Billy Gibbons

SARRERA

Billy Gibbons 1949ko abenduaren 16an jaio zen, Houston, Texasen. ZZ Topeko gitarrista estatubatuar ezaguna zen, blues rock, rock sureño eta boogie rock jotzeko estiloa zuen. Esaten denez, rockaren historian eragin handia izan duen gizona da.

BIOGRAFIA

LEHENENGO URTEAK

Billy Houstonen jaio zen 40ko hamarkada, Tanglewood auzoan hazi zen musika klasikoz eta countryz inguraturik, bere aita pianista baitzen. Baina rockaren sua, Elvis Presley ezagutu zuenean piztu zitzaion The ed Sullivan Showen entzun ostean. Gibbons Muddy Waters entzutean hasi zen gitarra elektrikoa jotzen, bere benetako afizioa, eta hortik bluesaren zaletasuna.

« Muddy Waters entzun nuen lehen aldia nire lagun minei esker izan zen, Walter Baldwin eta Steve Roberts, 1962 edo 63an. Batera hazi ginenez edozein erokeria egiten genituen. Nire generazioko jendeek Muddy Rolling Stonesen bitartez ezagutuko zuten, izen hori gainera Muddyren abesti batengatik jarria da. Nk talde hau sortu aurretik entzuten nuen, baina garrantzitsuena ezagutzea zen, berdin du nola izan den, atzeraka, aurreraka edo eta alde batera. »

Bere lehen gitarra elektrikoa 1963ko gabonetan oparitu zioten: Gibson bat, eta gainera Fender markako anplifikadore bat. Tresneria haiekin hasi zen bere idoloei jarraitzen: Muddy Waters, Little Richard eta Jimmy Reed. 1963 eta 1965 artean herriko hiru taldeetan ibili zen buruzagi bezala:The Saints, The Coachmen eta Billy & The Ten Blue Flames. Beraien musika bluesaren eta soinu psikodelikoen nahasketa bat zen Jefferson Airplane, Jimi Hendrix edo 13th Floor Elevatorsen tankerara.

THE MOVING SIDEWALKS

Taldeari The Moving Sidewalks izena jarri zioten. Taldearen partaideak hauexek ziren: Gitarra Gibbons, baxua Don Summers, Pianoa Tom Moore eta bateria Dan Mitchell. Flash izeneko album bat argitaratu zuten 1969an eta «99th Floor/What Are You Going To Do» abesti honekin Houstoneko abestien listetan lehen postuan jarri ziren. Nahiz eta taldea ez zen Texasetik atera, beraien ospea handitzen joan zen, talde ospetsuen gonbidatuak izatera iritsi baitziren, adibidez, The Doors edo Jimi Hendrixen Amerikako giran.

Herdrix harrituta gelditu zen Gibbonsek gitarrarekin zuen trebetasunarekin eta telebistako elkarrizketa batean Amerikako gitarrista onenetarikoa zela onartu zuen, baita bere taldea oso ona zela ere.

1969an The Moving Sidewalks taldea banadu eta gero Gibbons beste rock talde bat sortu zuen, ZZTop izenekoa, bere lankideak Dusty Hill (baxua) eta Frank beard (bateria).

ZZ TOP

1969an ZZTop sortu aurretik, bertako partaideak beste rock taldeetan jotzen zuten.Taldekiteak hauexek ziren: Billy Gibbons gitarra-jotzailea eta abeslari nagusia,Dusty Hill baxu-jolea, teklatu-jolea eta abeslaria eta azkenik Frank Beard bateria-jolea eta perkusioa. Hasieran Gibbonsek Beard baxu-joleari bere proiektuan sartzeko eskatu zien, blues rockeko talde bat sortuz, geroago, bateri-jole baten bila zenbilztela, Beardek proposatu zuen bere aspaldiko lagun bati deitzea, Hill, bere lankide oia izandakoa The American Blues taldean.

