Foru Hobekuntza

Nafarroako Foru Eraentza Birrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoa edo Foru Hobekuntza foru erregimena gaurkotu zuen Espainiako 1978ko Konstituzioan barneratzeko. Beste autonomia erkidegoen estatutuen parekoa da. 1982ko abuztuaren 16tik dago martxan. 1982ko martxoaren 15ean Nafarroako Foru Parlamentuak aldeko 49 bozkarekin (UCD, PSOE, UPN eta Alderdi Karlista) eta aurkako 5 bozkarekin (EAJ eta Euskadiko Ezkerra) onartu zuen Foru Hobekuntza. Bozketara ez ziren agertu Herri Batasunako 16 parlamentariak. Ondoren, Gorte Nagusiek onartu zuten eta 1982ko abuztuaren 16ean jarri zen indarrean. Legea onartu zen nafarrrei erreferendum bidez galdetu gabe.

Foru Erregimena

1841. urtera arte Nafarroako Erreinuak jatorrizko subiranotasun konstituzionala erabili zuen. I Gerra Karlista amaitutakoan, honen ondorioz, Espainiako Gorteak 1839ko Foruen Berrespen Legea aldarrikatu zuen, "konstituzio batasuna" ezarriko du foruak onartzeko kondizio bezala. Ordezpen instituzionalarekin, probintziako Diputazioak "foruen konponketa" sustatuko du batasun konstituzional horretara egokituz, 1841ko Nafarroako Lege Hitzartua sortuz.

Foru erregimen berriak Nafarroa Espainiako probintzia bihurtzen zuen eta bere aurreko subiranotasunetik autonomiaren bat materia zibilean mantentzen zuen, fiskala eta administratiboa. Erregimen honek etengabeko konstituzioak iraun zituen eta 1978ko Konstituzioa onartu zen arteko erregimen politiko ugari.

Hiru dira Nafarroari zuzenki eragiten dioten 1978ko Konstituzio espainiarraren antolaketak: Lehenik, Lehen Antolaketa Gehigarriak foru lurraldeen eskubide historikoak onartzen ditu; bigarrenik, Laugarren Xedapen Iragankorra, nafarrei Euskal Herriko autonomian sartzea aukeratzeko eskubidea ematen die. Azkenik, Bigarren Indargabetzaile Antolaketak Nafarroa 1839ko Foruen Berrespen Legea indargabetzeaz baztertu zuen.

Momentu horretan Nafarroan eztabaida bat hasten da mapa autonomikoko testuinguruan duen egoerari buruz. Hasieran, bi postura zeuden: batek, Nafarroa euskal autonomia prozesuan parte hartzera bultzatzen zuen eta besteak, prozesu desberdin eta berezkoa. Lehen taldean euskal nazionalismoa zegoen, ezkerreko sektore batzuk eta PSOE-PSN. Bigarren taldean, UCD, UPN eta beste talde politikoren bat zegoen, hau da, indar oreka bat zegoen bi posturen artean.

Erabakigarria suertatu zen PSNren postura aldaketa Gabriel Urralburuk bultzatuta nafarren bide propioaren postura onartuz. Horrela, gehiengoa eman zen Parlamentuaren lehen hauteskundeetan 1979an.

Bideratzea

Euskal Autonomiaren prozesuaren aldekoak 1932an Euskal-Nafar Estatutuak jarraitutako prozesua jarraitu nahi zuten, udaletxeen arteko bileran landuta, baina Barneko Ministerioak ez zuen onartu prozesu hau. 1977ko urtarrilaren 16an, Martin Vilak Udaletxeen bilera debekatzen du Etxarri Aranatzen, aurreko urtean Bergaran arazorik gabe ospatu zenean. Ministroak Iruña bisitatu zuen bere iritzia azaltzeko eta asko kritikatu zuen orduko Tomas Caballero alkateagatik, 1977ko urtarrilaren 25ean Iruñako Udaletxean ikurrina jartzeko arautzeagatik, udal akordio baten ondoren.

Nafarroa propio baten aldekoak, 1841ko Foru Erregimenaren berrikuntza edo hobekuntza defendatzen zuten berrogeita bateko ortodoxiaren barnean.

Eztabaida hauek Nafarroako prozesu autonomikoa atzeratu zuten eta probintzia historikoetatik kendu zuten, Nafarroak bere ordenamendua imitatzen saiatzen zen, baina 1981ko LOAPA legeak Nafarroak bere testua egokitu eta murriztera bultzatu zuen.

UCD, PSN-PSOE, UPN eta Partido Carlista-k "Ley Orgánica de Reintegración y Amejoramiento del Régimen Foral de Navarra" sustatu zuten, baina Jesus Aizpun zen bere sustatzaile nagusia Gabriel Urralburu PSN-ko liderrak lagunduta. Prozesu honek bi urte baina gehiago iraun zituen.

Idazketarako UCD, AP eta PSOEko zazpi ordezkariz osatutako batzordea sortu zen, euskal sektorekoak kanpoan utzita, Estatuak osatutako batzorde batekin negoziatu zuela 12 bilera ofizialetan.

