Javier Mariscal

Javier Errando Mariscal orain dela hirurogei urte jaio zen Balentzian, otsailaren 9an, hain zuzen ere. Egun entzute handiko diseinatzaile industrial eta istoriolaria da.

Beti dauka istoriorenbat kontatzeko: istorio ezagunak, pasarteak, poesia askotan, eta ia beti tonu probokagarri batekin gainera

Bartzelonako Elisava eskolan hasi zituen bere deseinu ikasketak, baina segituan utzi zituen klaseak bere sormene bultzadak jarraitzeko. Lehen pausoak underground komikaren munduan eman zituen, El Rrollo enmascarado edo Star bezalako argitarapenekin. Beste lagun batzuen laguntzarekin idatzi zituen, eta aurrerago hauekin bizitzera joango zen Comercio kalera. Piraña Divinako jazarpen polizialaren ondorioz, ordea, Farriol anaiekin Ibizako landa etxe batera ihes egingo dute. Bertan hartuko du parte Nasti de plasti albumean.Bere lehen tebeoetan, Aa Valenciaa tebeoan adibidez, Robert Crumbek eragin handia izan zuen. Eta segituan gehituko ditu betre istorieten bizitzan, eskultura, diseinu grafiko eta barne-diseinua.

Heldutasun eta ezagutza

1979an fama ekarriko dion lana egingo du, Bar Cel Onako logotipoa marraztuko du, hain zuzen ere.

1981ean altzari diseinugile lanak Milaneko "Memphis, an International Style" erakusketan parte hartzera eramango du, eta 1987an Pariseko Georges Ponpidou zentruan aurkeztuko ditu hainbat lan.

.Haurtzaro eta gaztaroa

80. hamarkadan zehar Mrieta eta Moden trafikoentzat hainbat ehun bilduma diseinatuko ditu, non Bartzelonako Vinçon aretoan erakusten dituen. 1989an, Cobi 1992ko Bartzelonako Joko Olinpikoetako maskota bezala hartuko dute. Maskota hau polemika askorekin hartu zen bere itsura zela eta, baina denborarekin autoreari arrazoia eman zitzaion, Joko modernoen historiako irudirik errentagarrienaren titulua hartu zuelarik.1989. urtean Estudio Mariscal delakoa sortuko du, non bertan hainbat diseinatzaile eta arkitektorekin lanean jardungo duen, hala nola: Arata Isozaki, Alfredo Arribas, Fernando Salas, Fernando Amat edo Pepe Cortés.Eta bere lan esanguratsuenak Socialdemokraterna alderdi sozialista suediarrari, Onda Cero irrati espainolari, Bartzelonako Zooari, Balentziako unibertsitateari, Japoneko GranShip zentro kulturalari eta abarri eginiko identitate bisualak dira.1991an beste hiru autorekin eta Joan Navarrorekin batera, erakusketa bateko kolaborazioari uko egin zion Espainiako Gobernuak Golkoko Gerran izan zuen parte-hartzeagatik.Lau urte beranduago Twipsy maskota Hanovereko Expo 2000rako aukeratua izango da. Gainera, urte hortan bertan, Moroso produzitzaile italiarrarentzako altzairuen bilduma bat egingo du, non bere altzairuetako ospetsuenetako bat diseinatuko duen bertan: Alexandra besaulkia.2002an, bere ibilbide profesionalak, Bilboko Guggenheim Museoaren alboan eraikiriko Hotela (Domine Bilbao) diseinatzera eramango du. Bere beste lanetako bat, Dimitri errobota (Mariscalen beste pertsonaietako bat) protagonista deneko ikus-entzunezko ikuskizuna da. Colors izeneko ikuskizun hau Bartzelonan ospatu zen eta honen gidoia munduan zehar burutuko dituen diseinu buruzko hitzaldi askotan erabiliko ditu.2005ean Me too haur-bildumarentzako objektuak egingo ditu, horrez gain, Bancaja erakunde finantzieroaren irudia eta Camperren marka berriaren poltsen irudia ere diseinatuko ditu. Ezin dugu ukatu diseinatzaile espainiar honen ibilbidea ez dela momentu bakar batean ere gelditzen, eta hala jarraituko du Mariscalek, 2006an Crash! eskulturarekin ARCOn parte hartuko baitu. Diseinu hau 50. hamarkadako ikuspuntu baikorraren emaitza izango da, etorkizunaren aurrean eduki beharreko konfiantza eta etorkizunak benetan axola duela adierazten digun eskultura da.

Obrak

1975, Nasti de plasti

1975, Aa Valenciaa

1979, Bar Cel Ona

1987, Cobi

1987, La Gamba

1989, Estudio Mariscal

1995, Twipsy

Sariak

1999an espainiako Industria Ministerioak eta BCD fundazioak emandako Diseinuaren Sari Nazionala jasoko du, bere ibilbide profesional guztiaren ondorio.