1970eko otsailean eman zuten haien lehenengo kontzertua. ZZ Topeko hirugarren diskoak 1973an, "Tres Hombres" izeneko kantuarekin, oihartzun handia izan zuen beraien biran. Diska horretan dago " La Grange" izeneko katu klasikoa.

Biran jarraitu zuten eta diskoak grabatzen 1977. urte arte, urte hartan erabaki zuten atseden pixkat hartzen eta horrela egon ziren bi urte luzez. Urte haiek iragan ondoren, kantuak grabatzen hasi ziren berriz, baina beste konpainia batekin. Bi urte haietan Gibbonsek eta Hillek bizar ospetsu haiek luzatzen utzi zituzten, horrela, ZZ Topeko taldearen ezaugarri nagusia bihurtuz.

1983an Eliminator diskoari eske ZZ Topek maila altuagoko ospea izan zuen. Fama hori bertan zeuden bideo musikalei esker izan zen, adibidez, Gimme All Your lovin, Legs eta Sharp-Dressed Man etab. Diskako bideo guztietan bolido gorri bat azaltzen zen eta barruan neska lirainak egoten ziren alde batetik bestera bidaiatzen jendeari laguntzen. Eliminator izan da talde honen diskorik ospetsuena eta garrantzitsuena.

Hurrengo diskoa, Afterburner, aurrekoaren antzera, blues rock modernoa zen. Beraien azkeneko diskoetan musikari ikutu modernoago bat eman zien, sintetizadoreekin. Eta 1985ean 3 diskoko kaxa bat argitaratu zuten.

1994an RCA diskografiarekin sinatu zuten beste disko bat ateratzeko asmoarekin. ZZ Topeko jarraitzaileak beraien etapa artisikoko lanik onena zela zioten, baina ez zeuden oso gustora RCAak diskoari eman zion promozioarekin.

1999an taldearen 30. urtemuga zela eta beste disko bat kaleratu zuten: XXX.

2000ko uztailean, Europatik giran zenbiltzela, Hilli hepatitis Ca diagnostikatu zioten, beraz, bertan bera utzi behar izan zituzten hainbat eta hainbat kontzertu, baina Hill seitun obera egin zuen.

2003an kolekzio oso bat argitaratu zuen, beraien ibilbide osoko abestiekin, Chrome, Smoke eta BBQ izenekin.

2006an ZZ Top beraien hamabosgarren diskoa kaleratuko zutenaren berria zabaldu zen, baina azkenean ez zen diskorik editatu.

2007ko maiatzaren 16an bira internazionala bertan bera utzi behar izan zuten hillen gaixotasunaren erruz, belarrian tumore onbera baitzuen.

2008ko uztailaren 2an kontratu bat sinatu zuten American Recordings diskografiarekin, bertako nagusia Rick Rubin ospetsua izanik.

Produktore honi eske taldea berriz ere garai bateko ospe izatera eramango zutenaren ustea zuten. Disko berri bat argitaratzu behar zuten eta Gibbonsek esaten zuen bezala "diskoa akats ugarirekin kaleratuko da, guk nahi dugu bezala".

2012ko maiatzean Dusty Hillek ekainean beriaen abestiak internet bidez jetsi zintezkeela anuntziatu zuten, haien diskoa kaleratu aurretik.

ZZ Topeko disko berria aurkeztu ze abuztuan: La Futura. Album hau Rick Rubin produktorearen obra izan zen. Singlela I Gotsta Get Pais izenez nahiko ospetsua izan zen, Battleship izeneko pelikulan atera baitzen.

BESTE DATU INTERESGARRIAK

Hainbat serietan eta programetan parte hartutako gizona izan da Gibbons. Adibidez, Bones izeneko serio ospetsuan Angelaren aita izan zen, baita 2009ko uztaiaren 20an Monday Night Raw izeneko borroka libreko programa bat aurkeztu ere.