Salvador Puig

Salvador Puig Antich (Bartzelona, Katalunia, 1948ko maiatzaren 30a - Íbid., 1974ko martxoaren 2a) 1960 eta 1970eko hamarkadetan aktiboki aritu, tribunal militarrak juzgatu eta herio zigorrera kondenatu eta erregimen frankistak, Bartzelonan bere bila zebiltzanean jazotako tiroteo batean hil zen Francisco Anguas Barragán, Brigada Politiko Sozialeko subinspektorea hiltzeaz akusatu ondoren exekutatu zuen anarkista espainiarra izan zen.

Bizitza

Familia

Familia xume bateko sei anaia-arreben artean hirugarrena zen Salvador. Bere aita, Joaquín Puig, Acció Catalanako kide izandakoa zen Bigarren Errepublikaren garaian; Frantziako Argelès-sur-Mer kontzentrazio esparruan exiliatua egon zen. Espainiara itzuli zenean herio zigorrera kondenatu zuten, azken uneko indultua jaso zuen arte.

Gaztaroa

Disziplina faltagatik bota zuten La Salle Bonanova eskola erlijiosoan hasi zuen ikasle bizitza. Honen ondoren, Mataró-ko Salesianoen barnetegian jarraitu zuen ikasten. Hamasei urtetatik aurrera, ofizinan lanean eta Maragall Institutuko Batxilergoko ikasketetan, gaueko txandan, aritu zen, non aurrerago sortuko zen Movimiento Ibérico de Liberación (MIL) deiturikoan kide izango zituen Javier Garriga eta Oriol eta Ignacio Solé Sugranyes anaiak ezagutu zituen.

Militantzia

1968ko 'Maiatz frantses'eko gertaerak eta 1969an, Dirección General de Seguridad delakoan, Enrique Ruano ikaslearen hilketa erabakigarriak izan zren Salvador gazteak diktadura frankistaren aurka aktiboki borrokatzeko erabakia hartzeko orduan. CCOOn izan zen bere lehen militantzia, Maragall Institutuko Ikasleen Komisioko kide gisa. Ideologikoki, berehala aldatu zen anarkismo aldera. Zientzia ekonomikoen karrera hastean, Eivissan burutu zuen soldadutza, koarteleko erizaintzan. Behin lizeintziatu ondoren, MILen sartu zen, honen talde armatuarekin kapitalismoaren aurka borrokatzeko. MIL deritzenak ez dira ETA edota FRAP bezalakoak kontsideratzeen.

Puig Antich eta bere taldekideak erraztasunez mugitu ziren borroka klandestinoan. Puig txofer gisa aritu zen, oinarrian, banku lapurretan aritzen zirenetan. Lortutakoa euren publikazio klandestinoen finantzan inbertitzen zuten eta grebari batzuei ere eskaini zieten laguntza ekonomikoa, baina hauek ukatu egin zuten lapurreta batetik zetorren ditua onartzeak beldurtzen baitzituen. CIA (Conspiracion Internacional Anarquista) aldizkaria sortu zuten 'Mayo 37' editorialarekin batera. Maiz egiten zituzten Frantzia hegoaldera bidaiak, beste militante ohi batzuekin topo egiteko.

1973ko martxoaren 2an, Bartzelonako Banco Hispanoamericano-ko bulegari bat larri zauritu zen Salvador Puig Antich, Jean Marc Rouillant, José Luis Pons Llobert eta Jordi Solé Sugranyesek parte hartu zuten lapurretan. Ordutik aurrera poliziak talde berezi bat sortu zuen banda desegiteko. Egoera berri honek zalantza eta kontraesanak sortu zituen MILen muinean. 1973ko abuztuan, Frantziako bilera batean, taldeko gehienek, honen izandako ibilbidearekin gustuko ez zeudela-eta, taldea desegitea erabaki zuten. Hala eta guztiz ere, Puig Antich, Solé Sugranyes anaiek eta José Luis Ponsek jarraitzea erabaki zuten.

