Joan Karlos I.a Espainiakoa, Erroman (Italia) jaio zena 1938ko urtarrilaren 5ean, gaur egungo Espainiako erregea da.
1975eko azaroaren 22an izendatu zuten errege, Francisco Franco hil ondoren, 1947ko "Ley de Sucesión en la Jefatura del Estado" delakoan erabaki eta gero. Espainiako konstituzioak, erreferendumean berretsi zenak eta urte bereko abenduaren 27an aldarrikatu zenak, Espainiako errege bezala onartzen du eta horrez gainera, Borboi dinastiaren oinordeko izendatu zuen eta baita Estatuko zuzendaritzarako boterea eman ere. Kargu hauek jaso aurretik, Joan Karlosek Estatuko buruzagitzaren barneko eginkizun batzuk izan zituen Franco gaixo zegoen bitartean.
Bere erreinaldian Joan Karlosek jarraitzaile ugari izan ditu bai Espainian eta baita Iberoamerikan ere. Hala ere, 2012an egoera hau goitik-behera aldatu zen, 2013. urtean populazioaren %53a bere gobernatzeko erarekin erabateko desadostasunera iritsi arte, nahiz eta, balorazio positiboa mantendu gainerako Espainiako organigrama politikoarekin alderatuta.
Errege zela, trantsizio espainiarra eman zenean izan zuen jarreragatik, 1981eko Estatu kolpea gelditzeko izan zuen bitartekotzagatik, Europari laguntza emanagatik eta harreman diplomatikoak sortzerakoan egin duen ekarpenagatik, hainbat omenaldi eta sari internazional jaso ditu, hala nola, Karlomagno saria(1982), Félix Houphouët-Boigny saria UNESCO-rentzako bakea bilatzeagatik(1995), Demokraziaren domina, Yeshiva-ko Unibertsitateak emana(1997) , estatuburu mundialaren saria Appeal of Conscience erakundeak emana(2011) edo erakunde errusiarraren estatu-mailako saria(2011), besteak beste.
Joan Karlos Alfonso Victor María Borboikoa izenarekin bataiatua izan zen. Aitaren aldetik, Alfontso XIII-aren iloba da eta Joan Karlosen gurasoak Juan Borboikoa eta Battenberg(Bartzelonako kondea) eta María de las Mercedes Borboikoa-Dos Sicilias eta Orleans(Dos siciliaseko printzesa) ziren.
Bere ahaideek Juanito deitzen diote, bere aita zen Juan Borboikoarengandik bereizteko. Joan Karlos I.a, Erromako ospitale batean jaio zen, bere gurasoak garai hartan Italian bizi ziren errege-erreginen familia Espainiatik exiliatu baitzen, 1931.urtean bigarren Errepublika aldarrikatu zenean. 1938ko urtarrilaren 26an bataiatua izan zen "orden de Malta" izeneko Erromako kapera batean, Vatikanoko idazkaria zen kardinal batek bataiatu zuen(Eugenio Pacelli), ondoren Pío XII.a aita santua izango zena. Joan Karlos I.aren aitaren ama, hots, bere amona Victoria Eugenia, bataioko ama pontea izan zen eta bere amaren aita, hots, Joan Karlosen aitona, Carlos Tancredo Borboikoa(Dos Sicilias-eko printzipe eta Espainiako infante), berriz, aita pontekoa. 1942an familia guztia Lausanara(Suitza) mugitu zen.
1948ko abuztuaren 25ean Bizkaiko Golkoan, Franco eta Bartzelonako kondearen artean burutu zen elkarrizketa batean, erabaki zen printzipea Espainiara mugituko zela bere ikasketak bertan burutzera. Urte bereko azaroaren 8an Joan Karlosek lehen aldiz espainiar lurrak zapaldu zituen, 10 urte zituela. Hurrengo urteko udan, Franco eta Juan Borboikoaren arteko harremanak oso atseginak ez zirenez, Juanek bere seme Joan Karlos berriro ere Espainiatik ateratzeko erabakia hartu zuen.
Estorilen urte bat pasa ondoren, Juan Borboikoak bere semari Espainiara itzultzen utzi zion bertan bere ikasketekin jarraitzeko, 1950eko udazkenean, baina bere anaia Alfontsorekin batera oraingo honetan. 1954ko udarako Joan Karlosek jadanik bere batxilergoko ikasketak bukatuta zituen. Jarraian, heziketa militarra jaso zuen Zaragozako "Academia militar General" delakoan lehenik(1955-1957), ondoren, "Escuela Naval Militar" delakoan Pontevedran (1957-1958) eta azkenik, "Academia General del Aire"-en Murtzian (1958-1959).
