Elizabeth Kortright Monroe
Elizabeth Kortright Monroe, James Manroe estatubatuar presidentearen emaztea izan zen. 1768ko ekainaren 30ean jaio zen New Yorken. Lawrence Kortright eta Hannah Aspinwallen alaba zen.
Heziketa
Ez dago Elizabethek jasotako hezkuntzari buruzko dokumenturik, baina egia da bere aitaren aldeko amonak hezi zuela, hau bere New Yorkeko funts-ondasunen negozioaren jabe eta administratzaile izan zen. Segur aski heziketa formal bat eman ziola, jakinda ondo moldatu zela Frantzian eta Espainian bizi izan zen bitartean. Frantsesa eta latina ikasi zituen, gainera bere klaseko emakume gazteentzat ziren abilezia tradizional sozialak ere jaso zituen, hala nola, literatura musika, dantza eta joskintza.
Erlijioa
Eliza erreformatu holandatarrean hezi zen, eta gotzain zerbitzuan ezkondu zen.
Ezkondu aurretik eginikoa
Ezkondu aurretik eginikoaren dokumenturik ez dago, baina oparotasuna kontuan hartuta, eta bere familiaren egoera soziala jakinda, Elizabeth Kortright Monroe New York hiriko gizarte altuko taldearen parte izan zen. Hala ere, bera iada sozialki ospetsua zen Ameriketako Estatu Batuen Independentzia Gerra hastean, izan ere, bere aita ofizial leial bat izan zen.
Ezkontza
James Monroerekin ezkondu zenean 17 urte zituen, 1786ko otsailaren 16an New Yorkeko Iruneren Gotzain Elizan. Bikoteak eztei-bidaia Long Islanden pasa zuen, ondoren New Yorken bizi izan zen bere aitarekin. Gero Virginiara bueltatu ziren, haien jaioterriko estatura eta bertan Jamesek abokatutza landu zuen. Lehenik Fredericksburgen bizi izan ziren eta ondoren Charlottesvillera mugitu ziren bere gertuko lagunarengatik, Thomas Jeffersonengandik, gertu egoteko.
Seme-alabak
Hiru ume eduki zituzten, bi alaba eta seme bat: Eliza Monroe Hay (1786-1840), James Spence Monroe (1799-1801) eta Maria Hester Gouverneur (1803-1850).
Ezkondu ondoren eginikoa
1790an Monroe Senatuan aukeratzean, Monroe Familia denboraldi baterako Filadelfiara mugitu zen. Aldiz, Elizabeth Monroek denbora asko igaro zuen New York hirian bere ahizpa eta familiarrekin. Lau urte geroago, James Monroe Ameriketako Estatu Batuen ministro izendatu zuten Frantzian eta Parisera lekualdatu zen. Elizabeth Monroeri hiria eta bertako jendea gustatu zitzaion, eta berak ere harrera ona jaso zuen bertako jende eta diplomatikoengatik. Frantziako Iraultzaren azken egunetan zehar, Adrienne de Noailles de Lafayettek, atxilotua izan zen Gilbert du Motier de La Fayetteren emazteak, egin zion bixitak eman zion ospea Elizabethi. Markes hau George Washingtonen lagun pertsonala zen eta iraultzaren garaiko beste hainbat abertzale iraultzaileren lagun ere izan zen. Interes hauen ondorioz, Adrienne 1795ko urtarrilaren 22an izan zen askatua.
Kontuan hartuta aspektu sozial eta portaerek zuten garrantzia, Elizabeth pertsona zentzudun eta orekatua zen eta ohitura amerikarretara ondo egokitu zen, bitartean mundu europarreko protokoloak ere errespetatzen zituen. Jantzi frantsesak bere edertasunarekin elkartuta amerikar ederraren ezizena lortu zuen (La Belle Americane). Duintasunarengatik eta monroetarrek ministroekin eta diplomatikoekin izan zituzten erlazio pertsonalengatik, nazio askok Ameriketako Estatu Batuen ezarpena onartu zuten nazio boteretsu eta sofistikatu bezala.
