Wanda Wasilewska
Wanda Wasilewska Krakovian jaio zen 1905eko urtarrilaren 21ean. Idazle, kazetari eta poloniar Alderdi Komunistako kide bezala lan egin ondoren, Kieven hil zen 1964ko uztailaren 28an.
Biografia
Bere aita, Leon Wasilewski, Poloniako Alderdi Komunistako erantzule bat izan zen.
Ikasketak
Varsoviako Unibertsitatean, filosofia ikasi zuen eta Jagellónica Unibertsitatean, berriz, poloniar literatura. 1927an doktoratu egin zen eta ikasketak burutzen ari zela, gazte sozialista elkartasuneko eta unibertsitario langile elkartasuneko kide izan zen. Ikasketak burutu ondoren, irakaslea izan zen eta beranduago kazetari. Kazetari bezala, egunkari desberdinetan lan egin zuen; horietako bat, Robotnik izan zen.
Poloniaren inbasioa 1939. urtean gertatu ondoren, Lviv hirian babeslekua bilatu eta laster sobietar hiritargoa eskuratu zuen. Bertan, kazetari bezala lan egiten hasi eta polonieraz hainbat argitalpen egin zituen; Czerwony Sztandar adibidez.
Wanda Wasilewskak paper garrantzitsu bat izan zuen Armada Gorriaren zatiketaren sorkuntzan, Bigarren Mundu Gerra garaian. Sobietar Errepublika Sozialisten Batasunaren laguntzaz, poloniar gobernuari aurre egin zion Angersen erbestean zegoen bitartean eta 1940. urtetik aurrera Londresetik. Gainera, Poloniako Herri Errepublika sortzen lagundu zuen. Gerra ostean, Kiev hirian bizitzen hasi eta SESBeko Sobiet Goreneko kide bat izan zen.
Obrak
Errealismo sozialistan kokatua dagoen bere obrak, hiru aldiz irabazi zuen Sobietar literaturako Stalin saria.
Królewski syn (1933)
Oblicze dnia (1934)
Kryształowa Kula Krzysztofa Kolumba (1934)
Ojczyzna (1935)
Legenda o Janie z Kolna (1936)
Płomień na bagnach (1940)
Pieśń nad Wodami (trilogia: 1940, 1950, 1952)
Tęcza (1944)
Po prostu miłość (1945)
Gwiazdy w jeziorze (1950)
Rzeki płoną (1952)
Pokój na poddaszu (1954)
Że padliście w boju (1958)