César Ritz

1870.urte inguruan, gerra garaian, "Voisin" etxean lan egiten hasi zen. Bertan zerbitzatzen ikasi eta bezero internazionalei buruzko guztia ikasi zuen. Pertsona ospetsuak ezagutu zituen, hala nola, Galeseko printzea, Nigrako kondea, Sarah Bernhardt eta antzerkiko vedetteak, garai hartako emakume dotoreak jatetxeetara joaten ez baitziren.

1872an, Pariseko "Splendide"-en lan egiten hasten da eta ondoren, Vienako "Tres Hermanos Provenzales" jatetxean. Azkenean, Nizako Hotel Handian sartzen da eta bertan hoteleko arduradun egiten dute.

1874ean, Righi-Kulm hoteleko maitre egiten dute eta bertan, Pfyffer d'Altishofen hotelari suitzarra ezagutzen du, hots, Luzernako Hotel Handia sortu zuena. César, bere hoteleko gerente izatera iristen da.

Logeletan bainugelak eta bezeroentzako arreta jartzen lehena izan zen. Beraren aurkikuntzek, ostalgintzaren industria goitik-behera aldatu zuten.

Luzernako hoteletik ateratakoan, Trouville-ko Roches-Noires hotelera pasatzen da. Hotel ezberdinetatik pasa ondoren, Londreseko Savoy hotelera iristen da.

Azkeneko hoteleko nagusiak gonbidatuta, jatetexearen kargu egin zen. Ritz, hoteleko zuzendari izenpetu zuten 1889an. Kargua 1898an utzi zuen. Beraren iniziatibari jaraituz, Londreseko Carlton eta Pariseko Ritz hotelak eraiki ziren. Bere arrakastaren seinale dira, bere zuzendaritzapean eraiki ziren Ritz hotelak, mundu osoan zehar daudenak, hala nola, Madril, Kairo, Johannesburgo.

Berrikuntzak

César Ritz oso garrantzitsua izan zen ostalgintzaren bilkaeran, honako berrikuntza hauek egin zituelako:logela zabalak eta dekorazioz beteak(gortinak, alfonbrak...) jarri zituen. Horrez gainera, logela bakoitzean bainugela modernoa ezarri zuen. Iluminazioa aldatu eta hormetan lehendik zegoen papera, pinturagatik ordeztu zuen. Hotelari honen azken berrikuntza, logeletako zerbitzua gehitzea izan zen, hoteleko sarreratik kontrolatzen zena.

Garrantzia handia ematen zion sukaldaritzari eta ardoen kalitateari. Hori dela eta, aurretik zeuden bezeroentzako jangelak ezabatu eta jatetxe finetan bilakatu zituen. Jatetxe hauek, bezero esklusiboentzako bakarrik prestatuta zeuden, beraz, mahai gutxi zeuden. Askotan ibili zen Auguste Escoffier sukaldariarekin lankidetzan. Azkenik, ezberdintasun hierarkiko bat ezarri zuen jatetxeko langileen artean. Horretarako, uniforme bereziak erabili zituen, horrela, zerbitzariak, maitreak.. bereiziz.

BiografiaCésar Ritz Suitzako hotelari bat izan zen, Niederwald-en jaio zen (Suitza) 1850.urteko otsailaren 23an eta 1918ko urriaren 24an hil zen Küssnacht-en Luzernatik(Suitza) gertu. Ostalgintza modernoaren sortzailetzat harzen dute askok "Ancien regime turistiko" izenez ezagutzen den garaiko luxuzko hotelak sortu, antolatu eta zuzendu zituen 1914.urtera arte. XIX.mendetik-XX.mendera, luxuzko bizitzaren sustatzailea izan zen. Bizitza mota honen zeremonia-maisu izan zen eta antzera, oso ongi egiten zuen bere lana, erregeak, handikiak eta mudu osoko pertsona ospetsuak erakartzen baizituen.

Abeltzainen familia bateko hamargarrena izan zen.1867an Parisera mugitu eta "Fidelité" izeneko hotelean lan egin zuen. Ondoren, taberna batean eta beranduago,jatetxe batean.

Lehenengo lanak