Agorafobia hitza grekoen terminologiatik dator: ''Agora'' plaza eta ''phobos'' beldurra . Agorafobia, antsietatearen nahastea da eta toki irekiei beldurra izatea da, hau da, laguntza jaso ezin daitekeen tokien beldur izaten dira gaixo hauek. Gaixotasun hau dutenak antsietatea sortzen dieten egoerak sahiesten ahalegintzen dira. Nahaste honek ehuneko kopuru handiagoa du emakumeetan gizkonezkotan baino. Pertsona agorafobiko batek sentitu ditzaken beldurrak hauek dira: krisi bat bizitzeko beldurra, infartu bat bizitzeko beldurra, kontrola galtzeko beldurra, barregarri geratzeko beldurra... Nahaste hau pertsonaren esperientzia negatibo baten ondorioz sortzen da, non antzeko egoera bat sahiestearen aurrean mekanismo berdina egiten du eta arazoak bertan jarraitzen du. Agorafobiaren ''kognitibo-konduktual'' terapia arrakastatsuena izan da erabili direnen artean. Terapia hau, bezeroari antsietatea eragiten dien egoeraren mailaz mailako erakusketa bat ezartzean oinarritzen da. Agorafobiak, beste fobia espezifiko batzuk hedatzen ditu gaixoarengan. Adibidez, bakarrik geratzearen fobia (anuptafobia), toki itxiei fobia (klaustrofobia), altuerari fobia (akrofobia), urari (hidrofobia), jendez inguratuta agoteari fobia, gaixotasunei(hipokondria), gauari eta egunari (niktofobia), eguraldiari/klimari( kronofobia) baita sexuari ere (eretofobia).
Agorafobikoak antsietatea eragiten dien egoerak sahiesteko joera izaten du. Etxetik irtetea, zerbitzu poblikoak erabiltzea, erosketak egitera joatea, jatetxetan jatea, zinean sartzea, kirola egitea, bidaiatzea, toki publikoetan egotea ... Egoera hauek arazo larriak izan daitezke agorafobia sufritzen duen gaixo batentzat, pertsona etxetik ez irteteraino hel daiteke izu horrek sortutako atsietate hori saihestearen ondorioz.
Agorafobia duten gehienek emozio multzo bat sentitzen dute jasan duten antsietatearen erantzukizun moduan. Gaixoak, sentsazio fisiologiko handiak sentitzen ditu, eta hauek bat-batean etortzen zaizkio, pixkanaka-pixkanaka hazten zaizkio eta bata bestearen atzetik gehiako sentitzen ditu. Hau dena pertsona bakoitzaren egoera emozionalarekin lotuta dago.
Sentsazioak orokorrean hauek izaten dira: Takikardia, hotzikarak, beroa, dardarak, aire falta, zorabioa, bertigoa, bularrean mina, izerdia, beroaldia, nekea, goragalea, irensteko zailtasuna, argia ikustearen sentsazioa, kalanbreak, ziztadak, hanketan indarrik gabe gelditzea, txiza edo sabela ustutzeko gogoa...
Agorafobikoak erantzun fisiologiko ezberdinak jasaten ditu paniko erasoaldi ezberdin bakoitzeko eta gaixoa laguntza aurkitzen saiatzen da eta egoeratik irteten saiatzen da ahal duen neurrian.
Sintoma hauekin batera, pentsamendu negatibo eta katastrofikoak azaltzen dira. Eta arrazoi jakinengatik, erantzun fisiologikoa handitu egiten da, antsietatea paniko bihurtuz. Kontrolez kanpo sentitzen da eta seguru dago egora fisiko eta emozionala ez dela bukatuko eta egoera katastrofiko batera heldu daiktekela pentsatzen du ,adibidez, heriotzara.
