Leonardo Leo

Biografia

Lionardo Oronzo Salvatore de Leo, ezagunagoa Leonardo Leo modura (San Vito degli Schiavi, Lecce, Napoliko Erresuma, 1694ko abuztuaren 5a - Napoli, Napoliko Erresuma, 1744kourriaren 31) musikagile eta biolontxelo-jotzaile italiarra izan zen.

Leok bere ikasketa musikalak Pieta dei Turchini konserbatorioan amaitu zituen, Fagoren gidaritzapean. Girolamo Chigok, Leo Erromara alde egin eta bertan kontrapuntua ikasi zuela dio eskuizkribu batean. Napolira itzuli zenean, Leok bigarren maisu postua lortu zuen della Pieta kontserbatorioan.

1716an kapera errealean organo-jotzaile izandatu zuten Santa Maria della Solitaria elizan, bertan abesti asko idatzi zituen.

Leok Napoliko eskola fundatu zuen. Bertatik hainbat konpositore irten ziren.

Berak idatzitako Miserere bi ahotsetara, idazlan bikaina da honek adierazten dituen sentimendu eta estilo erromanikoaren garbitasunarengatik. Musika erlijiosoan, bere sinpletasuna mantentzen du eta honek duen adierazpen edertasunarengatik miretsia da.

Antzerki lanetan, zirrara sortu zuen erabiltzen zituen baliabideengatik, bere jarrera zintzo, patetiko eta suharrarengatik batik bat.

Obrak

Serenatak eta Pastoralak

  • Il gran Giorno d'Arcadia

  • Diana amante

  • Le nozze in dansa

Musikarentzako dramak

  1. Sofonisba

  2. Cajo Gracco

  3. Bajazette

  4. Tamerlano

  5. Timocrate

  6. Zenobia in Palmira

  7. Astianatte

  8. La somiglianza

  9. L'Orismene, overo dagli sdegni gli amori

  10. Argene

  11. Catone in Utica

  12. La zingara

  13. Intermezzi per l'Argene

  14. Demetrio

  15. Amore dà senno

  16. Emira

  17. La clemenza di Tito

  18. Onore vince amore

  19. La simpatia del sangue

  20. Siface

  21. L'Olimpiade

  22. Achille in Sciro

  23. Ciro riconosciuto

  24. Festa teatrale

  25. La contesa dell'Amore e della virtù

  26. Alessandro

  27. Demofoonte

  28. Andromaca

  29. Vologeso

  30. La finta Frascatana

  31. Amor vuol sofferenza

  32. Artaserse

  33. Lucio Papirio

  34. Arianna e Teseo

  35. Evergete

  36. Il matrimonio anascoso

  37. Alidoro

  38. Alessandro nell'Indie

  39. Il Medo

  40. Nitocri, regina di egitto

  41. Il Pisistrate

  42. Il trionfo di Camillo

  43. Le nozze di Psiche

1719an bere lehenengo opera serioa antzeztu zuen, Sofonisba, honek harrera ona izateaz gain, bere izaera adierazgarria erakusten zuen.Burua klabizenbaloaren gainean ezarrita zuela aurkitu zuten hilik.Artistari buruzko gogoetak