1973ko irailaren 15ean, Bellver de Cerdanyan egindako azken lapurretan, Guardia Zibilak Oriol Solé eta José Luis Pons atxilo hartu zituzten, Jordi Solék Frantziako mugara iristea lortu zuen bitartean. Egun batzuk geroago, Ponsen neskalaguna eta Santi Soler eraman zituzten komisariara, zeinek galdeketa baten ondoren irailaren 25ean El Funicular izeneko tabernan Xavier Garrigarekin geratuta zegoela aitortu zuen. Garriga atxilotzeko operatibo bat prestatu zuten, beraz, egun horretarako. Puig Antich joaterik espero ez zen arren, azkenean, arrapatu egin zituzten anarkistak. Garriga armarik gabe zegoen eta ez zuen erresistentziarik jarri. Puig, ordea, atxiloketarik onartzen ez zuenez, pistolekin buruan golpeak emanez eta bultzadaka baretzen saiatu ziren. Une honetan, 6'35 milimetroko kalibreko Kommer bat erabiltzea erabaki zuten. Hala ere, libratzeko saiakerek jarraitu egin zuten Puigen aldetik, eta bai bera zein Garriga portal batean sartu zituzten bost polizik, Girona kaleko 70.ean, hain zuzen. Orduan, tiro bat entzun zen eta Garrigak alde egiteko aprobetxatu zuen, nahiz eta Rodríguez eta Algar poliziek jarraitu zioten, eta hiritar baten laguntzaz arrapatzea lortu zuten. Bien bitartean, portaean tiroketa bat hasi zen Puig Antich, Bocigas, Anguas eta Fernández Santorumen artean, non Puig Antich zauriturik geratu zen eta Francisco Anguas Barragán, 23 urtekoa, hil zen. Bertan zegoen polizia batek esan zuen Puigek egin zuela tiro Anguasen aurka.

Prozesu judizial eta ejekuzioa

Puig Antich kartzelan sartu zuten, Anguas Barragán hil zuten tiroen errudun gisa eta, ondore, gerra kontseilu batek juzgatu eta hitzera kondenatua izan zen 'arrazoi politikoengatik eraildako funtzionario publikobaten heriotzagatik'. Alderdi politiko, giza-eskubideen aldeko kolektibo eta atzerriko agintariek, Batikanoak edota Willy Brandt kantziler alemaniarrak, esate baterako, bere indultua eskatu zuten. Abokatu, ahizpa eta Puigen neskalaguna bat etorri ziren oposizioko partidu eta sindikatu tradizionalak heriotza zigor hori barkatzeko edo, behintzat, atzeratzeko eskatzeko batu ez zirela esatean. Salvadorrek Bartzekonako Model espetxeko 443 zeldan pasa zuen, eta garrote vil bidez erail zuten Antonio López Sierra, Madrigo Audientziako berdugo titularraren eskuetan 1974ko martxoaren 2ko goizeko 9:20etan, ondoren bere heriotza 9:40etan mediku kapitainak ziurtatu zuelarik. Europako herrialde askotan manifestazioak atera ziren exekuzioarenganako protesta gisa.

Egun berean, eta ia aldi berean, metodo berdinaz exekutatu zuten Tarragonan Georg Michael Wezel (Heinz Ches ezizenduna), zein Puig Antichen exekuziotik atentzioa aldentzeko saiakera frankista gisa hartu zen. Puig Antich Montjuïceko hilerrian dago lurperatuta (14, 2737an).

Zinea, literatura, antzerkia, pintura eta musika

1974an, Salvador exekuzioaren eta mundua indultuaren zain zegoen bitartean, Joan Mirók Hiltzera kondenatuaren esperantza pintatu zuen.

Els Joglars antzerki taldeak La torna obra sortu zuen 1977an, zeinek Heinz Chezen exekuzioari buruz hitz egiten zuen Puig Antichenaren distrakzio gisa gertatu zela azalduz. Obra horregatik, talde horrek berak, Gerra Kontseilura joan behar izan zuen eta espresio askatasunaren aldeko mobilizazio handi bat egon zen. 1974an, Lluís Llach abeslariak Puigen memoriari eskaini zion 'I si canto trist' abestia. Urte batzuk beranduago, kantautore berberak, Salvador izeneko filmeko banda sonoroan parte hartu zuen. Joan Isaacek ere 'A Margalida' abestia konposatu zuen 1976an Puig Antich eta bere neskalagunaren omenez. 2005ean, Loquillok ere abesti bat egin zuen 'Mujeres en pie de guerra' diskoan 'El año que mataron a Salvador' deiturikoa. 2001ean, Francesc Escribano kazetari katalanak Cuenta atrás liburua idatzi zuen. Salvador Puig Antichen istorioa eta nola exekuzioan amaitu zuen kontatzen du liburuak. 2006ko irailean, Escribanoren liburuan oinarritutako gidoiean, Salvador film espainiarra estreinatu zen, Daniel Brühl protagonista eta Manuel Huerga zuzendari izanik. Bai liburu zein filmak kritika zorrotzak jaso izan dituzte MILeko partaide, Salvadorren taldekide izandakoengandik, Puig Antich bezalako pertsonaia baten politika hustu eta bai Jesús Irurre kartzelaria, zein kondenatu zuen juez militarra eta polizia frankistaren Brigada politiko-sozialeko kideen handitasuna faltsuki erakusten dutela diotelarik.