13 Arrosak

13 Arrosak, 1939ko abuztuaren 5ean, Espainiako Gerra Zibila amaitu ostean, erregimen frankistak Madrilen fusilatu zituen hamahiru gazteek osaturiko taldeari-horien artean erdiak Juventudes Socialistas Unificadas (JSU) taldeko kideak-ezarri zitzaion izena da. Kideek 18 eta 29 urte bitartean zituzten. 13 Arrosak Carmen Barrero Aguado, Martina Barroso Garcia, Blanca Brisac Vazquez, Pilar Bueno Ibañez, Julia Conesa Conesa, Adelina Garcia Casillas, Elena Gil Olaya, Virtudes Gonzalez Garcia, Ana Lopez Gallego, Joaquina Lopez Laffite, Dionisia Manzanero Salas, Victoria Muñoz Garcia eta Luisa Rodriguez de la Fuente izan ziren. Egiatan, hamalau emakume izan ziren, aurrekoez gain Antonia Torre Yela fusilatua izan baitzen 1940ko otsailaren 39an.

Historia

Armada frankistak Madril hartu eta gerra amaitu ostean, Juventudes Socialistas Unificadas ezkutuan berrantolatzen saiatu ziren 21 urteko Jose Pena Brearen agindupean. PCEko eta JSUeko buruek Espainiatik alde egin zuten erakundea militante ez oso esanguratsuen esku utziz, gehiegi nabarmenduko ez zirela pentsatuz. JSUko probintzia-batzordeko idazkari nagusia zen Jose Pena atxilotua izan zen salaketa batengatik eta torturen bidez zekizkien izenak ematera eta prestatutako aitortza bat sinatzera behartu zuten.

Roberto Conesak ere, erakundean infiltratutako polizia batek, erakundearen beherapenean lagundu zuen (ondoren, Conesa Brigada Politiko-Sozial frankistako komisarioa izan zen eta demokraziako lehen urteetan kargu garrantzitsu bat izan zuen politikako alorrean). Erakunde ezkutu osoak behera egin zuen, berrantolatzeko aukerarik gabe. Atxilotu gehienek erakunde ezkutuan integratzeko denbora izan zuten edo egin berri zuten. Casado koronelaren estatu kolpearen ondoren, PCE eta JSUko militanteen fitxategiak ez hondatzeak eta Madril hartzean, militante frankistek konfiskatzeak militanteen harrapaketan lagundu zuen. Atxilotuen artean "13 Arrosak" zeuden, atxilotu, eta lehenik instalazio politikoetara eraman zituzten, bertan torturatu eta ondoren, Ventako emakumeen presondegira eraman zituzten, 450 pertsonentzat eraikia izan arren 4000 bat emakume zituena.

1939ko uztailaren 27an, Isaac Gabaldonek, bere alaba eta gidariarekin batera bidaiatzen zuen autoaren aurkako atentatu bat eman zen, Extremadurako errepidetik zihoala, Talavera de la Reinatik gertu. Gabaldon komandantea, atentatuan hil zena, Madrilgo "bosgarren zutabeko" kide ohia zen eta une hartan kargu garrantzitsua zuen errepresiozko aparatu frankistan, fiskal militarrei Errepublikarren aurkako gerrarako aholkuak ematen zizkien "masoneria eta komunismoko artxiboen" arduraduna baitzen, eta horren ondorioz, erregimenak bere heriotza "guztiz suntsituta zegoela uste arren arduradunak modu eredugarri batean zigortzea erabaki zuen aurkari baten erronka" gisa interpretatu zuen. Proba guztiek Errepublikako soldadu ohi edo ihes egindakoek egin zutela adierazten zuten arren-ez zen Madril inguruan martxan zegoen auto baten aurkako atentatu bat izaten zen lehen aldia-, erregimenak sare komunista handi bati leporatu zion atentatua. 18 urteko alaba eta gidaria ere atentatuan hil ziren.

Abuztuaren 4an, lehen gerra-kontseilu sumarisimoa ospatu zen Madrilen; bertan 67 salatuen artetik 65ei heriotza-zigorra ezarri zieten, denak JSUko kideak, eta hurrengo egunean, horien artetik 63 fusilatu zituzten. Abuztuaren 7an, beste epaiketa batean zigortutako beste gizon asko fusilatu zituzten, eta egun gutxiren buruan beste 24 pertsona kondenatu zituzten- 21 fusilatuak izan ziren, beste hiru gazteak salbatuz, "erregimenak gertakari hauek Espainia berriaren aurkako ohiartzuna sor zezaketela uste baitzuen"-. Lehen 63 exekutatuen artean hamahiru emakume gazte zeuden, ondoren "13 Arrosak" izenez ezagutuak.

