Samuel Morse
Bizitza
Familia
Hezkuntza
Lanbidea
Lanbidea
Enplegatzailea(k)
Jasotako sariak
Kidetza
Genero artistikoa
Samuel Morse (Boston, Massachusetts, Estatu Batuak, 1791ko apirilaren 27a – New York, 1872ko apirilaren 2a), Estatu Batuetako asmalaria izan zen. Pintura lanak egin zituen hasieran (National Academy of Design izenekoa sortu zuen). Ampèrek egindako aurkikuntzak ikusita, telegrafo elektrikoa egitea bururatu zitzaion. Ideia hori bete egin zuen 1834an, baina garaiko agintariek ez zioten merezi zuen garrantzirik eman. Bere izena daraman puntu eta lerroetan oinarritutako telegrafia sistema ere asmatu zuen.
1845eko urtarrilaren 1ean, Morse eta Vailek lehenengo línea telegráfikari hasiera eman zioten Estatu Batuetan Washington eta Baltimoren artean, bere telegrafia-sistema erabiltzen zutelarik.
Samuel Morse Charlestownen jaio zen, Bostoneko hiri-eremuko auzo batean. Jedidiah Morse geografoaren eta PASTOREN eta Elizabeth Ann Finley Breesen lehen semea izan zen (1766-1828). Hasieran, bere ikasketak Phillips Academy Andoverren burutu zituen eta ondoren Yale Unibertsitatera joan zen; bertan filosofia, matematika eta albaitaritza ikasi zuen. Era berean, Benjamin Sillimanekin eta Jeremiah Dayekin ikasi zuen elektrizitatea eta ekonomikoki mantendu egin zen margolaria zelako. 1810ean, Phi Beta Kappa ohorezko elkartearekin graduatu zen.
Ikasketak burutzen ari zenean, margolaritzarekiko zuen zaletasunaz jabetu zen eta horretan jardutea erabaki zuen, baina elektrizitateari buruz egin berri ziren aurkikuntzak eta esperimentuak ere interesa pizten zioten. Denboraldi batean, Bostonean jardun zuen lanean argitaratzaile batentzat eta ondoren, Ingalaterrara joan zen marrazkigintza ikasketak burutzera Londresen; bertan eszena historikoetako margolari ezaguna bihurtu zen, zeinen margolan ospetsuena La Fayette (1825) den. New Yorketik bueltan, herrialdeko erretratugile ospetsuenetako bat bihurtu zen eta intelektual gorengoen taldea osatzen zuen. 1826an, Academia Nacional de Dibujoko lehen lehendakaria eta sortzailetako bat izan zen.
27 urterekin Lucrecia Walker ezagutu zuen, emakume eder eta kulturadun horretaz maitemindu zen. Bikotea ezkondu egin zen eta lau seme-alaba izan zituzten, baina zazpi urte geroago laugarrena jaio bezain laster, bere emaztea hil egin zen asmatzailea atsekabean utzirik. Nahiz eta talentudun gizona izan, ez zuen diru asko irabazi margolari lanetan eta urte hoietan zehar nekez bizi zen diru-sartze urriekin. Batzuetan egunak igarotzen zituen jan gabe, margolan batengatik ordainketa itxaroten zuen bitartean.
Ondoren, Samuel Finley Breese Morse bigarren aldiz ezkondu egingo zen.
Europako bidaiaren itzuleran zehar, hau da, Lucrecia hil ondoren egin zuen bidaiatik bueltan, bere sor interesa zehaztu zen elektrizitatearen kontuetan. Yalen ikasi zuen zirkuitu bat oztopatzen bazen distira bat ikusten zela eta orduan etenaldi horiek komunikabide modura erabil zitezkela bururatu zitzaion. Aukera honek itsutu egin zion.
1832an, bidaia horretatik itzuli zenerako diseinatuta zuen telegrafo berri bat eta elektromagneto bat txertaturik duen burdin haridun telegrafia-sistema baten ideia garatzen hasi zen. 1833ko urtarrilaren 6an, Morsek bere telegrafoaren lehen erakustaldi publikoa egiten du.
Berrogeita bat urte zituenean, telegrafo praktiko bat sortzeko lanean sakondu zen eta publikoaren eta gobernuaren interesa pizteko ere agerraldi bat egin zuen gero martxan jarri ahal izateko. 1835an, Morsek egin zuen lehen telegrafikoaren eredua azaldu zuen. Bi urte geroago margolaritza alde batera utzi zuen, bere esperimentuetan erabat oinarritzeko; honek berak egindako ahaleginak ilundu zituen.
XIX. mende erdialdera, Morse xenofobiaren eta Estatu Batuetako katolizismoaren aurkako mugimenduen buruzagia izan zen. 1836an, New Yorkeko alkate bezala postulatu zuen partido Nativistaren alde, baina ez zuen arrakastarik izan, 1496 boto bakarrik jaso baitzituen. Morsek protestanteak instituzio katolikoen (ikastetxeak barne) aurka batzeko borrokatu zuen eta kargu politikoetako katolikoen partaidetza debekatu nahi izan zuen; gainera, herrialde katolikoetako immigrazioa mugatu zuen.
1838an, bere ikur kodea perfekzionatua zuen jada, puntu zein marren bitartez eta ordutik mundu mailan ezaguna eta erabilia izan da "Morse Kodea" izenarekin. Estatu Batuetan lehenik eta Europan ondoren, telegrafo lerroak txertatzen saiatu zen baina huts egin zuen. Azkenean, Morsek bere herriko kongresuak, 30.000 dolarreko telegrafo lerroaren 60 kilometroko eraikitze proiektu bat onartzea lortu zuen. Hilabete batzuk geroago proiektua onartua izan zen eta lerroa 37 miletara luzatu zen Baltimore eta Washingtonen artean.
1844ko maiatzaren 1ean, erakusketa harrigarri bat egin zuen Henry Clay lehendakari izendatu zutenean Whig alderdian, hau Washingtonean Baltimoreko hitzarmenean telegrafiatua izan zen. 1844ko maiatzaren 24an, Morsek hain ospetsua egin zion mezu bat zabaldu zuen: "Jainkoak forjatu egin gaitu" edo eta: "Jainkoak sortu duena" ("What hath God wrought", Biblia, Zenbakiak 23:23) Washingtoneko (Baltimore, Maryland) kapitolioako sotoan gorengo gorteetako ganberatik. Morseren lana nabaria izan arren, bere asmakizuna kritikatzen zuen oposizio superstiziosoari aurre egin behar izan zion. Gainera, aldi berean asmakizun hori beste lurraldeetan garatzen ari zen beste zientifiko batzuengatik eta horregatik Morse liskarretan sartuta zegoen bere sistemaren eskubideak lortu nahian. Azkenean, 1854an, Estatu Batuetako gorengo gorteek eskubide hauek onartu zituzten.
Bere asmakizunarekin aberatsa egin zen eta diru horrekin jabetza zabal bat erosi zuen. Bere azken urtetan, lan filantropikoak egin zituen eta kontuan hartzekoak diren ekarpenak egiteaz gain, Vassar College eta Yale Unibertsitatea bezalako ikastetxeei, beste misio eta karitate elkarteetan ere lagundu zuen.
Morse 1872ko apirilaren 2an hil zen pneumoniarekin, 80 urte zituela New Yorken eta Brooklynen Green-Woodeko hilerrian lurperatua izan zen.
Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.