1956ko martxoaren 29ko Aste Santuetan, errege-erreginen etxean Estorilen, gaur egun "Villa Giralda" izenez ezagutzen dena, Joan Karlosek(18 urte zituela) bere anaia Alfontsorekin etxeko ganbaran errebolber batekin jolasten ari zela, tiro egin zion ustekabean eta horrek, Joan Karlosen anaia heriotzara eraman zuen. Bartzelonako kondearen anaia zaharrenak eta Joan Karlosen osaba zenak, Jaime Borboikoak, gertakariari buruzko ikerketa judiziala egin zetzatela eskatu zuen.
1961eko irailaren 13an Joan Karlos I.aren eta Greziako Sofiaren arteko ezkon-hitza eman zen ofizialki. Zortzi hilabete beranduago, 1962ko maiatzaren 14an, bikotea Atenasen ezkondu zen erritu ordoxo eta katolikotik. Ezkondu aurretik, Francok azaldu zuen oso interesgarria iruditzen zitzaiola Joan Karlos eta Sofia Espainian bizitzea. Hori dela eta, 1963.urtearen hasieran, nahiz eta, Juan Borboikoa alde ez egon senar-emaztea Madrilera joan ziren eta Zarzuelako jauregian jarri ziren bizitzen.
1966ko martxoaren 5ean, Bartzelonako kondearen kontseilu pribatua Estorilen elkartu zen Alfontso XIII.aren heriotzaren hogeita bostgarren omenaldia egiteko eta Joan Karlos bertara gonbidatu zuten. Bilera hura, Juan Borboikoaren eskubide dinastikoak onartzeko ekitaldi bat izan zen. Nahiz eta, Joan Karlosek aurretik esan ez zuela koroa onartuko bere aita bizirik zegoen bitartean, beraz, bilera horretara ez joatea erabaki zuen bere emazteak eskatu zion bezala, gaixo zegoela esanez. Juan Borboikoak gertakari hura dinastiaren hausturatzat hartu zuen, Joan Karlosen partetik.
1947ko Estatuko buruzagitzaren legeari jarraituz, Francok Erregearen tituluaren ondorengo izendatu zuen Joan Karlos, Espainiako gorteek berretsi zuten 1969ko uztailaren 22an eta Printzipe gazteak hauen aurrean zin egin behar izan zien erreinuko funtsezko legeei eta "Movimiento Nacional" delakoaren printzipioei, hots, ideal frankistei. Dena den, lege horietan oinarritu zen erregimenaren aldaketa bultzatzeko eta demokraziaren etorrera errazteko.
Arau dinastikoei jarraituz, Espainiako erregetzaren ondorengotza Juan Borboikoa eta Battenberg-entzat izango litzateke, Alfontso XIII.aren hirugarren seme eta jaraunslearentzat. Baina, Juan eta Francoren arteko harremanak okerrera zioazenez, oinordekotzaren lerroan salto bat egin zuen eta Joan Karlos hautatu zuen Espainiako printzipe izateko. Titulu horrekin, Francok lortu nahi zuena monarkia liberalarekin distantzia bat gordetzea zen. Aurrez esandako salto hori, Joan Karlosek onartu egin zuen eta horrek, errege-erreginen etxe barruko gatazkak ekarri zituen. Bartzelonako kondeak ez zien bere ondorengotzarako eskubideei ofizialki uko egin 1977.urtera arte.
Franco jenerala historikoki eta politikoki irudi erabakigarria izan zen Espainiarentzat. Bera izan zen 1936ko Espainiako krisia konpondu zuena eta Espainia bertatik atera zuena. Ondoren, politikoki jokatu zuen Espainia Bigarren Mundu Gerratik ateratzeko. Horregatik, berak ezarri ditu azkeneko hogeita hamar urte hauetako oinarriak gaur egungo garapenerako. Hau guztia dela eta, estimu handia diot eta asko miresten dut. Hau izan zen Joan Karlos I.ak esan zuena Frantziako telebista batek Zarzuela jauregiko lorategietan egin zion elkarrizketa batean.