Bikoteak Thomas Paine ostatatu zuten haien Pariseko etxean. James Monroek idazle famatu baten kartzelako askatasuna baieztatu ostean, idazle hau giltzaperatua izan zen Luis XVI.aren exekuzioaren kontra joan zelako. Ondoren Monroe Virginiara itzuli zen eta Gobernadore izendatu zuten, kargu hau 1799tik 1803ra eraman zuen. Elizabeth Richmonden eta Charlottesvillen gestioak egiten hasi zen, garai honetan bere aita eta semea hil ziren eta berak osasun arazo larriak izan zituen, honegatik jendeaurrera ateratzeari utzi behar izan zion. Sintomen arabera epilepsia bat izan zitekeen, honek dardarak eta zorabioak eragin zizkion.
Thomas Jeffersonen administrazioaren bitartean, eta 1803 eta 1807 bitartean, Elizabethek Europara itzultzea lortu zuen. Familia Londres eta Parisen bizi izan zen. James Monroe Frantziara bidalia izan zen Louisianaren erosketaren negoziazioekin Napoleoni laguntzera eta ondoren Britania Handiaren ministro izendatu zuten. Londresko gizarteak ez zuen Monroe familia onartu eta estatus maila baxuena eman zien. Bitartean, Elizabethek lagun talde bat egin zuen Parisen, bertan zeuden garai hartan boterera igoarazi zirenak. Elizabeth eta James Monroe, beraz, gonbidatuak izan ziren lekuko ostalari bezala Napoleonen koroatzerako 1804ko abenduaren 2an.
Berriro Ameriketako Estatu Batuetan James Monroe Estatuko Idazkari izan zen 1811 eta 1817 artean, Elizabethekin batera Washingtonen bizitzen. Etxe pribatu bat erosi zuten Loudon Countytik gertu, Virginian. Aldiz, denbora gutxi igaro zuten hiriburuan. Elizabeth oso gutxitan ikusten zen funtzio ofizialetan eta beste ofizialen emazteek berari eginiko bisita sozialak ez zituen itzultzen.
Lehendakaritza-kanpaina eta izendapena
Elizabeth Monroeren ekintzarik ez da ezagutzen bere senarraren bi lehendakaritza-kanpainen artean 1816 eta 1820 artean, hauetan Jamesek irabazi egin zuen.
Elizabethek jarrera pasiboagoa hartu zuen 1817ko lehendakaritza onarpenaren bitartean, izan ere Etxe Zuria zaharberritzen ari ziren, 1814tik hondatuta zegoen tropa britaniarrek eragindako sutearen eraginez eta oraindik bukatu gabe zegoen. Zeremonia Monroetarren etxe pribatuan gauzatu zen. Dena den, Monroe anderea ez zen azaldu bere etxeko gonbidatuen protokolozko agurrera. 1821eko lehendakaritza aldiko inaugurazioan, Elizabeth azaldu egin zen Brown's Hotelean egin zen ekitaldi publikoan.
Lehendakaritza bizitzaren ondorengoa
1825ean Elizabeth Monroe osasunez horren gaizki zebilenez, Etxe Zurian bere senarraren lehendakaritza denboraldia amaitu eta hiru aste gehiago egon behar izan zuen. Haien lursailtik erretiratuta Loudon konderritik Virginia, Washingtonetik gertu, bere jarduerak familian kontzentratu ziren eta ez zuen inungo paper publikorik hartu. New Yorkera soilik bidaiatu zuen bere alaba Maria eta familia bisitatzera, baita ere bere ahizpak eta ilobak. Etxe Zuria utzi eta urte bat beranduago, kolapso bat jasan zuen tximinia alboan eta hainbat erredura larri izan zituen; istripu hau baino hiru urte beranduago hil zen. Hil zenean, Monroek aitortu zuen berak ere ez zuela askoz gehiago bizirik iraungo eta, hain zuzen, hamar hilabete geroago hil zen.
Heriotza
Elizabeth Monroe Oak Hill Estaten hil zen, Loudon konderrian, Virginian 1830eko irailaren 23an, 62 urterekin, bertan hilobiratua. Ondoren, 1903an, Hollywoodeko hilerrira, Richmondera, Virginian, lekualdatu zuten.