Fuente Vaqueroseko udalean jaio zen 1898ko ekainaren 5ean, Granadan, maila ekonomiko on batean zengoen familia batean eta Federico del Sagrado Corazón de Jesús García Lorca izena jarri zioten bataiatzerakoan.Aita Federico Garcia Rodriguez izan zen, lurjabe aberatsa eta ama, berriz, irakaslea eta semea literaturan zaletuko zuena.Txiki-txikitatik, Federico oso trebea agertu zen abesti herrikoiak ikasterakoan eta ofizio erlijiosoak antzestez aritu ohi zen. Ikasketak ez zitzaizkion beti ondo joan eta Rodríguez Espinosa maixuaren pean jarri zuten Almerian, 1906tik 1909 bitartean familia han bizitzera joan baitzen. Granadara itzuli zenean, Batxilergoan hasi zen eta Victor Hugo eta Cervantesen obra irakurri zuen etxean. Granadako Zuzenbide Fakultatera joan zen gero eta, hura utzi eta Madrileko Ikasle Egoitza batean instalatu zen 1918 eta 1928 artean. Beranduago, Granadako unibertsitatera itzuli zen eta abokatu egin zen, inoiz ez bazen lan horreta aritu, bere bokazioa literatura baitzen. Amaz gain, Fernando de los Ríosek sustatu zuen Federiko pianojolea zenaren poesiarako zaletasuna.
1917an, Jose Zorrillari buruz idatzi zuen, bere lehen artikulua izan zena.
Poetaren idazteko, pentsatzeko eran eragina izan zuten besteak beste: Lope de Vega, Juan Ramón Jimenez, Antonio Machado, Manuel Machado…
1918an, bere lehen liburua argitaratu zuen, aitak ordainduko zuen Impresiones y Paisajes.
Espainian II. Errepublika ezarri zenean, Fernando de los Rios egin zuten Instrukzio Publikoko ministro. Dirulaguntza ofizialak babestuta, Lorcak La Barraca estatuaren antzerki konpainiaren ko-zuzendaritza hartu zuen eta oso gustuko izan zuen Urrezko Mendearen antzes obrak ekoiztu, zuzendu, idatzi eta adaptatzea.Garai honetan idatzi zituen Bodas de sangre, Yerma eta Doña Rosita la soltera.1933an, Argentinara alde egin zuen Lola Membrives antzes konpainiarekin hainbat obra sustatzeko eta hitzaldiak emateko. Arrakasta handia izan zuen eta Lope de Vegaren La dama boba da horren adibide, 60.000 ikusle bildu baitzituen.
Hemendik 1936 arte, Diván de Tamarit, eta, Llanto por Ignacio Sánchez Mejías idatzi zituen eta La casa de Bernarda Alba ere bai. Espainiako Gerra Zibila hasi zenean La destrucción de Sodoma ari zen lantzen.
Errepublika garaian funtzionarioa izan zenez, Kolonbia eta Mexikoko enbaxadoreek arriskuan ikusi zuten eta beraien herrietan eskaini zioten atzerriratzeko aukera, baina Federikok uko egin zien eta Granadara joan zen uda pasatzeko asmoz.
Madrileko El Sol-en horrela hitz egin zuen: Yo soy español integral y me sería imposible vivir fuera de mis límites geográficos; pero odio al que es español por ser español nada más, yo soy hermano de todos y execro al hombre que se sacrifica por una idea nacionalista, abstracta, por el sólo hecho de que ama a su patria con una venda en los ojos. El chino bueno está más cerca de mí que el español malo. Canto a España y la siento hasta la médula, pero antes que esto soy hombre del mundo y hermano de todos. Desde luego no creo en la frontera política.
Salaketa anonimo baten ondoren, 1936ko abuztuaren 16an atxilo hartu zuten Luis Rosales poeta eta lagunaren etxean; berehala askatuko zutela esan zioten si no existía denuncia en su contra behintzat.
José Valdés Guzmánek, Granadako gobernadoreak eman zuen hiltzeko agindua, poeta atxilotzeko agindua ere berak eman ziolarik Ramón Ruiz Alonso CEDAko diputatu ohiari.
Azken ikerketen arabera, 1936ko abuztuaren 19an fusilatu zuten, ziurrenik terreno kontugatik, hango kazike kontsebadoreek amorrua baitzioten Lorcaren aitari, kazike progresista zelako.
Federico García Lorca Víznar eta Alfacar arteko bidean erail zuten eta gorpua zulo anonimoan egon da orain gutxi arte. Romancero Gitano idatzi zuena eraila izan zen errepublikazale eta homosexuala zen arrazoiaz, garai hartan, barka ezin zen pekatua.
Hementxe dago H. G. Wellsek Granadako agintaritza militarrari bidalitako despatxua:
H. G. Wells, presidente Pen Club de Londres, desea con ansiedad noticias de su distinguido colega Federico García Lorca, y apreciará grandemente la cortesía de una respuesta.
Eta erantzuna hurrengoa izan zen:
Coronel gobernador de Granada a H. G. Wells.—Ignoro lugar hállase D. Federico García Lorca.—Firmado: Coronel Espinosa.
Heriotzaren ondorenean argitaratu ziren Primeras canciones eta Amor de Don Perlimplín con Belisa en su jardín.
Olerkia
Impresiones y paisajes (1918)
Libro de poemas (1921)
Oda a Salvador Dali (1926)
Romancero gitano (1928)
Poeta en Nueva York (1930)
Poema del cante jondo (1931)
Seis poemas gallegos (1935)
Divan del Tamarit (1936)
Sonetos del amor oscuro (1936)
Antzerkia
Mariana Pineda (1927)
La zapatera prodigiosa (1930)
El público (1930)
Así que pasen cinco años (1930)
Bodas de sangre (1933)
Yerma (1934)
Doña Rosita la soltera o el lenguaje de las flores
La casa de Bernarda Alba (1936)
Comedia sin título (bukatugabea) (1936)
Politikari buruzko galdera egin ziotenean, berak katoliko, komunista, anarkista, libertario, tradizionalista eta monarkiko sentitzen zela erantzun zuen. Ez zen sekula ezertan afiliatu eta ez zuen inoiz arrazoi politikoagatik lagunekin eztabaidatu edo tratua utzi, Badirudi José Antonio Primo de Rivera, Falange Españolako sortzaile eta liderra ezagutu zuela eta horrela mintzatu zen: ...José Antonio. Otro buen chico. ¿Sabes que todos los viernes ceno con él? Solemos salir juntos en un taxi con las cortinillas bajadas, porque ni a él le conviene que le vean conmigo ni a mí me conviene que me vean con él.