Joan Karlos I.ak Estatuko buruzagitza onartu zuen 1974eko uztailaren 19aren eta irailaren 2aren artean lehenik eta 1975eko urriaren 20tik hilabete bereko 30era gero, Francoren gaixotasunak zirela eta.1974ko uztailaren 9an Franco ospitalean sartu zuten bere eskuineko hankan fleibitisa zuelako. Ospitalera joan aurretik, gobernuko lehendakariari deitu zion(Carlos Arias Navarro) eta Espainiako gorteetako lehendakariari(Alejandro Rodriguez de Valcárcel), botereen transferentzia egiteko Printzipeari. Bi egun beranduago Joan Karlos, lehendakaria konbenzitzen saiatu zen ez baitzuen nahi Francok esandako hori egitea, baizik eta diktadoreak boterea betiko pasa ziezaiola nahi zuen. Arias Navarroren ezezkoa jaso ondoren, Joan Karlosek Francori eskatu zion transferentziaren dekretu hori ez sinatzeko. Uztailaren 19an, diktadorearen egoera oso larria zenez, lehendakaria Francorengana joan zen transferentzia hori onartzeko xedearekin. Cristobal Martinez-Bordiú, diktadorearen koinatua, Arias Navarro logela hartan sartzea eteten saiatu zen. Azkenik, lehendakariak sartzea lortu zuen eta baita diktadorea konbenzitu ere bitarteko boterea eman ziezaion. Honek guztiak, Villaverdeko markesa haserrerazi zuen eta baita Francoren emaztea(Carmen Polo). Joan Karlosek lehen aldiz, Estatuko buruzagitza onartu zuen.
Franco gero eta gaixoago zegoenez, 1975eko urriaren 23an Valcárcel eta Arias Navarro Zarzuelara joan ziren Joan Karlosi berriro ere buruzagitza hartu zezala proposatzera. Baina, Joan Karlosek ezezkoa esan zuen baldin eta ordezkapena ez bazen behin betiko. Urriaren 30ean diktadoreak Peritonitis larri bat pairatu zuen. Bere egoera estu horretaz jabetuta, diktadoreak Printzipeak bera ordezkatzea eskatu zuen eta honek baiezkoa eman zuen, Francoren gaixotasuna terminala zela jakin ondoren.
Francoren heriotzaren berri ematean(1975eko azaroaren 20a), Joan Karlosek zin egin zuen "Movimiento Nacional" delakoaren printzipioei men egingo ziela, hots, frankismoa iraunaraziko zuela. Gorteek Espainiako errege izendatu zuten Joan Karlos I.aren izenpean 1975eko azaroaren 22an eta tronura eramana izan zen bost egun beranduago, "Misa de Espiritu Santo" izeneko erritu batean, Madrilgo San Jeronimo el Real eliza historikoan. Nahiz eta "Movimiento"-ren legeei fideltasuna erakutsiko zienaren konpromisoa hartu, bere jarrerarekin Erreforma Politikorako legea sustatu zuen eta hau diputatuen kongresuan bozkatua izan zen 1976.urteko azaroaren 18an eta erreferendumean onartua %94-ko babesarekin. Horen ondorioz, espainiar trantsizioa hasi zen demokraziarantz.
1977ko maiatzaren 14an Bartzelonako kondeak(Joan Karlosen aita), bere eskubide dinastikoei uko egin zien eta errege-erreginen etxeko buruzagitzari, bere seme Joan Karlosen aurrean, ziurtasunez jakin zuenean ezinezkoa izango litzatekela bera errege izatea. Gertaera honekin berriz hasi zen dinastia historikoa eta horrela, Joan Karlos I.aren aldarrikapenaren eta Juan Borboikoak bere eskubideei uko egin ondoren, Felipe(Joan Karlos I.aren semea) koroaren oinordeko bihurtu zen eta Asturiaseko printzipe titulua bere gain hartu zuen, 1977ko azaroaren 1ean. On Juanek bere ukapena ekitaldi bero eta afektibo batean burutu zuen, non Landelino Lavilla zegoen Erreinuko notario nagusi bezala, besteak beste. Zeremoniaren ostean, On Juanek honako hau aitortu zuen:uko egiten dut, Espainiarenganako maitasun handiz eta nire semearekiko afektu handiz.
Bere erreinaldian Espainiako konstituzioa onartu zen eta bertan erregearen eginkizunak zehazten dira, koroaren edonolako esku-hartzea politikan ezabatuz eta Espainia monarkia parlamentario bihurtzen du. Horrez gain, konstituzioaren 57.artikuluak Joan Karlos I.a dinastia historikoaren oinordeko legitimo moduan aitortzen du. Konstituzioa erreferendumean berretsia izan zen abenduaren 6an eta erregeak onetsi egin zuen abenduaren 27an.