Garrantzitsua da pentsamendu negatiboak bat-batean azalatzen direla azpimarratzea eta gaixoa pestsamendu hoiek ez edukitzen saiatzen denean, erantzuk fisiologikoa handitu egiten da. Sentsaizioa altuena, bere nerbio sistemak emango duena da (garunak), bertan azaltzen dira beldur mota hauek: - Bihotzeko atakea izatea: Nahiz eta beldur ohikoena izan, panikoak eragiten duen erreakzio arruntena da. Hau sentitzen dutenek garunean infartoaren ondorioz hilko direla pentsatzen dute. Bihotzeko bat edo ezbehar kardiako bat gertatzeko, ezaugarri zehatz batzuk behar dira: Bihotzean lesio larriak, odolean koipe azidoak, tabakoa edo beste droga batzuk, aurrekari genetikoak... Argi geratu behar da estresak, berak bakarrik, ez dituela ezbehar kardiakoak ondorioztatzen. Nahiz eta panikoko atake okerrenean egon eta lehen aipatutako ezaugarri bat izan, aukera gutxi dago. Errealiatatean gertatzen dena zera da: bihotz taupadak azkartu egiten dira, oxigeno kopuru handiagoa bidaltzeko gorputzeko organoetara, organismoa korrika egiteko edo borrokatzen prestatzen baita. -Ito edo asfixiatu: Pertsona bat asfixiatzeko era bakarra biriketan oxigeno falta duelako da. Izu erasoaldian aurkakoa gertatzen da, oxigeno maila ohikoa baina altuagoa da. Egoera hau, asfixioaren guztiz aurkakoa da. Antsietatearen erantzunaren zati bat organismoak arnasketa erritmoa azkartu eta arnasketa sakonagoa eta azkarragoa egiten duela da. Azalpena hauxe da: gorputzean oxigenoa behar da borrokarako, ala ere ekintza hau burutzen ez bada, hiperaireztatzean eroriko da pertsona. Gure organismoan behar duguna baino oxigeno gehiago daukagu. Eta horrek eragiten digu asfixio sentsazioa edo aire falta. Kasu honetan erlaxazio eta arnasketa teknikekin hasiko ginateke.
-Zorabiatzea: Beldur hau oso ohikoa da bertigoa, indarrik gabeko hankak, ahultasuna... sentitzen dutenen artean. Pertsona honen beldur nagusia, berehalako kontzientzia galera da.
Fisiologikoki, zorabioak arterietako presioaren beherakadaren ondorioz sortzen dira. Bat-batean bihotz taupadak jaisten hasten badira, odola ez da behar adina indarrarekin iristen garunera eta orduan zorabiatu egiten da. Baina izu erasoaldian hau da, panikoan justu aurkakoa gertatzen da. Bihotzaren taupadak indar handikoak dira eta presioa handitu egiten da. Hori dela eta, oso zaila da egoera horretan zorabiatzea.
Beldur hau duten pertsona batzuk, agian benetako zorabio batetik pasatutakoak dira. Kasua, beheko hauetako bat bada, interesgarria da konparatzea zorabioa errealitatearen mailaz mailako urruntzea dela, amets sakon batean eroritzea bezala, panikoan berriz, aurkakoa gertatu ohi izaten da. Gorputza erabat azeleratzen da eta inoiz pasako ez dena, zorabiatzea izango da.
- Kontrola galtzea edo zoratzea: Sinesmen hau, anomaliarenbat nabaritzearen ondorioz gertatzen dena da. Adibidez, argi berezi batzuk ikustea, edo alde egiteko gogoeta azkar bat egitea...
Pertsona batzuk paniko atakea daudenean, hauxe pentsatzen dute: '' gaizki sentitzen naiz'', '' non nago?'' , ''hemen ez gado irteerarik'', '' zerbaitek eman behar dit'', '' barregarri geratzen banaiz?'', '' atera beharra daukat '', laguntza eskatuko dut eta akabo''... . Momentu hauen ondoren, gaixoak erotzen ari dela pentsatzen du , gaixo mental bat izango dela edo agian eskizofrenikoa.
Beste batzuk ordea, jokaera nabarmena, lotsagarria edo zakarra egingo dutela uste dute eta honekin, beste pertsona batzuen segurtasun fisikoa edo beraiena arriskuan jarri. Garraxi egin, lurrera bota, ostikadak jo, bere buruaz beste egin... Sentzazio hauek gorputzaren erabateko kontrol faltaren ondorioz jasatzen dira.
-Beldurra beldurrari: Pertsona batek, dagoeneko beste atake bat izan badu, honi, beste beldur bat sortarazten zaio. Hau da, beste atake bat jasatearen beldur da.
Batzuen benetako beldurra ''atakeak'' erasoaldiak jarraitzea eta jarraitzea ez ez gelditzea da. Kasu honetan, egoera ezin hobea da kognitibo- konduktual terapia martxan jartzea. Nerbio sistema automatikoa (garuna) intentsitate handian lan egiteko diseinatuta dago, baina denboraldi motzean. Sistema aktibatzen denean, parasinpatikoa ere aktibatu egiten da, hau da kontrolatzen duena eta balaztatzen duena. Panikok atakean, kontrol tektikari gabe minutu batzuk bakarrik iraungo du.