Legea onartua izan zen Foru Parlamentuagatik 1982ko martxoaren 15ean, 49 boto alde (UCD, PSN-PSOE, UPN eta Karlisten Alderdia) eta 5 aurka (PNV eta EE). Bilerara ez ziren azaldu beste 16 parlamentariak (Herri Batasuna eta beste taldeetako kideak).

Geroago Gorte Orokorrengatik onartua izan zen, 1982ko abuztuaren 16an martxan jarriz. Legea ez zen erreferendumean onartu.

Edukia

Foru Hobekuntzaren edukia bestelako autonomia estatutu baten edukiaren antzekoa da: erkidegoko herri erakundeen antolaketa, konpetentziak, etab. Desberdintasun nagusia idazte-sistema izan zen. Orduko Nafarroako Foru Aldundia eta Espainiako Gobernuak negoziatu eta hitzartu zuten lege hori.

LOAPAk ezarritako mugak, nahiz eta inkonstituzional bezala onartu zen 1983an, Hobekuntzari eragin zioten, 143. artikuluaren mugekin bideratu zen, komunitate historiko kontsideratutakoak baina konpetentzia gutxiagorekin: Ezin zen parlamentua desegin eta hauteskunde berriak deitu, gehien bozkatutako zerrendak gobernua automatikoki buru izan behar zuen. 2001eko eta 2009ko erreformek gai hauek aldatu zituzten.

Lorpen garrantzitsuena Foru Erregimenean demokrazia sartzea zen sufragio unibertsalaren hautespenaren bidez eta Konstituzioarekin lotura duen erregimen parlamentario ezarriz. Hala ere, arrazoi historiko batzuen arabera, ez zen erreferendumaren bidezko onarpenaren legea erabili, estatutu guztiek egin zuten bezala. Gainera, bere lanketarako nafar batzuk baztertu zituzten, nahiz eta gutxiengoa ziren, behartuta beharko lukete legeria hartan bizitzeaz.

Hitzarmen Ekonomikoak nortasun handia hartzen du artikuluetan onartua izan zelako.

Nafarroako Komptos Ganbera berreskuratu zen berezko kontu auzitegia bezala.

Euskaraz hitz egiten den guneetan hizkuntza koofizial bezala onartzen da euskara. (Art.9)

Organo aginpideduna zehazten da Laugarren Batzorde Iragankorra aplikatzeko eta Nafarroak batasun hori utz ahal izateko. Hala ere, hitzarmenetara iristea arautzen du (art. 70.2) eta Kooperazioko Akordioak (art.70.3) Euskal Autonomia Erkidegoarekin.

Nafarroa eta estatuaren artean konpetentziak jasotzen dira, baina trafikoko konpetetziari buruz, Nafarroako 60. urtera arteko konpententzia, ez du testuak jasotzen.

Esanahia

Foru tradizioan oinarritutako espirituari jarraituta, 1841ko abuztuaren 16ko Legeari jarraipena eman nahi zitzaion.

Hobekuntzak autore batzuen arabera zera esan nahi du; kontzeptu juridiko konplexua bere konstituzioan, Autonomia Estatutua Konstituzioaren ematearen produktu izango ziren, "Foruak berezko legeari aurreko eskubidea suposatuko zuen, askatasun zibilaren kontzeptuan oinarrituz". Nafar herriaren berezko autonomiaren kontzeptuan oinarritzen da, hau da, herriak ezin du aldatu historiak Nafarroarentzat aukeratu duena, erreferenduma egin ez zelako arrazoia izanez; pentsamendu honek Juan Vazquez de Mella bezalako pentsalarien eraginak jasan zituen. Ez da erabiltzen askotan nazionalitate kontzeptua Nafarroari buruz mintzatzeko eta nahiago da foru komunitate kontzeptua erabiltzea.

Autore batzuk ezeztatu dute Hobekuntzak Autonomia Estatutuaren oinarria duela, Nafarroa eta Estatuaren arteko paktu bat izango zela 1841ko Foruen Aldaketen Legeko edukia aldatzeko. Bitartean, beste autore batzuk Hobekuntzak oinarri bifrontea duela diote: alde batetik berezko Autonomia Estatutuak Nafarroa Komunitate Autonomiko bezala antolatzen duena. Bestetik, paktu foral bat ere bada eta horregatik Nafarroa ez da Komunitate Autonomikoa, baizik eta izaera bakarra duela eta horregatik deitzen zaiola Foru Erkidegoa.

Beste sektore minoritario batzuk, Bartolome Clavero bezalako historiadoreak aurkitzen direnak, Nafarroako herria subiranotasunaren sujetu direla uste dute eta Konstituzio Testuko Lehen Batzorde Gehigarrian onartuta dagoela eta berari bakarrik dagokiola bere identitatea aukeratzea, aurreko ekintza historikogatik eragina izan gabe.

Politikoki Hobekuntzaren erreforma bat egitea ezin izan da posible beste komunitate batzuek errealitate berrietara gerturatzeko egin dutenean. Aldaketa puntual batzuk egin dira 2001 eta 2009an.