Koroak, iraunkortasunaren eta aberriaren sinbolo denak, ez du onartzen indarra erabiliz konstituzioak(espainiar herriak erreferendumean onartu zuena) zehaztu zuen prozesu demokratikoa geldiarazi nahi duenaren jarrerarik. Honako hau esan zuen Joan Karlosek bere eguberrietako diskurtsoan 1981.urteko abenduaren 24an.
Espainiako erregeak aurre egin behar izan zion arazo handienetako bat 1981eko otsailaren 23ko estatu kolpea izan zen, "23-F" bezala ezagutzen dena. Egun hartan, gobernuko lehendakari izateko hautagai zen Leopoldo Calvo-Soteloren inbestidurarako bigarren botazioa egiten ari zen bitartean, diputatuen kongresua hartu zuten Guardia zibileko indarrek, Antonio Tejero koronelaren agintean. Aldi berean, III. eskualde militarreko kapitaintza nagusian(Valentzia), Jaime Milans del Bosch teniente jeneralak hiriko kaleak okupatu zituen tankeekin eta beste hainbat saialdi egon ziren beste puntu batzuetan, hala nola, "Televisión Española"-ko estudioak hartzea "Prado del Rey"-en(Madril).
Joan Karlos I.ak telebistan parte-hartzea(kolpea ezereztatzeko) izan ondoren, altxamendua bukatu egin zen. Altxamenduak koroaren babesa espero zuen eta horrez gain, alderdi politikoen arteko karisma handiagotzen lagundu zuen, ordura arte gobernu monarkikoarekin oso gustura ez zeudenak. Gatazka honen ondoren, monarkia behin-betiko bermatuta geratu zen.
2012ko otsailaren 9an, astekari alemaniar batek, honako hau adierazi zuen: erregeak begikotasuna azaldu zuela kolpistekiko, garai hartako Alemaniako enbaxadore zenarekin(Lothar Lahn) izandako bilera batean. Honi erantzuna emanez, erregearen etxeko idazkariak, Rafael Spottorno-k, hau esan zuen: ez erregeak eta ezta errege-erreginen etxeak ere ez dute ohiturarik hirugarrengo baten idatziak edo iritziak baloratzeko, hori idatzi duenaren eginkizuna baita eta kasu honetan, ez dator bat esaten duzuena eta benetan gertatu zena. Gainera, gertatu zen guztiari buruzko informazioa telebista bidez transmititua izan zen.
1992.urtean, Joan Karlos Marta Gayá katalanarekin ikusten zela espekulatzen hasi ziren eta hori dela eta, errege-erreginen etxeko buruzagiak(Sabino Fernández) eta baita gobernuko presidenteak(Felipe Gonzalez), erregearen aurkako kanpainia bat prestatu izanaren hipotesia jaurti zuten.
Krisi ekonomikoarekin batera asko kezkatzen nau iritzi publikoan gero eta gehiago zabaltzen ari den konfiantza falta horrek, gure instituzio publikoen sinesgarritasunari eta ospeari dagokionez. Zorroztasuna eta seriotasuna behar dugu zentzu guztietan. Guztiek, batez ere erantzukizun publikoak ditugunok, jarrera egoki bat behatzeko ardura daukagu, ereduzko jarrera bat.
Jokabide irregularrak sortzen direnean, legaltasunarekin edo etikarekin bat ez datozenak, ohikoa da gizarteak erantzutea. Zorionez, eskubidez beteriko estatu batean bizi gara eta ondorioz, gaitzetsia izan daitekeen edozein jokabidek epaitua izan beharko du. Justizia guztientzat berdina da. Hau izan zen Joan Karlosek 2011.urtean eman zuen abenduaren 24ko hitzaldia.
2011ko abenduaren 11n, komunikazio bideetan ateratako informazioen ostean, hots, erregearen suhia den Iñaki Urdangarinek agian fondo publikoak bidegabeko erabiltzeagatik, iruzurragatik, faltsutasunagatik eta diruaren zuritzeagatik kondenatu zutela, Zarzuela-k azaldu zuen eginkizun instituzional guztietatik banantzen zuela, bere jokabidea ez zelako ereduzkoa izan. Gainera, gabonetako bere hitzaldian berriro ere justizia guztiontzat berdina dela adierazi zuen, ziurrenik bere suhiari buruzko informazio horri zuzenduta zioana. Aurrerago, X.legislatura irekitzeko bere hitzaldian, abenduaren 27an, barkamena eskatu zuen aurrez amandako gabonetako diskurtso horretan pertsonalizatu izanagatik. Bi egun beranduago José Castro epaileak Iñaki Urdangarini errua bota zion. Palman epailearen aurrean adierazpena egin zuen bitartean 2012ko otsailaren 25, 26 eta 27an, Urdangarinek aitortu zuen 2006an erregeak eskatu ziola bere negozioak bertan behera uzteko . Hala ere, 2012ko apirilaren 16an hiru korreo publiko egin ziren, Urdangarinek idatzitakoak eta bere sozio ohia zen Diego Torresek epaileari emandakoak. Korreo horiek, erregea bere suhiaren aldeko negozioetan inplikatzen zuten.
