William James

William James

William James

William James 1842ko urtarrilaren 11an jaio zen New Yorken,(Ameriketako Estatu Batuak) eta 1910eko abuztuaren 26an hil zen New Hampshiren (Ameriketako Estatu Batuak). Filosofo estatubatuarra, Harvardeko Unibertsitatean karrera luze eta bikain bat burutu zuena, bertan psikologiako irakaslea izan zen eta baita psikologia funtzionalaren sortzaileetako bat ere. Henry James idazlearen anaia zaharragoa izan zen.

Biografia eta obra

Pragmatismoaren zabalkundean paper garrantzitsu bat ordezkatu zuen. Bere pentsamendua berak enpirismo erradikala deituriko doktrina batekin erlazionatzen da. Alde batetik, Psikologia zientifikoaren sekulako obra idatzi zuen,Principios de psicología (1890) izenekoa eta bestetik, Las variedades de la experiencia religiosa (1902), obra harengatik "Erlijioaren psikologiaren" sortzailea kontsideratzen da. Kontzientziaren prozesu subliminalen eta fenomeno paranormalen ikerlari sutsua, mundu zientifikoa asaldatu zuen healers(petrikilo edo sendalari mentalen) jarduera librea eta mind-cure bezalako terapiak defendatzean.

1904ean ¿Existe la conciencia? argitaratu zuen Journal of Philosophy, Psychology, and Scientific Methods aldizkarian, 1912an Ensayos sobre empirismo radical-ean gehitua, ahaleginak egin zituen epistemologiaren ikuskera sendo bat edukitzeko, dualismo tradizionala subjektuaren eta objektuaren arteko eragozpen bat zela frogatzeko eta alde batera utzi behar zela autokontzietzia mundu materialaren aurkako entitatetzat bezala.

1907an Pragatismoa aurkeztu zuen: Antzinako pentsatzeko era batzuentzako izen berri bat, non pragatismoa eztabaida metafisikoak, beste era batean amaiezinak izango zirenak baretzeko metodo bat da. Mundua bakarra edo anizkuna da? Askea edo determinatua? Materiala edo espirituala? Metodo pragmatikoak zera esaten du, nozio bakoitza interpretatzeko kasuetan, norberak bere ondorio praktikoak azaldu behar dituela.? Edonorentzat ordena praktikoko zer desberdintasun ekarriko luke nozioa bere kontrakoa izan beharrean benetakoa balitz? Ezin bada edozein desberdintasun praktiko azaldu, orduan alternatibek gauza bera esan nahi dute eta disputa guztia alferrikakoa da. Jamesek kontu handia du pragatismoa metodo bezala definitzerakoan. Horregatik, bere liburuak ez du emaitza konkretu batera gidatzen, munduari aurre egiteko modu bat da.

Bere ibilbide guztia gaztetan jasandako depresio batez markatua izan zen, eta bertatik irten zena, literalki "bizitzera behartuz". Horrela, bere gainerako existentzia dikotomia batera bideratzen du, bertatik ihes egitea zaila dena, alde batetik, psikologia zientzia natural batean bilakatzeko egindako saiakerek determinismo hasiberri batera eramaten dute, baina bere erabakimen askearen eta kontzientziaren boluntarismoaren ideia, beranduago bere dizipulu Hugo Münsterbergek ezereztatua izango da, aldi berean kontzientziaren edozein ekintza portaera bitalista batean eralda daitekeela jakinarazten diote, garai hartan nagusitzen ziren printzipio darwinistekin bat eginik, baliozkoa izango da biziraupenerantz gidatzen duenean.

Egiaren ikuskera

Egia Jamesentzat ez da ideiari atxiki zaion propietate aldaezin bat, ideian gertatzen den gertakizuna da,egiaztagarritasunaren araberakoa. Egiaztagarritasuna Jamesentzat armoniazko sentimendu atseginetan oinarritzen da, eta gertakizunen ideien eta gertaeren aurrerapenean, hau da, ideia horiek edukitzean, hauek batak besteari jarraituz errealitate esperimentaleko gertakari bakoitzari egokitzen zaizkio. Benetako ideia hauek funtsezko funtzio bat betetzen dute: gizabanakoarentzat tresna erabilgarriak dira eta bere aukeraketetetan errealitatera gidatzen du modu zuzen eta ez kaltegarrian. Bere jabetza ondare praktiko bat da; bere baitan jomuga izatetik urrun, beste ezinbesteko behar batzuk asetzeko baliabide bat. Laburtuz, William Jamesentzat egiazkoa da erabilgarria , erabilgarritasuna kontserbatuta egotea merezi duen ezinbesteko lorpen bat bezala ulertzen bada.

-rengatik ezaguna

Instituzioak

Nabarmendutako ikasleak

Arloa

Nazionalitateta

Heriotza

Bizilekua

Harvard Unibertsitatea

James R. Angell

Hautematea, Pentsamendua, Psikologia esperimentala

Iparramerikarra

1910eko abuztuaren 26

New Hampshire, Ameriketako Estatu Batuak

Ameriketako Estatu Batuak