Beste iturri batzuen arabera, lehen gerra-kontseilua abuztuaren 3an ospatu zen (30.426 espedientea) eta bertan JSUko 57 kide, horien artean 14 emakume, epaitu zituzten. Salatuen artean Gabaldonen hiru hiltzaileak zeuden, besteen arteko gehiengoak atentatuaren aurretik atxilotuak izan ziren bitartean. Epaiketan 56 heriotza-zigor ezarri ziren, emakumeetako bakarra salbatuz. Gabaldonen aurkako atentatuan zuzenean parte hartu ez zuten salatuak, "Espainia berriko gizarte eta alor juridikoen" aurka delituzko ekintzak egieko JSU eta PCE berrantolatzeagatik salatuak izan ziren eta "erreboltariei atxikitzeagatik" kondenatuak. Exekuzio gehienak ("13 Arrosenak" barne) 1939ko abuztuaren 5eko goizaldean gauzatu ziren, Madrilgo Almudenako hilerriko hormaren alboan, Ventako presondegitik 2km-etara. Hurrengo egunean atentatuaren egileak fusilatu zituzten.

Heriotzaren unean fusilatutako bederatzi gazte adinez beherakoak ziren, adin-nagusitasuna 21 urteetan ezarria baitzegoen.

Fusilamenduak beranduago heldu ziren nazioarteko prentsara, lehen 63 exekutatuen artean hamahiru emakume gazte zeudela jakin zenean. Madame Curieren alaba batek "13 Arrosen" fusilamenduengatik kexa egiteko kanpaina bat bultzatu zuen Parisen eta Frantzian eragin handia izan zuen arren, erregimen frankistak ez zuen bere errepresiozko espirala gelditu -Gabaldon komandantearen aurkako atentatuan atxilotuak izan ziren 364 pertsonetatik gehiengoak fusilatu zituztela uste da-.

13 Arrosak

Carmen Barrero Aguado (20 urte, jostuna). 12 urte zituenetik lan egiten zuen, bere aitaren heriotzaren ondoren, bere 8 anai-arrebeko familia, 4 bera baino gazteagoak, mantentzeko. PCEko militantea, gerraren ondoren, partiduaren emakumezko arduraduna izan zen Madrilen. 1939ko maiatzaren 16an atxilotua izan zen.

Martina Barroso Garcia (24 urte, jostuna). Gerra amaitzean Chamartineko JSUko erakundean parte hartzen hasi zen. Abandonatutako Unibertsitate-hiriko frontera joaten zen armak eta munizioa bilatzera (debekatuta zegoen). Presondegitik bere mutil-lagun eta familiari bidalitako jatorrizko gutun batzuk kontserbatzen dira.

Blanca Brisac Vazquez (29 urte, piano-jolea). Hamahiruetatik zaharrena. Seme bat zuen. Ez zuen inongo militantzia politikorik. Katolikoa zen eta eskuin alderdiko boto-emailea. Partidu Komunistako musikari batekin harremanak izateagatik atxilotu zuten. 1939ko abuztuaren 5eko goizaldean, 16 urte geroago bere familiari (eskuindarrak) eman zitzaion gutun bat idatzi zion bere semeari. Gutuna kontserbatu egiten da oraindik.

Pilar Bueno Ibañez (27 urte, jostuna). Gerra hastean PCEko kide egin zen eta haur-abandonatuen etxeetan borondatez lan egin zuen (bertan umezurtzak eta frontera zioazen militanteen seme-alabak jasotzen ziren). Ipar ekintza-eremuko erakundeko idazle izendatua izan zen. Gerra amaitzean PCEren berrantolaketaz arduratu zen Madrilgo zortzi alderditan. 1939ko maiatzaren 16an atxilotua izan zen.

Julia Conesa Conesa (19 urte, jostuna). Oviedon jaiotakoa. Madrilen bizi zen bere ama eta bi ahizpekin. JSU erakundeko kide egin zen 1937 amaieran aurkezten zituzten kirol instalazioengatik eta hauen monotorizazioaz arduratu zen. Segituan tranbian kobratzaile gisa hasi zen lanean, bere familiak dirua behar baitzuen, eta JSUrekin zuen erlazioa utzi zuen. 1939an atxilotu zuten, bere mutil-lagunaren kide batek salatu zuenean. Bere etxean josten zebilela atxilotu zuten. Hil aurretik zera esan zuen: "Nire izena ez dadila historiatik ezabatu".