2012ko apirilaren 14an Joan Karlos I.ak aldakako haustura bat pairatu zuen, Botsuanan elefanteak ehizatzera joatera inbitatua izan zen batean. Gertakari honek, kritika asko piztu zituen, izan ere, Espainiako krisi ekonomikoaren garai okerrenean gertatu zen eta horrez gainera, erregeak bere hitzaldian zorroztasuna eta sakrifizioa eskatu zien espainiar guztiei. Bitartean, PP eta PSOE-k ez zuten nahi izan ezbehar hori publikoki baloratu. "Izquierda Plural", "Unión Progeso y Democracia" eta "Esquerra Republicana de Catalunya"-k, berriz, Gobernuari gai honi buruz galdetuko ziotela azaldu zuten, diputatuen kongresuan. Patxi Lopez lehendakariak esan zuen ez zela gaizki egongo erregeak barkamen publikoa eskatzea.
Apirilaren 18an, operatua izan zen ospitaletik ateratzean, erregeak barkamen publikoa eskatu zuen gertatutakoagatik. Hortik aurrera, bere erregetza erabat aldatuko da.
Carlos Arias Navarro (1974-1976): lehenengo erreforma demokratikoen liderra izan zen. Bere etengabeko asmo txarrek, erregeak ezarritako aldaketek eta bere etengabeko ekiteak Francisco Francoren ondarea mantentzeko, bere kargu-uztea ekarri zuten. 1976ko uztailaren 1ean, erregearekin tentsioz betetako bilera bat izan ondoren, bere dimisioa aurkeztu zuen.
Adolfo Suárez (1976-1981), UCD: Hainbat bideetatik demokraziarako uste sendoetara iritsi ziren bere garaiko politikoen talde batek bultzatuta, 1976 eta 1979 bitartean, erregimen frankista desmontatu zuen eta horretarako "Movimiento" delakoaren legeekin bat zetozen barne erreformak egin zituen. Bere agintaldian egon ziren une garrantzitsuenak hauek izan ziren: erreforma politikoaren proiektua eta lehen hauteskunde orokor askeak(1977) . Hauetatik, gorte batzuk azaleratu ziren, konstituzio espainiarra(1978) idatzi eta onartu zutenak eta oraindik indarrean dagoena. 1981.urtean dimititu zuen ezkerreko alderdi politikoen etengabeko presioa eta bere alderdian bertan zeuden tentsioak zirela eta.
Leopoldo Calvo-Sotelo (1981-1982), UCD: Bere agintaldian, hartu zuen erabaki garrantzitsuena Espainia Ipar Atlantikoko Itunaren Erakundean sartzea izan zen(NATO). Erabaki honek, arazo asko sorrarazi zizkion batez ere, "Partido Socialista Obrero Español"-ekin. Agintean egon zen denbora laburrean,azken saialdi kolpistak bertan behera utzi ziren. Gainera, hainbeste espero zen dibortzioaren legea onartu zen.
Felipe González (1982-1996), PSOE: bere lehendakaritza luzeko ekintzetatik nabarmentzen direnak honako hauek dira: NATO-n sartzea, lehen aurkari zena eta 1986ko erreferendumean berretsia izan zena, gaur egun Europar Batasunean sartzea eta 1992ko Bartzelonako Joko olinpikoak. Berak bultzatutako modernizazio ekonomikoa, soziala eta azpiegituretakoa, gehiengo absolutuan oinarrituta zegoena, bere azken urteetan lausotuta geratu zen hainbat arrazoi zirela medio: krisi ekonomiko bortitza, korrupzioz gainezka zegoen estatu bat eta GAL talde terroristan inplikatuta egon zitekeenaren hipotesia, ETA-ren aurka zioana. Erregearekin zeukan harremanari buruz, kanpotik begiratuta esan daiteke nahiko beroa zela, baina zenbait gertaera puntual egon ziren espioitza ilegalarekin lotuta zeudenak, hainbat pertsonai famatuei eginak, non horien artean erregea zegoen.
