Teodoro I Ivánovich (1557ko maiatzaren 31 - 1598ko urtarrilaren 6a) Errusiako tsarra (1584-1598), Ivan Izugarriaren eta Anastasia Romanova Zakharinaren hirugarren semea izan zen. Teodoro kanpailaria bezala ere oso ezaguna da, elizako kanpaiak jotzea gustatzen zitzaiolako.
Teodoro haurra zelarik, printze izateko gogo eta anbizio gutxiko mutikoa zenaren fama txarra zuen eta are gehiago Errusiako tronuaren onoirdekoa ez zela jakin zuenean, baizik eta, bere anaia zaharrena, Zarévich Ivan Ivanovich, Ivan hil egingo da aitaren errieta batean 1580. urtean. Bere aitak ere, duda handiak eduki zituen Teodorok agintea ondo egingo ez zuela eta, bera hilko denean, Teodorok kontseilu batekin gobernatu beharko zuen. Kontseiluko buruzagia Boris Gondunov izango zen, Ivanen suhia eta Teodororen koinatua.
Ivan izugarria hil ondoren (1584), Boris Gondunov-i oso erraza egin zitzaion beste boiardoak kontseilutik botatzea eta berak bakarrik zuen aukera bere koinatuari aholkuak emateko. Teodoro tsarra, Irene Fiódorona Godunova, Borisen arrebarekin ezkondu zen. Teodorok politika munduan ez zuen interes berezirik, izan ere, bere erligio nortasunagatik eta otitzean pasatutako denbora luzeagatik, textuak irakurri edo haisnarketan, apaiz baten modukobizitza zeraman eta goberniko lana eta administrazioa Boris-i.
Gainera, Godunov-en gain erori zitzaion Tartariarren erasoetatik babestu eta Ivan Izugarriak konkistatutako lurrak ziurtatu. Teodrodok, eginiko gauzarik garrantzitsuena Mosku patriaka-hiri bilakatzea izan zen 1588an, honela, Eliz ortodoxaren igurukoa den patriaka lortuko dute eta otomandarrekin antza ez duena (Alexandria, Istanbul edota Jerusalem).
1591n Zarévich Dimitri Ivánovich hil zenean, Ivan Izugarriaren seme gazteena, Teodoro behartua zegoen seme oinordeko bat edukitzea bere lekuan jartzeko eta ziurtatu dezala Rúrik dinastia, baina ez zuen lortu. 1594ean bere alaba iltzen zaionean, depresio latz batean sartu zen eta gobernuan egiten zituen lan apurrak egiteari utzi egin zion.
1598ko urtarrilaren 6an hil zen. Ez zuen semerik utzi eta hain zaharra zen Rúrik dinastiaren amaiera ezarri zuen, ondoren Boris Gondunov jarri zen eta handik aurrera Errusia beste aro batera igaro zen, Garai Nahapilatsua.