Pertsona agorafobiko batean, egoera nagusiak hurrengo hauek dira:
1- '' Paniko atakea'' egoera agorafobiko batean:
Atake hau, aurreikus daitekeena da, kanpoko estimulu batek eragiten baitu. Pertsonak, egoera berdineko erasoaldiak izan ditu dagoeneko beraz, berriz gerta dakiokela pentsatzen du. Hori dela eta, ikara handitu egiten da. Azkenean, erasoaldia izaten amaitzen du. Orokorrean, inkontzienteki estimulatzen du beldurra eta behin egoera horretan dagoela leku horretatik ihes egitera behartuta sentitzen da.
2. Aurreikus daitekeen izialdia egoera ziur batean:
Erasoaldi hau, emozionalki aktibatuta egotearen ondorioz sortzen da. Alaitasunagatik, estresagatik, tristuragatik, amorruagatik, kezkengatik... bat-batean pertsona honek ezin dituenean bere emozioak moztu eta normaltasunera itzuli, beldurra handitu egiten da.
3. Ikara, aurrerapenaren ondorioz:
Pertsonak, antsietatea eragiten dion estimuluaz jabetzen da, beraz, momentua iritsi aurretik atakea sufritzen hasten da. Hau, agerpena ikusi aurretik antsietatea sentitzen duelako gertatzen da. Aurreratu egiten da aurre egiteko momentua iritsi baino lehen.
Tratamendua, arazoari aurrez aurre aurka egitean datza eta horretarako 3 oinarrizko pauso eman behar dira : Hemen, gaixoa teoria eta ezagutzarekin batera berrezi egiten da gai nagusiaren inguruan. Erakusketa ezberdinak egiten dira ''in vitro'' eta ''in vivo''. Hitz gutxitan esanda, zientifikoa izango balitz bazala jolastean datza, errealitatea behatzen da, datuan analizatzen dira, hipotesi bat sortzen da, esperimentatu egiten da eta azkenik, lege bat lortzen da.
Honek, terapian antsietatea nondik datorren zehaztasunez aztertzen dela esan nahi du, nola sortzen den, zertarako balio duen, osagarriak zeintzuk diren, nola agertzen den... Antsietateak nola funtzionatzen duen eta gaixoaren bizitzan nola eragiten duen ikusita, bere gorputzak zergatik erreakzionatzen duen horrela eta bere buruak arrisku horretatik nola defendatzen duen ondorioztatzen da.
Antsietatea nola sortzen den oinarri finkoekin, baina batez ere ikara guztia. ''In vitro'' azalpena hasten da. Hau da, antsietatea edo ikara borondatez eraginez bere bat-bateko pentsamenduak egiak ez direla ulertuarazteko. Hasieran pentsatutako zoritxarra pasatuko ez dela pentsazeko eta beste jokaera bat erabiliz arazoari aurre egingo diola pentsatu behar du. ''In vitro'' azalpenaren helburua, bezeroak bere antsietatea edo ikara askatzen duten estimuluak esperimentatzea da, arriskutik kanpo dagoeneko egoeretan. Bezeroari gorputzeko tentsioa nola kendu ere erakusten zaio arnasketako ariketa arinak eta erlaxaziokoak landuz. Gaixoari errealitateari aurre egiteko prest sentitzen denean, ''in vivo'' azalpena hasten da, hau da, beldurrari aurrez aurre egiten dio. Bere buruari arriskurik ez dagoela pentsarazi ondoren. Bezeroak, horrelako egoeretan behar adina denbora hartzea garrantzitsua da. Pixkana-pixkanaka ondoeza desagertzeko eta sentsazio txarra ez izateko. Eta behin eta berriz egiten badu, egerak ez du inongo antsietaterik eragingo eta terapiak funtzionatu egingo du. ''In vivo'' erakustaldiaren lehenengo saiakuntzak, luzeak eta gogorrak izango dira. Bezeroari ez zaio derrigortu behar. Laguntzeko erarik onena ideia positiboak ematea da eta terapia hori eginez gero lortuko duena zer izango den esatea da. Horregatik, oso garrantzitsua da bezeroak derrigortuta ez egitea, hau da, borondate osoz egin behar du. Horrela eginez gero, poztasun handiagoa izango du, lasaitasuna sentituko du gorputzean.