José María Aznar (1996-2004), PP: Bai Felipe Gonzalez eta bai José María Aznarrekin, demokraziaranzko trantsizioak, normalizazio demokratikoko hamarkadei bidea egiten ari zela, erregearen jokabide politikoa murrizten ari zela garbi dago. 2004ko hauteskundeak(Aznarrek ez aurkeztea erabaki zuena) baina hiru egun lehenago 11-M-ko Madrilgo atentatu terroristak gertatu ziren. Dolu-aldi horretan, erregeak hitzaldi bat zuzendu zuen naziora.
José Luis Rodríguez Zapatero (2004-2011), PSOE.
Mariano Rajoy (2011-gaur egun), PP.
Iritzi inkesta batzuen arabera, erregeak bere erreinaldian ospe handia izan du Espainian eta baita Iberoamerikan ere, 2008.urtean lider ezagunena izatera iritsiz. Bere irudia, ordena eta egonkortasunaren bermetzat hartzen denak, beti izan zuen jendearen babesa baita 2008an hasi zen krisi ekonomikoan ere. Bitartean, estatuko gainerako erakundeekiko kritika handitzen ari zen. Baina, egoera hau aldatu egin zen 2012ko apirilean, Botsuanara joan zenean elefanteak ehizatzera, krisiaren une okerrenean izan zelako. Momentu horretan, herritarren babesa %74an egotetik %54-ra jaitsi zen. Nahiz eta, portzentaia hori pixkanaka hazten joan, 2013an erori egin zen. Lehenengo aldiz apirilean, eta nahiz eta sistema politiko espainiarrean balorazio positiboena zeukan pertsonaia izan, udaletxe, Parlamentu eta Gobernuaren gainetik, herritarren %53ak erregeak bere eginkizunak burutzeko zeukan modua kritikatu zuen.
GKE batzuek eta mugimendu sozialek honako hau adierazi zuten: erregeak Marokora joaten denean Gobernu espainiarraren bitarteko lanak egiten dituela armen salerosketan herrialde horretan. Arma horiek, herri saharauiak erreprimitzeko erabili ahal izango ziren.
Beste kritika nagusi bat, erregearen axolagabekeria penala da, hots, espainiar konstituzioaren arabera, edozein delitu egiten badu ere, ezin du zigortua izan. Gainera, Espainiako komunikazio bideetan erregearen gaia "tabú" da, hau da, ezin da berari buruz hitz egin. Beste kritika gai bat 23-F-ko estatu kolpean izan zuen jarrera izan da. Horrez gain, autore batzuek ez zuten ongi ikusi erregeak Venezuelako lehendakariari esan zion hura: "¿Por qué no te callas?".
Borboien etxea:
Joan Karlos I.a(erregea)
Sofia(erregina)
Asturiaseko printzipea(Felipe)
Asturiaseko printzesa(Letizia)
Leonor infanta
Sofía infanta
Juan Urdangarin
Pablo Urdangarin
Miguel Urdangarin
Irene Urdangarin
1962ko maiatzaren 14an Atenasen ezkondu zen Greziako eta Danimarkako Sofíarekin eta honekin hiru seme-alaba izan zituen:
Elena infanta, Lugoko dukesa(1963), Jaime de Marichalar-ekin ezkondu zen 1995ean, eta 2010ean dibortziatu ziren.
Felipe Juan Froilán de Todos los Santos de Marichalar y Borbón (1998)
Victoria Federica de Todos los Santos de Marichalar y Borbón (2000)
Cristina infanta, Palma de Mallorcako dukesa (1965), Iñaki Urdangarinekin ezkondu zen 1997an.
Juan Valentín Urdangarin y de Borbón (1999)
Pablo Nicolás Urdangarin y de Borbón (2000)
Miguel Urdangarin y de Borbón (2002)
Irene Urdangarin y de Borbón (2005)
Felipe, Asturiaseko printzea (1968), Letizia Ortizekin ezkondu zen 2004.urtean.
2012ko erregearen ehizatik sotutako polemikatik, komunikazio bideetan errege-erreginak elkarrengandik bereizita bizi zirela azaldu zen, hala ere, gertaera hau ez du erregearen etxeak baieztatu. Prentsa espainiarrak, atzerriko egunkariek, hala nola, Bild, La Stampa eta Middle East Times International-ek, Pilar Eyre kazetariak idatzitako liburuak(La Soledad De La Reina) eta ABC egunkariko zuzendari ohiak(José Antonio Zarzalejos), erregeak hainbat urtetako harreman pertsonala izan zezakeela Corinna zu Sayn-Wittgenstein-ekin, baina azken honek hori faltsua zela esan zuen.
