Bizitza
Izen osoa
Jaiotza
Herrialdea
Lehen hizkuntza
Heriotza
Hobiratze lekua
Heriotza modua
Neil Alden Armstrong
Familia
Aita
Ama
Ezkontidea(k)
Hezkuntza
Hizkuntzak
Heziketa
Jarduerak
Jarduerak
Enplegatzailea(k)
Jasotako sariak
Kidetza
Zerbitzu militarra
Adar militarra
Gradua
Gatazka
Astronauta
Misioen entseina(k)
Denbora espazioan
Misioak
Sinesmenak eta ideologia
Koreako gerraren ondoren armada utzi eta Purdueko Unibertsitatera itzuli zen. Bertan azken ikasketak amaitu eta kalifikazio altueak jaso zituen. Horrez gain, Janet Elizabeth Shearon ezagutu zuen, ekonomian aditua zen eta bere emaztea da gaur egun. 1958ko urtarrilaren 28an ezkondu ziren Illinoiseko eliza batean. Handik Kaliforniara joan ziren bizitzera biak baina Neil armadakoentzako pisu batean bizi zen eta bere emaztea hiriko beste etxe batean. Azkenean, etxe batera joan ziren bizitzera biak eta hiru ume eduki zituzten: Eric, Karen eta Mark.
Kareni tumore bat bilatu zioten eta tratamendu gogor baten bidez haren eboluzioa geratu zuten baina Karenen defentsak oso ahulak zirenez pneumonia baten eraginez hil zen 1962ko urtarrilaren 28an.
1966ko martxoaren 16an beren lehenengo espazio-misioan Gemini VIII.ean hegan egin zuen komandante gisa, Davis Scottekin. Misio honetan, Armstrongek Gemini VIII.a gidatu zuen, eta lehendik orbitan zegoen Agena-rekin arrakasta osoz akoplatu zuen. Bat egitea perfektua izan bazen ere, bi espazio-ontziak zabuka mugitzen eta azkar jiratzen hasi ziren. Armstrongek Gemini banandu eta, bere ontziaren kontrola egonkortzeko atzerako koheteak erabili ahal izan bazituen ere, astronautek larrialdi lurreratze bat egin behar izan zuten Ozeano Barean.
Armstrong Apollo XI.ean, Ilargira pilotu batekin egindako lehenengo misioan, komandante joan zen eta ilargiratu eta oina haren azalaren gainean jarri zuen lehenengo pertsona izatearen ohorea irabazi zuen. 1969ko uztailaren 16an, Armstrongek, Michael Collinsek eta E. “Buzz” Aldrinek Ilargiko bidaia hasi zuten. Collins komando-moduluko pilotua izan zen. Aldrin, sistemetan aditua, ilargi-moduluko pilotua izan zen, eta Ilargian oinez ibili zen bigarren pertsona. Apollo XI.eko komandante bezala, Armstrongek ilargi-modulua pilotatu zuen Ilargiaren azalean segurtasun osoz lur hartu zuelarik. 1969ko uztailaren 20an, 22:56:20an, Estatu Batuetako ekialdeko orduan, (uztailaren 21eko 3:56:20 UTC), Neil Armstrongek Ilargia zapaldu eta bere esaldi ospetsua esan zuen: “Urrats txikia da gizon batentzat, baina jauzi handia gizateriarentzat”. Aldrinek eta Armstrongek ia bi ordu eta erdi inguru pasa zituzten Ilargian ibiltzen, laginak biltzen, esperimentuak egiten eta argazkiak ateratzen. 1969ko uztailaren 24an, hiru gizonak Ozeano Barean itsasoratu ziren eta USS Hornet hegazkin-ontziak hartu zituen.
Lurrera itzuli bezain laster hiru astronautek omenaldi bat jaso zuten New Yorkeko kaleetan barrena beren ohorez egin zuten desfile baten bitartez. Armstrongek Askatasunaren domina jaso zuen, Estatu Batuetako zibil bati eskaintzen zaion saririk garrantzitsuena. Beste sari batzuen artean ondoko dominak ere jaso zituen: NASAren Aldeko Zerbitzuarena, NASAren Aldeko Ez-ohiko Zerbitzuarena, beste zenbait herrialdetako 17, eta Espaziorako Kongresuaren ohorezko domina.
1970eko hamarkadaren hasieran, Armstrong NASAren Bulego Nagusietako Aeronautikarako dibisioaren administratzaile-orde lagun izendatu zuten Washington Hirian. Postu honetan NASAko ikerketaren eta teknologia orokorraren administrazioa eta koordinazioa bere ardurapean izan zuen, aeronautikari dagokionez.
NASAtik at[aldatu | aldatu iturburu kodea]
1971n, NASAtik alde egin eta gero, Cincinnatiko Unibertsitatean Ingeniaritza Aeroespazialeko irakasle hasi zen, 1979ra arte. 1982tik1992ra Armstrong Virginia estatuko Charlottesville hiriko Computing Technologies for Aviation, Inc. konpainian presidente izan zen. Zeregin hauen ondoren, Armstrong AIL Systems, Inc. konpainiako zuzendaritza batzordeko presidente izan zen. Enpresa hau Deer Parken zegoen, New Yorken, eta sistema elektronikoak ekoizten zituen.
Neil Armstrong Apollo XI.eko eskifaiako kiderik iheskorrena izan zen, izan ere, Ilargiko bidaiaren urteurren-ospakizunen bat zegoenean baino ez zen jendaurrean agertzen. Ohio estatuko Lebanon zuen etxaldean bizi zen.