George Eliot, benetako izenez Mary Ann Evans, (Nuneaton, Warwickshire, Ingalaterra, 1819ko azaroaren 22a - Chelsea, Londres, Ingalaterra,1880ko abenduaren 22a), nobelagile britaniarra izan zen.
Nahiz eta erlijio ebanjeliko neskame izan, oso azkar baztertu zuen arrazionalismo intelektuala aukeratuz, Spinozari edo Feuerbachri zion zaletasunagatik hain zuzen (latina, greziera eta alemaniera zekien). Harreman estua izan zuen Stuart Mill eta Herbert Spencerrekin.Bere nobelak, oso idazkera errealistan, bere garaiko britaniar probintzian eta orokorrean bizitza britaniarretan bizitzeak zuen ezkortasuna islatzen du. Arau moralak sortzen ditu, bere usteko egiak defendatuz.
Gizonezko izena erabili zuen bere lana seriotasun osoarekin hartua izan zedin. Emakumezko idazle gutxik argitaratzen zituzten beraien idazlanak beraien izen propioekin, adibidez, Charlotte Brontë eta bere ahizpak. George Eliotek ez zuen nahi bere burua idazle erromantiko gisa ezaguna izaterik. "Mary Ann" izena erabiltzearen beste arrazoietako bat George H. Lewes kazetariarekin zuen harremanaren ondorioz iskanbilak ekiditeko izan zen, hau gizon ezkondua baitzen, harremana 1854en hasi zuten eta 1878an amaitu Lewesen heriotzagatik. 1880an bere lagun minarekin ezkondu zen, John W. Cross.
George Eliotek Silas Marmer, Escenas de la vida clerical, El velo alzado eta El hermano Jacob idatzi zituen. Idazlan luzeenak kritikarik onenak jaso dituzte: Middlemarch eta El molino del Floss.Azkena argitaratu zuena Daniel Deronda izan zen. Pasarte eta olerkiak idatzi zituen.
-Adam Bede, 1859
-The Mill on the Floss, 1860
-Silas Marner, 1861
-Romola, 1863
-Felix Holt, the Radical, 1866
-Daniel Deronda, 1876
-The Spanish Gypsy, 1868
-Agatha, 1869
-Armgart, 1871
-Stradivarius, 1873
-The Legend of Jubal, 1874
-Arion, 1874
-A Minor Prophet, 1874
-A College Breakfast Party, 1879
-The Death of Moses, 1879
-From a London Drawing Room
-Count That Day Lost
-I Grant You Ample Leave
-"The Live of Jesus Critically Examined" (itzulpena, David Strauss) 1846
-"The Essence of Christianity"(itzulpena, Ludwing Feuerbach) 1854
-"Three Months in Weimar", 1855
-"Silly Novels by Lady Novelists", 1856
-"The Natural History of German Life", 1856
-Scenes of Clerical Life, 1858
-The Sad Fortunes of the Rev. Amos Barton
-Mr Gilfil's Love Story
-Janet's Repentance
-The Lifted Veil, 1859
-Brother Jacob, 1864
-"The Influence of Rationalism", 1865
-Impressions of Theophrastus Such, 1879