Alejandro «Álex» Angulo León (Erandio, Bizkaia, 1953ko apirilaren 12a – Fuenmayor, Errioxa, 2014ko uztailaren 20a) telebista eta zinemako aktore espainiarra izan zen. Besteak beste, El día de la bestia eta Muertos de risa pelikuletako protagonista izateagatik eta hiru aldiz Goya Sarietara deitua izanagatik da ezaguna.
Alex Angulo
Datu pertsonalak
Hemezortzi urterekin, aktore izateko ametsa jarraituz, Karraka antzerki-taldearen casting-era aurkeztu zen, zeinaren buruzagia Ramón Barea zen (Angulok Barearekin lan egingo zuen haren ibilaldi profesionaleko ondorengo proiektu ugaritan). Talde hartan onartua izan ondoren, Angulok hurrengo hamarkada antzeztokietan igaro zuen.
1981ean aktoreak bere lehen aukera zinematografikoa jaso zuen Imanol Uriberen eskutik, Anot pertsonaia egokituko zitzaiolarik La fuga de Segovia filmean hain zuzen ere. Paper haren ondoren, Alex Angulo ETBko saio desberdinetan parte hartzen hasi zen, antzezlanak bidean ahaztu gabe: Con los pies en el agua, Bertan Zoro komedian edo Antxon Urrusoloren Detrás del Sirimiri programan, adibidez.
Hiru urte filmeetan lan egin gabe pasa ondoren, Angulok Alfonso Arandiaren El anónimo (1990) filmean parte hartu zuen Enrique Urbizu beretaz gogoratu eta Todo por la pasta (1990) filme berriko partaide izateko eskatu baino lehen. Azken honetan, Antonio Resines, Kiti Manver eta María Barrancorekin topo egin zuen besteak beste. Todo por la pastaren zuzendaritza artistikoa Álex de la Iglesia gazte euskaldunak egin zuen. Bera izan zen Angulo konbentzitu zuena zuzendariaren Mirindas asesinas (1991) izeneko lehen film laburreko protagonista izateko. Garai hartan ere bikoizle lanetan aritu zen Alex.
Angulok eta Álex de la Iglesiak batera lan egin zuten geroago baita ere Acción mutante (1993), El día de la bestia (1995) eta Muertos de risa (1999) pelikuletan adibidez. Garbi dago pelikula hauetan izan zuen partaidetzak Goya Sarietara deitua izateko balio izan ziola, gizonezto aktore onenaren mailan eta gizonezko bigarren aktore onenaren mailan. 2010ean azken maila horretara deitua izan zen berriro Óscar Aibarren El gran Vázquez filmean egindako paper bikainarengatik. Bitxikeria gisa, Goya Sarietara deitua izan zen pelikula guztietan Santiago Seguraren alboan egin zuen lan.
1990eko hamarkadaren bukaeran Blas Castellote pertsonaia interpretatzen hasi zen Periodistas telesaian. Lau urtez lan egin zuen bertan, ia ehun kapitulu grabatu zituelarik eta protagonismoa José Coronado, Amparo Larrañaga edo María Pujalterekin partekatuz. Hori izan zen bere bizitzan zehar telebistan izan zuen paper nabarmenena.
Telesaiaren garaian ez zuen zinema alde batera utzi, Daniela Fejerman e Inés Parísen A mi madre le gustan las mujeres (2002) pelikulan edo Jordi Mollàren No somos nadie (2002) filmean parte hartuz. Geroago, Ramón Barearen El coche de pedales (2004) pelikularen partaide izan zen; baita duela gutxiagokoetakoa ere: Guillermo del Tororen El laberinto del fauno (2006), Max Lemckeren Casual Day (2007), Fernando González Molinaren Fuga de cerebros (2009) eta Gorka Merchánen La casa de mi padre (2009).
2006ean telebistara itzuli zen Aquí no hay quien viva telesaiean kolaboratuz eta Telecincoko Tirando a dar telesai berrian. Baina, azken hau kapitulu gutxi batzuen ondoren baztertua izan zen.
2007 eta 2008 artean Manuel Serrano komisarioa interpretatu zuen Hermanos y detectives telesaiaren bertsio espainiarrean, Telecincon emandakoan. Gainera, Cuéntame cómo pasó telesaileko hamargarren denboraldiko azken kapituluan atera zen, TVEn, 2008ko abenduaren 25ean, Florencio pertsonaia antzeztuz eta, era berean, Charles Dickensen "Cuento de Navidad" eleberriari keinu bat eginez.
