Ben Affleck

Benjamin Géza Affleck-Boldt, ezagunagoa Ben Affleck izenez (1972ko abuztuaren 15a, Kalifornia) estatubatuar aktore, zinema zuzendari, gidoigile eta zinema ekoizle bat da.

Berak antzeztutako filma ospetsuenen artean honako hauek daude: Chasing Amy (1997), Good Will Hunting (1997), Matt Damon aktorea eta adiskidearekin elkarlanean idatzia eta antzeztua, Armageddon (1998), Dogma (1999), Pearl Harbor (2001), Changing Lanes (2002), The Sum of All Fears (2002), Daredevil(2003), Hollywoodland (2007), State of Play (2009), The Town (2010), Argo (2012) eta Live by Night (2016).

Nahiz eta Kalifornian jaio izan, oso gazterik bere familiarekin batera Massachusetts estatuko Cambridge udalerrira lekualdatu zen. Bertan, bere adiskidemina den Matt Damon aktorea ezagutu zuelarik.

Bestalde, 2005an Jennifer Garner aktorearekin ezkondu zen.

2012ko irailaren 22an Donostiako Zinemaldian egon zen.

Biografia

Affleck Berkeleyen (Kalifornia) jaio zen, ama Anne Christine "Chris" Affleck zen, irakaslea zen eskola distrituan eta aita Timothy Byers Affleck zen, gizarte langilea, atezaina, mekanikaria, zerbitzaria, idazlea, Bostoneko Antzerki Konpainiako aktorea eta zuzendaria zen. Bere anaia, bera baina gazteagoa dena, Casey Affleck aktorea da. "Affleck" abizena, eskoziarra da eta Benek jatorri ingelesa, irlandarra, eskoziarra eta alemaniarra du. Bere familia, gehienbat episkopalianikoa, Cambridgera mugitu zen, non Bostonen(Massachusetts) gertu dagoen, Ben gaztea zenean eta bere gurasoak dibortziatu egin zirenean 1984an. Zortzi urte zituela, Benek, Matt Damon ezaguzu zuen, honek 10 urte zituenean, bi etxeko distantzira bizi baitziren. Oraindik biek erlazio estua dute haien artean, eta gainera Damon eta Affleck hurruneko lengusuak dira, Ingalaterra Berriko arbaso berdinak baitdituzte. Hauek biek, Cambridge Rindge eta Latin Schoolean ikasi zuten, nahiz eta maila ezberdinetan egon. Beranduago, Benek Los Angeleseko Occidental Collegean eta Vermonteko Unibertsitatean ikasi zuen, non Ekialde Hurbileko gaiez espezializatu zen, baina ikasketak alde batera utzi zituen Hollywooden ospea lortzeko asmoz. Hamahiru urterekin, Mexikon bizi izan zen urte batez, non bertan gaztelera ikasi zuen.

Ikasketak

Hasiera

Bederatzi urte zituela, Benek ospe handia lortu zuen The dark end of the street (1981) filmarengatik, Jsn Eglesonek zuzendua. Urte batzuz telefilak egin zituen eta PBSen The Voyage of the Mimi (1984) telesailan protagonista izan zen. 1990an hainbat lan egin zituen: Robert Mandel School Ties (1992), Matt Damon, Brendan Fraser y Chris O'Donnellerekin batera; Buffy the Vampire Slayer ; Dazed and Confused (1993), Richard Linklater zuzendariak zuzendua; Mallrats (1995), non Shannen Dohertyk eta Jeremy Londonek ere protagonizatu zuten eta azkenik Persiguiendo a Amy (1997) Joey Lauren Adamsekin eta Jason Leerekin. Mallratsek eta Persiguiendo a Amyk Kevin Smithekin lanean hasteari hasiera eman zieten lanak izan ziren.

