Thomas Woodrow Wilson Staunton jaio zen 1856ko abenduaren 28an eta 1924ko otsailaren 3an hil zen Washingtonen. Estatu Batuetako hogeita zortzigarren lehendakaria izan zen eta proiektu ezberdinak eraman zituen aurrera. Hautako bat, Iberoamerikan finkatu zuen kanpo politika interbentzionalista izan zen. Gainera, Lehenengo Mundu Gerran, 1917an, Estatu Batuak neutral izatera eraman zituen. "Entente" izeneko taldean sartzeak, aliatu honek irabaztea ekarri zion. 1918ko urtarrilean, ezagunak ditugun hamalau puntuak idatzi zituen. Pariseko konferentzian ere parte hartu zuen, honela 1919an "Nobel de la Paz" saria jasoz. Presbiteriano erlijioa zuen Joseph Ruggles Wilson eta Janet Mary Woodrow-en semea da hain zuzen ere. Nahiz eta dislexia izeneko gaixotasuna zuen, 1879an graduatzea lortu zuen ondoren Virginia izeneko unibertsitatean zuzenbidea ikastera ikasteko.1882.urte aldera, Wilsonek abogatu bufete bat ireki zuen Atlantan. Bere griña politika mundua zen, eta esperientzia honek huts egitean, Johns Hopkins Unibertsitatera bueltatu zen zientzia politikoetan doktoretza bat egiteko. Princeton Unibertsitateko lehendakari aukeratua izan zen 1902an eta han mantendu zen 1910.urterarte.
KARRERA POLITIKOA
1911an Nueva Jersey-ko gobernadore aukeratua izan zen partidu demokratengatik, bertan 1913rarte egon zen. 1912ko lehendakaritza elekzioetan nominazioa irabaztea lortu zuen demokraten partiduari esker. Honela Estatu Batuetako hogeita zortzigaren presidentea izatera bihurtu zen.
Presidentzia irabazi bezain laster, Estatu Batuetako kongresura joan zen aduanei buruzko legea bat eztabaidatzeko. Lehen lehendakaria izan zen kongresura zuzenean jotzen. Halaber, senatuak hartutako erabakien ostean, sufragio unibertsala bultzatzea erabaki zuen. 1913ko urrian berriz, Panama kanaleko obrei amaiera eman zien.
Wilsonek Reserva Federal izenekoa bultzatu zuen, Estatu Batuetan banku zentral bat sortzen zen hirugarren aldia izanik. Ikuspegi ezberdinak zeuden. Hauen artean, errepublikarrak banku zentral pribatu bat nahi zuten. Demokratak berriz, Europa osoko banku zentral bat esakatzen zuten, hau gobernuaren esku egonez. Azkenik, bi ikuspegien arteko erabaki bat artu zen.
Bere ustetan, gobernuan elite poderetsu eta gaitasun ugari zituena egon behar zen. Honela, 1914an, Mexiko inbaditu zuen bertako Victoriano Huerta jenerala boteretik bota eta bere ordez Venustiano Carranza iraultzailea jartzeko. 1915an, Haitiko Sam presidentea asesinatu zutela aprobetxatuz, hainbat tropa eta banku estatubatuar lehorreratu zituen bertan.
Gizarte politika burutu, zortzi orduko lan egunak ezarri eta juduak politika munduan sartzea onartu zuen. 1917an berriz, Estatu Batuak Sezesio Gerraren ondoren izan ez zuen militar zerbitzua derrigortu zuen. Honetaz gain, lege oso gogor bat ezarri zuen, Lege lehorra izenekoa. Bertan, fabrikaziogintza, zerbitzuak eta alkoholaren salmenta debekatzen zituen.
Lehen Mundu Gerran neutral aritu zen RMS Lusitania barkua 1915eko maiatzaren 7an hondoratua izan zen arte. Gainera, 114 estatubatuar hil ziren bertan. 1917an Wilsonek Kongresuari bere herrialdeak gerran parte hartzeko eskatu zion. Urte bat beranduago, urtarrilak 8an hain zuzen ere, Wilsonek Kongresuan 14 puntuz osatutako Lista aurkeztu zuen bakea lortzeko asmoarekin.
14 PUNTUAK
1- Diplomazia sekretuaren amaiera
2- Nabigatzeko eta merkataritza egiteko eskubidea
3- Barrera ekonomikoen desagerpena
4- Armamentu militarren murrizpena
5- Kolonia lehiakideen arautzea
6- Rusiaren ebakuazioa
7- Belgikako subirotasunaren itzulpena
8- Alsacia eta Lorena Frantziarenak izatea berriz ere
9- Italiako fronteren egokitzea
10- Austria-Hungariako Inperioaren autonomia
11- Rumania, Serbia eta Montenegroren ebakuazioa
12- Otomano Inperioko herrien autonomia
13- Poloniako subiranotasuna itzulpena
14- Nazioen Elkarte iraunkorra sortzea eta bertan herri guztiak bilduko ziren euren arteko arazoak eztabaidatzeko eta konpontzeko, beti ere gerrara ez bueltatzeko proposamenarekin.
Puntu guzti hauek 1919an Versailleseko Ituna ipintzeko balio izan zuten. Honek, Lehenengo Mundu Gerraren amaiera esan nahi zuen.Ituneko puntu adierazgarrienak Inperio nagusien desagerpena eta herri bakoitzak bere iritzia emateko askatasuna ziren.
Urte bereko urriaren 2an Wilsonek istripu bat izan eta ezin zela mugitu gelditu zen. Arazo honek bere presidentzia karguan jarraitzea debekatzen zion, baina 1921eko hauteskundetaraino egon zen buru. Urte hontan Nobel de la Paz Saria eman zioten Lehenengo Mundu Gerra amaitzeko burutu zuen Versailleseko Itunarengatik, nahiz eta historialari batzuk Bigarren Mundu Gerra piztu zuen kausa dela esan.
Azkenik, Wilson Washington-en hil zen 1924ko otsailaren 3an.
BERE ITXURA BESTE EREMU BATZUETAN
Bere biografia eta karrera politikoaz gain, zinemara Wilson izeneko filma eraman zuen Henry King-ek 1944.urtean. Bertan, bere lehendakaritza karrerako momentu azpimarragarrienak azaltzen ziren. Koloretan eginiko produkzioa izan zen eta Wilsonen garaia erreflejatzea zen bere helburua. Garaiko Hollywood-eko aktore hoberenak hartu zuten parte, honela Alexander Knox aktoreak, Woodrow Wilsonen papera eginez. Vincent Price, Geraldine Fitzgerald, Cedric Hardwicke eta Charles Coburn bezalako aktore ezagunak ere azaltzen dira filma guztian zehar.
Ez hori bakarrik, 100,000 dolarreko billete estatubatuarretan ateratzen da.
KU KLUX KLANARI BABESA
Wilson gaztea zenean, estatuaren berreraiketaren aurka mantendu zen. Denen gainetik razista zen eta Estatu Batuak gerrak irabazten zituen gizon-emakume "txuriak" zuen biziraupenagatik.
"El nacimiento de una nación" izeneko filman oso ondo ikusten da Wilsonen jokabide razista eta Ku Klux Klanarekiko zuen jarraipena.
D. W. Griffith-en "El nacimiento de una nación" izeneko pelikulan Wilsonek esandako esaldia:
"Los hombres blancos fueron provocados por un mero instinto de supervivencia...hasta que finalmente surgió un gran Ku Klux Klan, un verdadero imperio del sur, para proteger al territorio sureño"