2010ean El gran Vázquezen esku hartu zuen, Manuel Vázquez kondairalariaren bizitza kontatzen zuena, La familia Cebolleta, Las hermanas Gilda eta Anacleto, isileko agente telesaien sortzailearena, alegia. Ana de Mendozaren (Eboliko printzesa) miniserie bateko partaide ere izan zen.
2011n 14 de abril. La República telesaia filmatu zuen, TVEren eskutik, espainiar historian sekulako garrantzizkoa izan zen egunkari historiko baten bilakaera islatzen duena. Pelikula ugari ere filmatu zituen, Paula Ortizen debuta azpimarratuz, De tu ventana a la mía. Baita José Luis García Sánchezen Los muertos no se tocan, nene (2011), Rafael Azconaren obra homonimoan oainarritua, 1958an hasitako El pisito eta El cochecito trilogia osatzen duena, zeinak ezin izan zuen zinemara iritsi bere garaian zentsuratua izan baitzen. Urtea amaitzeko, Angulok Radio Nacional de Españan Drácula eta Brianen bizitza fikzo soinudunetan parte hartu zuen.
2012. urte hasieran Antena 3en Toledo: Cruce de Destinos telesaiarekin itzuli zen.
Auto istripu batean hil zen Fuenmayorren (Errioxa) AP-68 errepidetik ateratzean, 2014ko uztailaren 20an.
Istripuaren unean Bendita calamidad ari zen filmatzen, egun hura baina 6 egun lehenago soilik hasia, ordu gutxi batzuk beranduago bertan behera geratu zena. Pelikulako talde teknikoak filmatzea berrartzea erabaki zuen abuztuaren 4etik 2014ko irailaren 5era arte, Luis Varelak Angulo ordezkartuz.
La fuga de Segovia (1981), Imanol Uribek zuzenduta.
El amor de ahora (1987), Ernesto Del Ríok zuzenduta.
Tu novia está loca (1988), Enrique Urbizuk zuzenduta.
El anónimo... ¡vaya papelón! (1990), Alfonso Arandiak zuzenduta.
El rey pasmado (1991), Imanol Uribek zuzenduta.
Todo por la pasta (1990), Enrique Urbizuk zuzenduta.
La mujer de tu vida 2: La mujer gafe (1992), Ernesto Del Ríok zuzenduta.
Accion mutante (1992), Alex de la Iglesiak zuzenduta.
Marbella antivicio (1994), Alex de la Iglesiak zuzenduta.
Los peores años de nuestra vida (1993), Emilio Martínez Lázarok zuzenduta.
El dia de la Bestia (1995), Alex de la Iglesiak zuzenduta.
Hola, ¿estás sola? (1995), Icíar Bollaínek zuzenduta.
Sálvate si puedes (1995), Joaquín Trincadok zuzenduta.
Así en el cielo como en la tierra (1995), José Luis Cuerdak zuzenduta.
Brujas (1995), Álvaro Fernández Armerok zuzenduta.
Matías, juez de línea (1996), La Cuadrillaren filma.
Calor... y celos (1996), Javier Rebollok zuzenduta.
Un solo de cello (1997), Daniel Cebriánek zuzenduta.
Solo se muere dos veces (1997), Esteban Ibarretxek zuzenduta.
Dos por dos (1997), Eduardo Mencosek zuzenduta.
Carne tremula (1997), Pedro Almodovarrek zuzenduta.
Grandes ocasiones (1998), Felipe Vegak zuzenduta.
Los años bárbaros (1998), Fernando Colomok zuzenduta.
Sexo por compasión (1999), Laura Mañák zuzenduta.
Muertos de risa (1999), Alex de la Iglesiak zuzenduta.
A mi madre le gustan las mujeres (2002), Daniela Fejerman eta Inés Parísek zuzenduta.
Todo menos la chica (2002), Jesús R. Delgadok zuzenduta.
No somos nadie (2002), Jordi Mollàk zuzenduta.
Poniente (2002), Chus Gutiérrezek zuzenduta.
El oro de Moscú (2003), Jesús Bonillak zuzenduta.
El coche de pedales (2004), Ramon Bareak zuzenduta.
Isi/Disi - Amor a lo bestia (2004), Chema de la Peñak zuzenduta.
Otros días vendrán (2005), Eduard Cortések zuzenduta.
La crisis carnívora (2006), Pedro Riverok zuzenduta.
Bosque de Sombras (2006), Koldo Serrak zuzenduta.
El laberinto del fauno (2006), Guillermo del Torok zuzenduta.
Casual Day (2007), Max Lemckek zuzenduta.
Imago mortis (2008), Stefano Bessonik zuzenduta.
Fuga de cerebros (2009), Fernando González Molinak zuzenduta.
La casa de mi padre (2009), Gorka Merchánek zuzendua.