Adelina Garcia Casillas (19 urte, ekintzailea). JSUko militantea. Guardia zibil baten alaba. Gutun bat bidali zioten etxera ohiko galdeketa bat soilik egin nahi ziotela esanez. Modu boluntarioz aurkeztu zen baina ez zen etxera itzuli. 1939ko maiatzaren 18an sartu zen presondegira.

Elena Gil Olaya (20 urte, ekintzailea). 1937an JSUan sartu zen. Gerra amaitu zenean Chamartineko taldean hasi zen lanean.

Virtudes Gonzalez Garcia (18 urte, jostuna). Maria del Carmen Cuestaren (15 urte, JSUko partaide, Ventako presondegiko bizirik irtendakoa) laguna. 1936an JSUko kide egin zen, bertan bere mutil-lagun izaten amaitu zuen Vicente Ollero ezagutu zuen. 1939ko maiatzaren 16an atxilotu zuten, bere lagun batek tortura aurrean (esaten denez) salatu ondoren.

Ana Lopez Gallego (21 urte, jostuna). La Carolinan jaioa, Jaen. JSUko militante. Gerra garaian Chamartineko irratiko idazlea izan zen. Bere mutil-lagunak, komunista zenak, Frantziara joatea proposatu zion, baina berak Madrilen gelditzea erabaki zuen bere hiru anai-arreba gazteekin. Maiatzaren 16an atxilotu zuten, baina ez zuten Ventako kartzelara eraman ekaintzaren 6ra arte. Diotenez, ez zen lehen fusilamenduan hil eta zera galdetu zuen: " Ez ahal nauzue hil behar?"

Joaquina Lopez Laffite (23 urte, idazkaria). 1936ko irailean JSUko kide egin zen. Probintzia-batzorde ezkutuko emakumezko idazle gisa hasi zen. Severio Rodriguezek (JSUko bigarrena) salatu zuen. 1939ko apirilaren 18an atxilotu zuten bere etxean, bere anai-arreben alboan. Txalet batetara eraman zuten. Komunista izateagatik salatu zuten, izan zuen kargua alde batera utziz. Joaquinak gerra garaian izan zuen militantzia aitortu zuen baina ez ordukoa. Ez zuten Ventara eraman ekainaren 3ra arte, lehenengotariko atxilotua izan arren.

Dionisia Manzanero Salas (20 urte, jostuna). 1938ko apirilean Partidu komunistako kide egin zen, autobus batek bere arreba eta eremu batean jolasean zebiltzan neska-mutil batzuk hil ondoren. Gerra amaitzean Madrilgo partido komunisten buruen arteko bitartekaria izan zen. 1939ko maiatzaren 16an atxilotu zuten.

Luisa Rodriguez de la Fuente (18 urte, jostuna). Kargurik gabe sartu zen JSUra 1937an. Talde bat sortzea proposatu zioten, baina atxilotu zutenerako bere lehengusuari soilik konbenzitu zion. Gerra garaian izan zuen militantzia aitortu zuen baina ez ordukoa. Apirilean eraman zuten Ventara, 13 Arrosen artetik presondegira sartu zen lehena izanez.

Memoria historikoa

Literatura

Gertaera 1985ean dagoeneko Jacob Garcia kazetariak aztertu zuen arren, Jesus Ferrero idazleak esnatu zuen berriro haren memoriarenganako arreta bere Las Trece Rosas liburuan (Siruela, 2003, ISBN 84-7844-676-1) nobelatu zuenean. Urte bete beranduago, 2004ean, Veronica Vigil eta Jose Maria Almela zuzendariek gertaerei buruzko dokumental bat zuzendu zuten, Que mi nombre no se borre de la historia, zeinaren izenburua kondenatu batek bere familiari idatzitako gutun bateko azken esaldia den. Urte hartan bertan Trece rosas rojas (ez fikziozkoa) argitaratu zuen Carlos Fonseca kazetariak (Temas de Hoy, 2004, ISBN-84-8460-361-x); bertan JSUren berrantolaketarekin lotutako gertaerak eta 13 Arrosen harrapaketa, espetxeratzea eta exekuzioa dokumentatzen dira. 2006an zehar, Angeles Lopez kazetari eta idazleak Martina, la rosa número trece (ISBN 84-322-9672-4) argitaratu zuen, arrosetako bat zen Martina Barrosoren historiari buruzkoa, nobelaren eta zehaztasun historikoaren artekoa.