Errege-erreginen bizitoki ofiziala Madrilgo "Palacio Real" da, baina zeremonia ofizialetako bakarrik erabiltzen da. Errege-erreginak Zarzuelako jauregian bizi dira eta Felipe printzipearen familia, berriz, Zarzuelako eremuaren barruan, baina orain dela gutxi eginiko eraikin batean "Pabellón del Principe" izenekoan hain zuzen ere. Elena infanta Madrilgo egoitza pribatu batean bizi da eta Elena, Ginebran 2013ko udatik.
Uda garaian, erregetza familia Palma de Mallorcara joaten da, baina zeremonia ofizialetako Almudainako Jauregi erreala erreserbatzen da.
Joan Karlos erregeak 1972ko Municheko Joko Olinpikoetan parte hartu zuen, Dragon klasean lehiatuz bere ontziarekin(Fortuna). Bere bi tripulatzaileak Félix Gancedo eta Gonzalo Fernández de Córdoba izan ziren. Aurrerago, Bribón taldearen parte izan zen.
Horrez gain, irrati-amateurra da eta eskia eta ehiza gustuko ditu. 2004ko urriaren 8an hartzen ehizaldi batean parte hartu zuen Errumanian. 2006an, Errusiako komunikazio bide batzuek, drogatutako hartz bat ehizatu zuela leporatu zioten eta autoritate errusiarrek ikerketa bat ireki zuten. Gertaera hau faltsua zela adierazi zuen erregearen etxeak. Arazo horiek zirela eta, 2012ko ekainaren 21ean "Fondo Mundial para la Naturaleza"-ko sekzio espainiarrak, bere estatutuen ohorezko lehendakariaren titulua erregeari kentzea erabaki zuen. Kargu hori, erakundea sortu zenetik izan zuen Joan Karlosek.
Karlomagno sariaren irabazle izan zen 1982an, Simón Bolivar sariarena 1983an eta honoris causa doktoretzak jaso ditu unibertsitate ezberdinetan, hala nola, Bolonian(1988), Oxforden(1986), Cambridgen(1988), Harvarden(1983) edo La Sorbonan(1985).
Koroaren titularra:Joan Karlos I.a
Erregina ezkonlaguna: Greziako Sofia
Koroaren jaraunslea: Felipe de Borbón y Grecia(Asturiaseko printzipea)
Printzesa ezkonlaguna:Letizia Ortiz Rocasolano(Asturiaseko printzesa)
Espainiako infanteak:
Leonor infanta
Cristina infanta, Palma de Mallorcako dukesa
Ezkonlagunak:
Iñaki Urdangarin, Palma de Mallorcako dukea
2012ko irailean, "The New York Times"-ek "Un Rey escarmentado que busca la redención, para España y su Monarquía" izeneko artikulu bat publikatu zuen. Testu hau, erregeak egunkaria bisitatu eta handik bost egunetara zabaldu zen. Bisita hori, Espainiako egoera azaltzeko eta herrialdearen irudia hobetzeko egin zuen. Testu horretan, errege-erreginen familiaren aberastasuna 2.300 milioi dolar ingurukoa dela adierazi zen, hots, 1.800 milioi euro ingurukoa. New yorkeko iturri batzuek esan zuten kalkulu hori ez zela izan ikerketa baten ondoriozkoa, baizik eta, aurretik publikatutako zifretan oinarrituta zegoela.
Erregearen aberastasunaren nondik-norakoak ordura arte publikatu zituzten bakarrak Eurobusiness(2000 eta 2002) eta Forbes(2003) aldizkariak izan ziren. Eurobusiness lehenengoa izan zen 1.790 milioi euroei buruz hitz egiten, 2002an publikatu zuen zerrendan, Europako 400 pertsona aberatsenak azaltzen zirelarik. Aurreko eranskinean, 2000.urtean publikatu zena, erregeari 1.681milioi estimatzen zitzaizkion, baina honen inguruko erreakzioak ez ziren iritsi 2002ko zenbakia publikatu zen arte. Bertan honako hau baieztatzen zen:
Joan Karlos I.aren familiak, ondasun asko jarauntsi zituen Espainian eta Europako beste leku batzuetan, hala nola, Mallorcako irla bat... Arte lanak ere berreskuratu zituen. Baina, eregetza espainiarraren aberastasunaren iturri garrantzitsuena, antolatutako erakunde batetik dator, 40ko hamarkadaren amaieran, monarkia berrezartzeko Franco jeneralaren eskutik. Erregeak, 545 milioietan baloratutako aberastasun pertsonala dauka eta horrez gainera, familiako ondasunak kontrolatzen ditu, 1.136 milioi eurotan baloratuta daudenak.