Imago Mortis (2009), Stefano Bessonik zuzendua.
El gran Vázquez (2010), Óscar Aibarrek zuzendua.
Un mundo casi perfecto (2011), Esteban Ibarretxe eta José Miguel Ibarretxek zuzendua.
Área de descanso (2011), Michael Aguilók zuzendua.
Los muertos no se tocan, nene (2011), José Luis García Sánchezek zuzendua.
De tu ventana a la mía (2011), Paula Ortizek zuzendua.
Zipi y Zape y el club de la canica (2013), Oskar Santosek zuzendua.
Justi&Cía (2014), Ignacio Estareguik zuzendua.
A escondidas (2014), Mikel Ruedak zuzendua.
Bendita calamidad (2015), Gaizka Urrestik zuzendua.
Mirindas asesinas (1991), Alex de la Iglesiak zuzenduta.
Entretiempo (1992), Santiago García de Leánizek zuzenduta.
Los amigos del muerto (1993), Icíar Bollaínek zuzenduta.
La leyenda de un hombre malo (1994), Myriam Ballesterosek zuzenduta.
Lourdes de segunda mano (1995), Chema de la Peñak zuzenduta.
La boutique del llanto (1995), Iñaki Peñafielek zuzenduta.
Adios Toby, adios (1995), Ramon Bareak zuzenduta.
Ya vienen los reyes (1996), Luis Oliverosek zuzenduta.
Matías, juez de línea (1996), Santiago Aguilar eta Luis Guridik zuzenduta.
Muerto de amor (1997), Ramon Barea eta José María Larak zuzenduta.
Luis Soto (1997), Irene Arzuagak zuzenduta.
Completo comfort (1997), Juan Flahnek zuzenduta.
Lorca (1998), Iñaki Elizaldek zuzenduta.
Un mal viaje (2002), Freddie Cheronnek zuzenduta.
Yo me adapto (2002), Diego Lublinsky eta Guido Lublinskyk zuzenduta.
Expreso nocturno (2003), Imanol Ortiz Lopezek zuzenduta.
Dientes de leche (2004), Claus Grotenek zuzenduta.
Lo que el ojo no ve (2004), José Brañak zuzenduta.
A falta de pan (2005), Martín Rosetek zuzenduta.
El hueco de Tristán Boj (2008), Paula Ortizek zuzendua.
¿Qué será de baby Grace? (2009), Armand Rovirak zuzendua.
Enarmonía (2009), David R. Losadak zuzendua.
Desastre(s) (2010), Ivan Cortazarrek zuzendua.
La mujer del hatillo gris (2011), Luis Trapiellok zuzendua.
Agua! (2012), Mikel Ruedak zuzendua.
3665 (2013), Miguel Ángel Refoyok zuzendua.
Namnala (2014), Nacho Solanak zuzendua.
Con los pies en el agua, ETB2an
Detrás del Sirimiri, ETB2an
Los ladrones van a la oficina (1993)
Villarriba y Villabajo (1994)
El tránsfuga (2003)
Siete Vidas (2004)
El comisario (2004)
Maneras de sobrevivir (2005)
Aquí no hay quien viva (2006)
Tirando a dar (2006)
Hermanos & Detectives (2007)
La princesa de Éboli (2010)
Tierra de lobos (atal bat, 2010)
14 de abril. La República (12 atal, 2011-¿?)
El precio de la libertad (2011)
Toledo: Cruce de Destinos (13 atal, 2012)
La conspiración (2012)
Gran Reserva. El origen (2013)
1995 Gizonezko aktore onenaren Goya Saria El día de la Bestia Nominatua
1999 Gizonezko bigarren aktore onenaren Goya Saria Muertos de risa Nominatua
2010 Gizonezko bigarren aktore onenaren Goya Saria El gran Vázquez Nominatua
Fotogramas de Plata Sariak
1995 Mejor actor de cine El día de la Bestia
Sálvate si puedes Nominatua
Unión de Actores y Actrices Sariak
2011 Mejor actor de reparto de televisión 14 de abril. La República Irabazlea
Ariel Sariak
2006 Mejor coactuación masculina El laberinto del fauno Nominatua
1996 Aktore bikainena El día de la Bestia Irabazlea
Festival Solidario de Cine Español de Cáceres
2011 Pancracio saria
2010 zinemako aktore bikainena
El gran Vázquez Irabazlea
Bere ibilbideagatik lortutakoak
2010 Donostiako Zinemaldiko Zinemira saria
Retina Especial del Festival de Cine de Ponferrada saria
Premio Águila de Oro en la XXII edición del Festival de Cortometrajes de Aguilar de Campoo