Éamon de Valera

Eamon de Valera:

Eamon de

Valera (Edward George de Valera izenekoa, 1882.urteko urriaren 14a-1975.urteko abuztuaren 29a) XX.mendeko pertsonaia garrantzitsuenetarikoa izan zen politika arloan, Irlandan. The Irish Press egunkariaren jabekide izanik, kargu publikoetan egon zen 1917.urtetik 1973.urterarte. Horretaz gain, kasu askotan, lehen ministro eta presidente izatera iritsi zen. Bestalde, Britainia Handiko Erresuma Batua eta Irlanda zenare ngandik Irlandak independentzia lortu zueneko buruzagi nagusietako bat izan zen. Ez hori bakarrik, Irlandako Konstituzioaren idazletzat har dezakegu Eamon de Valera. Matematikari, irakasle eta politkari izan zen bere garaian eta irlandar gobernuko morroi ere bai zenbaitetan. Hala nola, lehen ministro eta Kontseilu betearazleko zuzendari izan zen. Bere karrera politikoa Irlandako gobernuburu i zanez amaitu zuen, bi alditan 1959tik 1973 arte. Baina, bestetik, kantziler ere izan zen Irlandako Unibertsitste Nazionalean. *1. irudia: Eamon de Valera uniformez jantzita.*Errepublikako presidente

1921eko urtarrilean, lehen irlandar asanblada gauzatu zen bere etorrerarekin. Gertaera hau, Anglo-irlandar guda eragingo zuten lehen mugimenduen sorkuntzarekin batera gertatu zen. De Valerak proposamen bat egin zuen IRAk segadak eta beste taktika batzuk erabiltzeari uzteko; izan ere, hauek britainiarrei talde terrorista baten antzera aurkeztea ahalbidetzeaz gain, borrokarako teknika konbentzionalak erabiltzea errazten zieten. Proposamen honi berehala egin zioten uko. Horrekin batera, IRAren eta Irlandar Asanbladaren menpe zegoela aitortzera behartu zuten. Ekintza hauek guztiak, kritikarien ikuspegitik, argi uzten zuten De Valera ez zela independentziaren aldeko borrokaren errelaitatearen jakitun. Orduan, Cathal Brugha eta Austin Stack-ekin bate ra, Michael Collins estutu zuten De Valerarekin Estatu Batuetara bidaia bat egin zezan, De Valerak soilik zeregin batzuk bete zitzakeenaren aitzakiaz. Egiazki, hirurek pentsatzen zuten Collinsek autoritate handiegia zuela. Azkenean, Collinsek bidaiaren auke rari muzin egin zion eta Irlandan geratu zen.1921eko urriko hauteskundeetan, Sinn Féin-en hautagaiek ez zuten oposiziorik Irlandako hegoaldean eta iparraldean zenbait postu ziurtatu zituzten. Gerra amaitutzat eman zuen 1921eko uztailaren 11ko tregoaren ondoren, De Valera David Lloyd George bisitatzera joan zen Londresera uztailaren 14an. Hala ere, ez zuten akordiorik hitzartu. Bestalde, garai hartan, Ipar Iralandako parlamentua bildu zen.1921eko abuztuan, Bigarren Irlandar Asanbladan, 1919ko konstituzioa aldatu zuen De Valerak eta bere kargua lehen ministro izatetik Errepublikako presidente izatera igaro zen. Irlandako Jorge V.aren erregearekiko berdintasuna aitortuz, Irlandar estatuko nagusiaren antzera ez zuela Bake Konferentzian (Anglo-Irlandar ituna, 1921eko urritik abendura) parte hartuko adierazi zuen. Tratatuan, irlandar parte hartzaileek eta britainiarrek Irlandako 32 konderritik 26ri independentzia ematea adostu zuten, Irlandar Estatu Askea eraikiz. Bitartean, beste sei konderriek Ipar Irlanda eratzen zuten, britainiar agindupeko zonaldea eta, aldi berean, protestantea. Teknikoki, Ipar Irlanda Estatu Askeko zati zen, baina bertatik aldentzeko aukerarekin. Aukera hau onartu zen eta, beraz, Estatu Asketik irten zen Ipar Irlanda. Hori horrela izanik, mugen batzorde bat joan zen Irlandar mugak berrezartzera. Nazionalistek, bestalde, zonalde nazionalistek Estatu Librean parte hartzeko ideia ontzat ematen zuten informeei itxaron zieten. Honela, Ipar Irlanda ahal bezainbeste txikitu eta ekonomikoki ezin bideragarri izatea zuten helburu. Era berean, Irlandar Kontseilu bat Tratatuan prest agertu zen eredu gisa behin-behineko irlandar parlamentu batetarako. Bai Tratatuaren aldekoek, baita aurkakoek ere eztabaidetan izan zuten partaidetzaz kexatu ziren.