Okasio horretan Gobernuak eta erregearen etxeak informazio hori ezagutzen zuten eta faltsua zela esanez erreakzionatu zuten. Erresuma Batuko espainiar enbaxadoreak aldizkariko zuzendariari eskutitza bat bidali zion, Eurobusiness-ek esandakoarekin ez zegoela batere ados azaltzeko.
Erregeak hainbat operazio kirurgikoei egin behar izan die aurre. 1981eko ekainaren 21eko gauetik hurrengo egunera larriki operatua izan zen, Zarzuelako pistinan bainatzera zioanean kristalezko ate batekin izandako kolpearen eraginez, nerbio erradialean ebaketa bat izan baitzuen.1983ko urtarrilaren 3an, pelbiseko fisura bat izan zuen, Gstaad-en(Suitza) eskiatzen ari zela, hori dela eta, hiru hilabete egon behar izan zuen bajan.1985eko uztailaren 19an, fibrosis bat kentzeko berriro ere operatu egin behar izan zuen, aurrez esandako eski istripu horrengatik.1991ko abenduan, beste istripu bat izan zuen eskiatzen ari zela Baqueira Bereten. Azken honengatik, belaunetik operatu zuten eta honek beste lau hilabetean bajan egotea ekarri zion.
2010eko maiatzaren 8an, benigno tumore bat kendu zioten, Barnaclínic-en Bartzelonako "Hospital Clínic"-ekin lotura duen entitatean. 2012ko apirilaren 14an aldakatik operatua izan zen, Madrilgo Quirón San José ospitalean, Botsuanan ehizatzen ari zela erori izanagatik. Aurrerago, erregeari protesi bat ezarri zioten ezkerreko aldakako artikulazioan.
2013ko martxoaren 3an, erregea kirurgikoki operatu behar izan zuten, Madrilgo Milagrosako klinikan, lunbareetako arazo batzuengatik. 2013ko irailaren 24an, erregea ezkerreko aldakatik operatu zuten Pozuelo de Alarcón-eko(Madril) ospitale unibertsitarioan. Ebakuntza hau, Miguel Cabanella doktoreak zuzendu zuen.
Hainbat leku, azpiegitura eta objektu Joan Karlos I.aren omenez izenduak izan dira Espainian bertan eta baita mundu osoan ere. Horien artetik ezagunenak hauek dira:Juan Karlos I.aren base antartikoa Livingston irletan, Proiekzio estrategikoko Juan Karlos I.aren ontzia(Espainiar armadaren esku), Madrilgo Juan Karlos I.aren parkea, Mostoleseko Juan Karlosen unibertsitatea edo Nueva yorkeko Juan Karlos I.a Espainiakoaren zentroa.
Urteetan zehar, Joan Karlos I.aren irudia Espainiako pelikuletako pertsonaia bihurtu da. Hauek nabarmendu daitezke:
Mortadelo y Filemón. Misión: salvar la Tierra (2008), Toni Albà-k interpretatuta.
20-N: Los últimos días de Franco (2008), Fernando Cayo-k interpretatuta.
23-F: El día más difícil del rey (2009), Lluís Homar-ek interpretatuta.
Adolfo Suárez, el presidente (2010), Fernando Cayo-k interpretatuta.
Alfonso, el príncipe maldito (2010),Fernando Gilek interpretatuta.
Felipe y Letizia (2010), Juanjo Puigcorbék interpretatuta.
Tarancón. El quinto mandamiento (2010), Álex Tormok interpretatuta.
23-F, la película (2011), Fernando Cayo-k interpretatuta.
Los días de gloria (2011), Ángel Hidalgok interpretatuta.
Sofía (2011), Jorge Suquetek interpretatuta.
El Rey (2013), Fernando Gilek interpretatuta.
Aurrekaria:
Juan de Borbón y Battenberg Príncipe titular de Asturias
Aurrekaria:
Titulu berria
Espainiako printzipea
Tituluaren indargabetzea
Aurrekaria:
(Estatuko buruzagia)
Espainiako erregea
1975etik Ondorengoa:
Gaur egun karguan.