Danimarkaren inbasioa

Alemaniarrek 1940eko apirilaren 9an Danimarka indarrez hartu zuten, muga Daniarra zeharkatu eta herrialdearen neutraltasuna bortxatu zutenean. Ekintza hau, weserübung-eko operazioaren parte izan zen ( Danimarka eta Norvegia erasotzeko operazioaren izen kodetua). Alferrikako odol isurtze bat ekiditeko, gobernu Daniarra ia berehala errenditu zen, eta horren truke bere autonomia errespetatu zitzaion eta juduen komunitateari ihes egiteko aukera eman zitzaion. Alemaniarrek Daniarkaren kontra egin zuen kanpaina gerra-historiaren laburrena izan zen.

Alemaniar okipazioa etsaitasunezkoa bihurtu zen 1942ko udan, Daniarrek sabotaje-ekintza burutzen hasi zirenean. 1945eko maiatzaren 5a arte iraun zuen, Alemania aliatuei errenditu zen arte, hain zuzen.

AURRETIKOAK

Lehen mundu gerratean Danimarkak eraman zuen neutraltasun politikaren arrakasta ikusita, bigarren mundu gerratean ere jokaera berdina edukitzea erabaki zuen. Alemaniarrak ez kitzikatu nahian, bere armada 30.000 kideena izatetik 15.000 kideez osatuta egotera pasatu zen.

Alemaniarren helburu eta behar nagusiena Norvegia inbaditzea zen: herrialde hau oso leku egokia zen, bertatik Erresuma Batua airez erasotzeko, eta Suediako burdin hornikuntza ziurtatzen zuelako. Batez ere horregatik, Norvegia inbaditu behar zuelako, Alemania Danimarkan sartu zen. Danimarka leku estrategiko bat zen, azken finean: Danimarkako hegazkin-zelaietatik erraz eta azkar heltzen zen Norvegiara; Alemaniarren interesik handiena JutlandiakoAalborgeko aerodromoaren kontrola bereganatzea zen. Horri esker germaniarren airezko defentsa-sistema hedatuko lukete eta, ondorioz, Alemania jasaten ari zen britaniar bonbardeaketei traba handiagoak jartzea lortuko zen. Badakigu, gaurko Danimarkarren lurraldetako zenbait zati, aurretik alemanak izan zirela, baino badirudi Hitlerrek eskatzeko interes handirik ez zuela, ala ere esan beharra dago 1940ko otsailera arte ez zela Danimarka inbaditzeko erabakirik hartu. Baino gertakizun bat izan zela eta( itsasontzi britainiar batek Alemaniako itsas armadaren ontzi bat harrapatu zuten Norvegiako uretan ), Hitlerrek ulertu zuen Erresuma Batuak ez zuela Norvegiarren neutraltasuna errespetatuko; herrialdea okupatzea erabaki zuen, eta hori egiteko aurreko urratsa Danimarka inbaditzea zen.

INBASIOA

ARMADAK ELKARREN AURKA

Inbasio egunean armada Danimarkarrak 14.500 soldadu zituen eta horietatik 8.000 soldadugaiak ziren, erreklutak. Bi dibisio osatzen zituzten: alde batetik Sjiaelland eta bestetik Jutlandarrak; guztira, infanteriako 8 erregimentu, zalditeriako 2 erregimendu eta artilleriako 3. Jutlandiako hegoaladean 2.000 gizon zeuden akuartelatuak, eta Sjiaelland dibisioak Suedian erositako 2 Landsverk tanke arin zituen bakarrik, horrekin ezer gutxi egin zezaketen Alemaniako Panzer tankeen aurka.

Nikolaus Von Falkenhorst jeneral Alemana, Wehrmachtko infanteriaren 170 eta 198 dibisioen buruzagia zen. Hauxe zen bere plana: 198. dibisioak Sjiaelland, hegoaldeko irlak eta kopenhagen hartzea, eta aldi berean peraxutistek Masnesø gotorlekua eta gertuko zubi bat; 170. dibisioak eta Panzer bi konpainiak aldiz 36 gurdirekin Juntland kostako ekialdea hegoaldetik iparrera zeharkatu zuten. Beste talde batzuk Jutlandiako kostako iparraldean aurrera egitea planifikatu zen, aerodromoak hartzen ari ziren paraxutistei laguntzeko. Beste indar laguntzaile batzuk zituzten gainera: 70 panzer, metrailadore batailoi batzuk, artilleria astuna, hegazkinen aurkako bateriak eta 3 tren blindatu. Lufwafferrek ehiza- hegazkinez osaturiko 10 eskuadroi, hegazkin bonbaketariz osaturiko 10 eskuadroi eta 527 gailu eman zituen.

