irudietako bat izan zen,1963ko azaroaren 24ean John F. Kennedy lehendakariaren ustezko hiltzailea (Lee Harvey Oswald) erailtzeagatik ezaguna.
Jacob Rubenstein (Jack Ruby), zortzi anai-arrebatik bosgarrena, Chicagon jaio zen 1911ko martxoaren 25ean. Bere gurasoak poloniar juduak ziren baina Estatu Batuetara emigratu zuten XX. mendearen hasieran. Bere aita, Joseph Rubenstein, arotza, gizon bortitza izan zen eta hainbat aldiz atxilotua izan zen lapurreta eta jipoiengatik. Jackek arazoz beteriko gaztaroa izan zuen eta hamaika urte zituela ospitale psikiatriko batean sartu zuten (Institute of Juvenile Research). Gerora, Chicagoko Gazteen Gorteak Jackek ez zuela beharrezko zaintzarik jasotzen erabaki zuen eta aldizkako etxe batera bidalia izan zen. Bere amari neurosi deprimagarria diagnostikatu zioten eta Elgin State Hospital-ean barneratu zuten.
Chicagoko hirian, bere lagun Leon Cookek izena ematen dio txatarraren bilketako sindikatuan lan egin dezan, baina 1939ko
1943ko maiatzean Jack Ruby soldadutza egitera deitua izan zen. Estatu Batuetako ejertzitoaren Aireko Gorputzean zerbitzatu zuen. Bere portaera indarkeria erabiltzearena izan zen, eta zenbait istilu eta borroka izan zituen juduen aurkako hainbat iseken ondorioz. Bere bereizgarritasun ofiziala hegazkinen mekanikarena zen nahiz eta inoiz ez zuen horretan lan egin. Soldadutzako Lehen Mailako gradua lortu zuen eta ohorezko baja eman zioten 1946ko otsailaren 21ean. Chicagora itzuli zen eta bertan bere anaia Earl Rubyk egindako saskiak saltzen.
Estatu Batuen aurkako jardueren batzordearen aurrean Richard Nixonen lekuko nagusia izan zen 1947an. FBIkoek Ritxard Nixonen batzarreko kide izateagatik Jacob Rubenteinen aurkako karguak kentzea gomendatu zien. Bitarte honetan, Nixonek esku hartu zuen FBIkoek Ruby iker ez zezaten, eta Estatu Batuetako Biltzarraren batzarrean deklaratzera joan ez zedin lortu zuen.
1947an Dallasera itzuli zen bere arreba Eva Grantentzat Singapore gaueko kluba kudeatzeko. 1947an Bureau of Narcoticsek atxilotu egin zuen. Steve Guthriek,Dallaseko Sheriffak, ziurtatu zuen Ruby Chicagoko Mafiak bidalia izan zela Dallasera bertako diru-mugimendu ilegalak kontrolatzeko, baina inolako kargurik gabe askatu zuten. Rubyk zerrenda luzea zuen atxiloketa eta kargu gabeko askatasunez betea. 1950an Estatu Batuetako senatuko Kefauver komiteak ziurtatzen zuen Ruby Chicagoko Krimenaren Sindikatuko gangsterrekin harremana izateko teniente bezala bidalia izan zela Dallasera. Jack Rubyk Dallasen jarraitu zuen eta lagun baten diru-garbiketarekin Silver Spur Club-a erosi zuen, Bob Wills Ranch House Texaseko estiloko gau-giroko klubaz gain. Klub hauek ez zuten inolako arrakastarik izan eta horregatik negozioan jarraitzea erabaki zuen oraingoan Vegas Club-eko jabeetako bat bezala. Geroago beste saiakera bat egin zuen Sovereign Club-a irekiz, baina horrek ere ez zuen arrakastarik izan.
Beste saiakera batean Carousel Club-a ireki zuen Rubyk. Zeremonietan musika jartzen lan egin zuen, orkestra batekin eta biluzten ziren lau pertsonekin.
1959ko abuztuan Lewis McWilliek Estatu Batuetako gauetako Kluben jabeak Kubara gonbidatu zuen Jack Ruby, Lewis mafiaren talde garrantzitsu baten buru zen Santo Trafficante taldearena. McWilliek Habanako Hotel Tropicanako apustuak kontrolatzen zituen, eta beranduago Fidel Castro burutik kentzeko kanpainaren buruetako bat izan zen, honek Fulgencio Batista kargutik kendu zuenetik.
Rubyren langileak Estatu Batuetako Aldaeretako Aktoreen Sindikatuko kideak ziren (American Guild of Variety Artists edo AGVA). Rubyk bere langileei ez zizkien soldatak ordaintzen eta arrazoirik gabeko kaleratzeak egitenzituen. Portaera honek eztabaida sortu zuen Ruby eta AGVAren artean. 1963an Jack Ruby Nueva Orleansera joan zen eta bertan Jada izeneko prostituta baten zerbitzuak jaso zituen. Hiru hilabeteren ostean Jada ere kaleratu egin zuen, honekin asko handitu zituen lehendik zeuzkan lan arazoak. Dirudienez AVGArekin zituen arazoei amaiera emateko mafiaren buruengana jo zuen, Carlos Marcello eta Santos Trafficante, 1963ko udaran.
1963ko azaroaren 22an John F. Kennedy lehendakaria Dallasera iritsi zen eta hil egin zuten auto batean jendea agurtzen zihoala.
Berehala Lee Harvey Oswalden bila hasi ziren susmagarri nagusia zelakoan eta atxilotua izan zen. Oswaldek Texas Book Depositoryn egiten zuen lan, ikerketaren arabera bertatik egin ziren lehendakaria hil zuten tiroak.
Oswalden hatzeko aztarna aurkitu zuten Mannlicher-Carcano rifle batean, eta hau Texas Book Depositoryko bulego batea aurkitua izan zen. Zenbait kartoizko kutxa eta poltsetan ere aurkitu zituzten bere aztarnak.
1964ko martxoaren 14ean Dallaseko auzitegiak Oswalden hilketagatik errudun zela esan zuen Jack Ruby, eta heriotzara kondenatu zuten. Epaiketa hau bertan behera utzi zuten Jack Rubyren abokatuen eskariagatik, eta oraingoan epaiketa hilketa sinpleagatik epaitzeko eskatu zioten epaileari eta ez aurrez prestatutako hilketagatik.
1964ko urrian, Warren batzordeak esan zuen ez zuela inolako frogarik aurkitu Lee Harvey Oswald edo Jack Ruby Kennedy lehendakaria hltzeko kanpo-talde armaturen bateko kide zirenik
Hilketei buruzko batzorde hautatuak erabaki zuen Rubyk Kubara egindako bidaia guztiak Ruby Kubako apustuetako mafiaren buruetako bat zelako egiten zituela.
Zenbaitek uste izan dute Kennedy eta Oswalden hilketan konspirazio baten azpian egon direla eta horren atzetik Ruby egon dela. Hau horrela, Oswalden hilketarekin Oswaldek ez deklaratzea lortu nahi zuten ustez trama horretan sartuta zeudenak salatu ez zitzan. Rubyri dagokionez, Richard Nixonekin ( Estatu Batuen aurkako Jardueren taldeko burua), mafiaren buruetako batzuekin eta zenbait pertsonaia anticastristekin harremana zuela susmatzen zuten.
Gaurdanik ez da hauetako teoriarik egiaztatu.
Jack Ruby 1967ko urtarrilaren 3an hil zen minbiziak jota, Drogarekin loturiko beste epaiketa baten esperoan zegoela.