Jukka "Julius" Anteri Nevalainen Finlandian jaio zen 1978ko apirilaren 21ean progressive metal Sethian eta metal sinfoniko Nightwish finlandiar taldeen bateria jotzailea da.
Bere emazte Satu, bere alaba Luna eta Lararekin 2003an eta 2010ean jaioak eta bere seme Nikirekin 2005ean jaioa bizi da.
Bere bizitzako lehenengo bi urteak Kitee izeneko hirian igaro zituen. Bateria jotzaile karrera 11 urterekin hasi zuen, bere eskolako musikako maisuak esan zion bazegoela ikasketak musika aldetik egitea eta bera bateria jotzaile ona izango litzatekeela. Baina praktikatzeko leku egokirik ez zuenez bere etxean jarduten zuen bateria jotzen. Jukkaren lehenengo banda "The Highway" izenekoa zen, baina benetako talde batean sartu zenenan bazituen 15-16 urte inguru. Talde honek, bazuen ensaiatzeko leku bat, baina astean bizpahiru egunetan bakarrik zegoen lokal hori erabilgarri, talde hau utzi eta Emppu Vuorinen bandara batu zen eta hauek euren lokala zenez gero nahi zutenean erabil zezaketen.Jukka Nevalainenek 17 urte zituelarik, Emppu Tuomas Holopainen konpositoreak kontratatu zuen, eta Tuomasek musika talde bat eratu nahi zuen, baina bateria jotzaile bat behar zuen eta Emppu Vuorinek Jukka bere taldekidea izan zena gomendatu zion lan horretarako, taldeari Nightwish izena jarri zioten.
Taldearen lehengo urteetan, Jukkak bere bateria zaharra utzi eta berri bat bereganatu zuen, Wishmaster albumean Onceko mundu bira bukatu harte erabili zuen berarekin 2005.urterarte alegia. Nighwisheko taldekideen artean, euren emanaldi guztietan buruan zapi bat erabiltzeagatik da ezaguna. Barazkijalea da. Beste proiektu batean dabil lanean, baina bere egitasmoa ez aurrera ez atzera geratu da, izan ere, taldeko kideak beste musika talde batzuetako kide direnez ez dute denbora bietan aritzeko.