ALEMANEN ERASOA

Goizeko 4etan von Renthe-Fink enbaxadore alemanak Danimarkako kanpo harremanetako Munch ministroari deitu zion premiazko elkarrizketa bat eskatuz. Bileran zeudela Munchi jakinarazi zitzaion momentu hartan bertan Alemaniako armada bere herrialdean sartzen ari zela. Danimarka britainiarren eta frantsesen inbasio batetik “babesteko” egiten zutela esan zioten, eta eskakizun hau planteatu zioten, mehatxu batekin: Alemaniari aurre ez egiteko, baizik eta bere agintariekin hizketatzeko prest egoteko; bestela, Kopenhagen bonbardatuta izango zen.

Inbasio alemanarra, hain zuzen ere, goizeko 4:15etan inbasio germaniarra hasia zen. Paraxutistek berien helburuak hartuak zituen, Masnesø gotorlekua barne. Denbora berean hiriko uhartetan desberdinetan lehorreratzeak egin ari ziren

Goizeko 4:20etan Hansestadt Danzig itsasontzi alemaniarra, Copenhaguen lehorreratu zen. Ezusteaz baliatuz Alemanek hiriko hainbat leku hartu zituzten inork aurka egin gabe eta Amalienborg jauregia ( Christian X. erregearen agoiza) berreganatzera abiatu ziren. Jauregira gerturatuu zirenean, ordea, daniarrek aurre egin zieten, laguntza ekarri zutelako. Bi alderdien arteko gatazka ekarri zuen honek. Gatazka honetan daniar bat zauritu zen eta alemanak erregea ez zauritze arren berehala aldendu ziren. Jauregian ministro eta buruzagi militarrek eztabaidan zebiltzan bitartean hegazkin bonbaketariak hiri inguruan biraka zebiltzan, daniarrek errenditzera bultzatuz.

Azkenean, jauregiko kide guztiak, komandante gorena zen William Wain Prior jenerala izan ezik, erresistentziarekin jarraitzea alferrikakoa zela erabaki zuten eta goizeko 6:00etan mezulari bat bidali zuten beraien erabakiaren berri enbaxadore alemanari emateko.

Bitartean goizeko 5:25etarako Messerchmit Bf 110 hegazkin alemaniarrak, Værløseko aerodromoan zeuden. Bertan Danimarkako aire armada osoa zegoen( ez zen asko). Momentu horretan hegazkin guztiak motorrak berotzen ari zirenez, oso erraza izan zen aire armada daniarra neutralizatzea.

Errenditzeko agindua eman zenean, Roskilden zegoen infanteriako laugarren errejimenduko komandanteak, Bennike, Suedia ere erasotua izan zela pentsatuz, Heilsingorrera abiatu zen bere soldaduekin. Han ferrya hartuko zuten Suediara pasatzeko era bertan borrokan jarraitzeko asmotan. Ordu bete beranduago Sediara iritsi ziren baino alemaniarrek daniarrei ematen zieten tratu onaren berri eduki zutenean, asko Danimarkara bueltatu ziren berriro.

Alemaniarrak daniarrak ondo tratatzearen arrazoia ideologikoa zen, azken batean: ipartarren nagusitasuna aldarrikatzen duen pentsamoldearen arabera, norvegiarrak suediarrak eta daniarrak "arraza garbikoak" ziren, oraindik alemaniarrak baino garbiagoak. III Rich-aren asmoa horiek guztiak modu baketsuan batzea zen, indarkeria erabili gabe.

ONDORIOAK

Inbasio honen ondoriorik nagusiena, 1945eko maiatzera arte iraun zuen nazien okupazioa izan zen (Alemaniako soldaduak britainarren aurrean errenditu zirenean bukatu zen). Okupazioaren lehen urteetan, "nordikoen nagusitasunaren" ideologia zela eta alemaniarrek ondo tratatu zituzten daniarrek. Egoera Hitlerren gogokoa zen ("protektoratu eredugarrizat" hartu zuen) eta Danimarkako parlamentuari bere lanarekin jarraitzen utzi zion, Cristian X erregea aske utzi zuten, nahiz eta nazik prentsa zentsura ezarri eta hiriko bizi politiko eta ekonomikoaren arlo guztiak kontrolatu.

1943tik aurrera alemaniarrek neurri errepresiboak ezarri zituzten daniarren aurka ezkutuko erresistentzia areagotzen ari zirelako daniarren aldetik. Ala ere, okupazioa bukatu aurretik Reich IIIak, daniarrek eta beste nazio eskandinaviar batzuk konbentzitu nahi zituen beraiekin batzeko modu baketsu batean eta ez indarra erabiliz.