Leni Riefenstahl

Helene «Leni» Bertha Amelie Riefenstahl (Berlin, 1902ko abuztuaren 22 - Pöcking, 2003ko irailaren 8) alemaniar atleta, aktore, zinema zuzendaria eta argazkilaria izan zen, haren filmen estetikarengatik eta zinemagintzan emandako aurrerapausoengatik ezaguna. Haren lanik ospetsuenak Alderdi Naziaren aldeko dokumentalak dira. Bigarren Mundu Gerraren ondoren argazki bildumak argitaratu zituen.

Antzezle izan zen 1923tik aurrera, Alemanian arrakasta handia izan zuten mendi filmetan. 1932an Das Blaue Licht («Argi Urdina») filma egin zuen. 1933tik aurrera Alemaniako Langile Alderdi Nazionalsozialistaren laguntza izan zuen, eta erregimen berriaren aldeko filmak egin zituen: Der Sieg des Glaubens (1933), propagandazko film laburra eta Triumph des Willens (1934, «Borondatearen garaipena») baliabide askorekin egindako film bikaina, Alderdi Nazional-sozialistak Nurenberg hirian egin zuen biltzar handia agertzen duena, dokumentalaren teknika, sobietar zinemaren eragina duen montaketa eta nazismoaren goraipamena nahasten dituena. 1936an Berlingo Olinpiar Jokoei buruzko film bat egin zuen, Olympische Spiele («Olinpiar Jokoak»). Bigarren Mundu Gerra bukatutakoan, zinema industriak arbuiatu zuen. Hori dela eta, argazkilaritzari ekin zion. Itsasoko bizitzaren gaineko filmak ere egin zituen.

Leni Riefenstahl

Bizitza

Jaiotza

Herrialdea

Heriotza

Hobiratze lekua

Heriotza modua

Hezkuntza

Hizkuntzak

Lanbidea

leni-riefenstahl.de

Biografia

Gazteria

Familia luterotar protestante batean jaio zen. Bere aita, Alfred Riefenstahl, berokuntzako industrialari bat zen, eta bere ama, Bertha Sherlach zen. Bere anaia Heinzen ondoan hazi zen, beranduago, Bigarren Mundu Gerran hil zena. Bere karrera artistikoa dantza eskola batean hasi zuen, dantzari klasiko gisa.

Belaunean izan zuen lesio baten ondorioz, dantza egiteari utzi zion eta medikuarengana egin zuen rebisioetako batean ikusi zuen pelikula bateko poster baten bidez, aktorea izan nahi zuela erabaki zuen. Gauzak horrela, zinema ikasten hasi zen eta "La luz azul" pelikulari esker saritua izan zen Veneziako Jaialdian. Hark, nazioarteko ospera eraman zuen.

Nazismoarekin erlazoa

Urte hartan, Adolf Hitlerri entzun zion mitinean, eta bere talentu guztia eta kolaborazioa eskaini zizkion. Riefenstahl-ek proposamena onartu zuen eta gaur egun propaganda dokumental eraginkorrenetako bat bezala ezagutzen den Núremberg-eko Trilogia egin zuen, hiru hauekin osatua:

Etapa berri honetan, Riefenstahlek, Walter Frentz argazkilariarekin lan egin zuen. Hura laguntza handikoa izan zen berarentzat egin zituen zenbait argazki artistikoengatik. 1938ra bitarte izan zen Leniren laguntzailea, baina urte hartan, Joseph Goebbelsek Hitlerren argazkilari izendatu zuen Walter.

Baliabide ekonomiko eta tekniko hugari jaso ziituen Lenik erregimen nazitik, laguntza handia ere jaso zuen alde hartatik zine arloan. Ez zuen Hitlerren laguntasunaz soilik gozatu, beste zenbait berme eta salbuespenetaz goaztu ahal izan zuen baita ere. 1938an, jada nazismoko zinemagile bezala ezaguna zenean, Hollywoodek berak egin zuen "Olympia" filma bultzatu zuen. Hala ere, Alemaniako juduentzako jazarpenak nabarmenki kaltetu zuen bere helburua Estatu Batuetara iritsi bezain laster. Filma modu pribatuan ikusi zuten, baina ez ziren haren alde agertu komunikabide estatubatuarretako liga antinaziaren presio sendoagatik.

Leni Riefenstahlek Hitlerren jarraitzailea izatea argudiatu arren, progresiboki gobernariaren iruditik urruntzen joan zen. Gainera Hitlerren amorantea izatea ukatu zuen. Gerran zehar, Heinz Riefenstahl bere anaia galdu zuen ekialdeko frontean. Eta bere aita, Alfred Riefenstahl, 1944ko uztailaren 20ean hil zen minbiziaren erruz, Hitlerren aurkako atentatuaren egun berean.

Gerraostea

Bigarren Mundu Gerraren amaieraren ondoren, Leni Riefenstahl-ek arazoak izan zituen Frantziako erregimenaren jazarpenengatik, non miseria ekonomikora bultzatu zuten. Hori gutxi balitz, bere ezkontzak porrot egin zuen bere senarrak erromantze bat hasi zuelako Henriette von Schirach-ekin 1949an. Rifensthalek ez zuen onartu bere filmak eta gainontzeko lanak nazismoaren laguntzarekin egin zituela eta hori esan beharrean, talde profesional baten bitartez egin zituela esan zuen.

Hala ere, egin zituen baieztapen hauek eztabaida arrazoi dira nazismoarekin izan zuen lotura zuzena gatik. Hitlerren maitale bezala juzgatu zitzaion ere baina ez zen inoiz hura onartzera heldu. Azkenik, 1948an, erruduntasunetatik salbuetsi zen eta nazismoko jarraitzaile izan zela aitortu zuen; bainajada min ekonomiko eta morala eginda zegoen. 1950eko hamarkadatik aurrera, Riefenstahl-ek etapa profesional berri bat hasi zuen, oraingo honetan argazkilari bezala. Hurrengo hamarkadaren amaieran Afrikako herriko nuba-ei buruzko dokumentazio fotografiko zehatz eta ederra produzitu zuen, eta berandugo hainbat ekoizpen egin zituen itsaspeko bizitzaren gainean. Aldizkari ezgauneko hainbat argazkilarik bere estiloa imitatu zuten.

Bere zahartzaroan oraindik, zenbait ekintza artistiko egin zituen non istripu batek (helikoptero istripu batek) aldakako minez utzi zuen betirako.

Riefensthal, 101 urterekin hil zen Poeckingeko bere etxean. Minbiziaren eta aldakako arazoen ondorioz lo zegoen bitarten hil zen.

Filmografia

Argazki Lanak