2004ko urtarrilean Julian Fernandez del Pozok Homenaje a las trece rosas izeneko olerki bat idatzi zuen haien omenez.

Ikuskizunak

2005ean Arrieritos dantza konpainiak emakume horien omenaldiz ikuskizun bat sortu zuen. 2007an "13 Arrosak" deituriko ikuskizunak Bi Arte Eszenikoetako Max Sari irabazi zituen, koreografia hoberena eta dantza ikuskizun hoberena.

Filmografia

Victoria Muñoz Garcia (18 urte, ekintzailea). 15 urte zituela JSUko kide egin zen. Chamartineko taldeko kide. Gregorio Muñozen arreba zen, Chamartin de la Rosako taldeko arduradun militarra. Ventara 1939ko ekainaren 6an heldu zen.

2011n, Nach rap-kantari espainiarrak Disparos de Silencio izeneko abestia argitaratu zuen pertsona askori omenaldia eginez, 13 Arrosak adibidez.

El Bercial deituriko Getafeko (Madril) auzo batean "Hamahiru Arrosen parkea" deituriko parke bat dago hamahiru gazte hauen omenez.

Erreferentziak

Bibliografia

    • Heine, Hartmut (1983). La oposición política al franquismo. De 1939 a 1952. Barcelona: Crítica. ISBN 84-7423-198-1.

Kanpo loturak

13 Arrosen Erakundeak, Domingo Malagon Erakundeak, PCEk eta memoria historikoa berreskuratzen duten beste hainbat elkarteek, abuztuaren 5ero 13 Arrosen omenaldian parte hartzen dute 1988tik, Almudenako hilerriko paretan, fusilatuak izan ziren tokitik gertu, lehen oroitzapenezko xafla ezarri zenetik.

2005ean Hamahiru Arrosen Erakundea sortu zen PSOEko eta PCEko buruzagiekin eta gaur egun Jose Crepeda da burua, memoria historikoan, berdintasunean eta justizia sozialean sakontzeko helburuarekin.

2005eko udan Zaragozako "Vinos Chueca" rock taldeak "Trece Rosas" abestia argitaratu zuen "Gente que no sabe nada de la vida" diskaren barnean. Abestiak diska azkentzen du eta Fernando Bastosen hitzak daramatza.

2006ko maiatzean Hamahiru Arrosen Iturria inauguratu zen Getafen. Espainiako Etorbidea eta Juan de Brobiko Etorbideen elkartzean kokatzen da. Hamahiru ur-zurrusta taldez osatua dago. Horietako bakoitzak bizitza moztu bat irudikatzen duen eskultura bat, arrosa txertatu bat eta hamahiru emakumeetako bakoitzaren izen ahokatua ditu.

2009ko abuztuaren 5ean fusilamenduaren 70. urteurrena ospatu zen Almudenako hilerrian, oroitzapenezko xafla ezarri zen tokian, isiltasunezko 70 urteren buruan Hamahiru Arrosen izen-abizenen inskripzioak agertu ziren tokian. Gaur egun, xafla hori, 1988an ezarri zenaren eta berritu zenaren alboan, biak Almudenako hilerriko paretan ezarriak, Madrilgo herriak hilketa hura ordaintzeko itxura da.

2009ko azaroaren 3an Barricada rock taldeak "La tierra esta sorda" izeneko bere azken lana argitaratu zuen frankismoaren biktimen omenez; bertan hiru abestiek 13 Arrosak gogorarazten dituzte: "Hasta siempre", "Tensi" eta "Petalos".

2004ean Veronica Vigil eta Jose Maria Almelak "Nire izena ez dadila historiatik ezabatu" izeneko dokumental luze bat ekoitzi eta zuzendu zuten; bertan 13 arrosen gertaerak aztertu eta kontatzen dira haien militantziako kideek lehenengo pertsonan kontatuta. 2006an, Emilio Martinez Lazarok, Carlos Lopez Fonsecaren liburuan oinarrituriko film baten filmazioa hasi zuen, Las 13 Rosas, Pilar Lopez de Ayala, Veronica Sanchez eta Nadia de Santiago protagonistak izanik. 2007ko urriaren 19an estreinatu zen. Espainiako Zinema Akademiak Hollywoodeko Oscar Sarietarako hautagai posible gisa aukeratu zuen, baina azkenean ez zen Espainia ordezkatzeko aukeratua izan (El Orfanato filma aukeratu zuten).Homenaldiak