*2. irudia: Irlandako Errepublikako mapa.*; *3. irudia: Anglo-Irlandar ituna.*

Kontseilu Betearazleko buruzagi

1932ko hauteskunde orokorretan, Fianna Faíl hautagaiak 72 eserleku ziurtatu zituen, Irlandar Asanbladako partidu politiko handiena bihurtuz. Hala ere, ez zuen gehiengoa lortu. Orduan, James McNeill Gobernadore Nagusiak De Valera Kontseilu Betearazleko Buru

zagi izenadatu zuen, lehen ministro martxoaren 9an. Segituan hauteskunde garaian egindako hitz-emateak asetzeko juramentua ezetatu eta Britaini Handiaren erruzko errentak gelditu zituen. Mendeku gisa, britainiarrek gehigarri ekonomikoak ezarri zizkieten irlandar esportazioei eta guda ekonomiko honek miseria ondorioztatu zuen.1932ko azaroaren 1ean, James Mc Neillek Gobenadore Nagusiaren kargua utzi zuen eta Pazkoko Matxinadako beterano batek hartzen du bere lekua. Modu horretara, autoritate monarkikoko ikur bat gehiago birtualki ezabatua izan zen. Dail eta Seanad (Senatu irlandarra) oposizioen aurrean bere kokalekua sendotzeko, De Valerak hauteskunde orokorrak deitzen ospatzen ditu 1933ko urtarrilean, 77 eserleku eta gehiengoa lortuz. Bere gidaritzapean, Fianna Faílek 1937,1938,1943 eta 1944ko hauteskunde orokorrak irabazi zituen. De Valerak, Irlandako kanpotar politikaren pisua bere gain hartu zuen. Bere kanpotar arazoei aurre egiteko ministroaren lana eginez. Honela, Nazioen Ligako bileretara joan zen. 1932an, Kontseiluko presidente izan zen eta bere kideak Sozietateen Itunaren printzipioetara atxikitzeko errekurtsoa egin zuen. 1934an, Sobietar Batasuna Sozietatean sartzearen alde egin zuen. 1938ko irailean, Sozietateko hemeretzigarren Asambleako Sozietateen presidente izateko hautatua izan zen, tributu bat arlo mundialetan jarrera burujabeagatik irabazitako errekonozimendu internazionalari.

*4. irudia: Dublingo Postetxe Bulego Nagusiaren eraikuntza, 1916ko Pazkako Altxamenduaren erdigunea.*

Laburpen orokorra

Irlandan pertsonalitate politiko nagusia izan zen hamarkadetan zehar. De Valera, kritikatua izan zen irlandar egunkarietan ohiartzun gehien zuen egunkari bateko jabekide izateagatik. The Irish Press izena zuen albistari ezagun hark, baina ez zen hau izan kritikaren iturri bakarra. Uhartea kontserbadurismo katolikoaren eraginpean izatea ere egotzi zioten eta katolizismoa estatuko erlijio izendatzearen proposamenari uko egitera iritsi zen Francori Espainiako Gerra Zibilean babesa ematearekin batera. De Valerak irlandar historian zehar politikari gisa egindako lanari historialariek baikor erantzuten diote. Bestalde, duela gutxiko biografia batean adierazten da bere akatsak garaipenak baina ugariagoak izan zirela eta bere ospea okerrera doan heinean, Michael Collinsena hobera doa. Akats larrienetako bat 1937ko Konstituzioko hauteskunde sistemara itzultzeko asmoa izan zen. 1959an, kargua utzi zuenean, proposatu zuen ordezkaritza proportzional bedeinkatuaren sistemak konstituzio honetan ordezkatua izan behar zuela. Hala ere, proposamen hau baieztatzeko erreferendum konstituzional batean garaitua izan zen herriarengandik. Bere ikuspegi idealistak, iraultzaren ondorengo lider gisa, geldialdi nazionala ondorioztatu zuen bere agintearen garaian eta oposizioko lider zenean. Garret FitzGeraldek bere agintaldiaren azken periodoa laburtzeko hitz hauek erabili zituen: "geraldi ekonomiko osoak nabarmendu zituen bere azken zazpi urteak partiduko lider gisa". Estatuaren sorkuntzatik, De Valerak Irlandar Asanbladan balio izan du. 1959. urte arte iraun zuen Éamon de Valerak agintean, semeak (Vivion de Valerak) jarraitu zion 1945etik 1981 arte eta bilobek (Éamon Ó Cuív eta Síle de Valerak) egungo ganberako kide bezala.*5. irudia: Garret FitzGerald iralandar politikaria.*