Ben Affleck

Informazio pertsonala

Izen osoa

Jaiotza

Nazionalidadea

Benjamin Geza Affleck-Boldt

1972ko Abuztuaren 15a (45 urte)

Fisikoa

Altura

1,92 m (6 ft 4 in)​

Familia

Emaztea

Bikotea

Seme alabak

Jennifer Garner (2005-2017)

Gwyneth Paltrow (1997-1999)

Jennifer Lopez (2002-2004)

Violet Anne Affleck (2005)

Seraphina Rose Elizabeth Affleck (2009)

Samuel Affleck Garner (2012)

Ikasketak

Egoitzak

    • Occidental College

    • Universidad de Vermont

Informazio pertsonala

Lanak

Urte oparoena

Aktorea

Zuzendaria

Produktorea

Gidoilaria

1981

Sari artistikoak

Oscar Sariak

Urrezko Globo Saria

BAFTA Sariak

SAG Sariak

Cesar Sariak

Beste sari batzuk

Bereizketa

Film hoberena

2012 Argo

Gidoi originaleena

1997 Good Will Hunting

Film hoberena - Drama

2012 Argo

Zuzendari hoberena

2012 Argo

Gidoi hoberena

1997 Good Will Hunting

Film hoberena

2012 Argo

Zuzendari hoberena

2012 Argo

Aktore talde hoberena

1998 Shakespeare in Love

2012 Argo

Film hoberena baina ez frantsesez

2013 Argo

Sariak

    • Zuzendarien sindikatuko Saria

Webguneak

Facebook

Twitter

Zuzendari bezala, 1993an izan zuen ospea handia, 16minutuko luzera zuen komedia batengatik, I Killed My Lesbian Wife, Hung Her on a Meat Hook, and Now I Have a Three-Picture Deal at Disney izenekoa. 90en bukaeran fama izugarria lortu zuen komertzialekin, Armageddon(1998) eta Shakespeare in Love (1999) batik bat. 1999an Dogma protagonizatu zuen Matt Damon, Linda Fiorentino y Salma Hayekekinekin batera. Urte berean Las Fuerzas De La Naturaleza protagonizatu zuen Sandra Bullockekin batera.

2000-2004

2000. urtean John Frankenheimer zuzendaria zelarik eta Charlize Theron ko-protagonista zelarik, Reindeer Gamesen filmean azaldu zen. 2001an Jay y Bob el silencioso contraatacan pelikulan parte hartu zuen, non protagonistak Kevin Smith y Jason Mewes ziren. Gainera Saturday Night Livean aktuatu zuen eta Michael Bayek burututako Pearl Harbor filmean azaldu zen.

Hollywoodlanden arrakastaren ondoren, Smokin' Aces filmean azaldu zen, Jack Dupree pertsonaiaz eginez. Smokin' Aces filmak, denetako iritziak jaso zituen eta porrota izan zen lehiatiletan.

2007an, Affleckek zuzendari bezala fama Gone Baby Gone filmarekin lortu zuen. Filma Casey Affleckek protagonizatu zuen, bere anai gazteenak. 2007ko urrian iritzi onak izan zituen eta zergatik zuzendu nahi zuen filma, honek hau esan zuen:

Gauza asko ikasi ditut zuzendu dudan bitartean, bai idazkerari buruzkoak eta bai antzezteari buruzkoak. Oso baliagarria izan zen, filmak forma nola harzen zuen ikusteak eta hori gauza ona izan zen.

2008an, Affleck Jimmy Kimmelen I'm Fucking Ben Affleck bideoan azaldu zen, zein Kimmelen bikoteari erantzun bat izan zen, Sarah Silvermani hain zuzen ere. Bideoan beste hainbat famatu azaltzen ziren: Good Charlotte, Joel y Benji Maden, Macy Gray, Dominic Monaghan, Lance Bass, Josh Groban, Don Cheadle, Brad Pitt, Cameron Diaz, Robin Williams, Harrison Ford, Huey Lewis, Joan Jett, Pete Wentz, Christopher Mintz-Plasse, Meat Loaf, Dicky Barrett eta beste hainbat famatu.

2009-2011

2003an, Daredevilen, Mark Steven Johnsonek zuzendutako, Jennifer Garner ko-protagonista zelarik, Marver Comicsek eginiko superheroiaren egokitzapenean protagonista izan zen. Affleckek Daredevil, bere txikitako komikirik gogokoena zela

esan zuen.

Berak ere honako hau esan zuen:

Nik ez nuen beste inork egitea nahi, beldurre baitnuen beste batek egingo balu komikiaren ezberdina izango zela.

Beranduago, Martin Bresten Gigli (2003) filma protagonizatu zuen. 2004an, Una chica de Jersey filman protagonista izan zen Jennifer López eta Liv Tylerrekin batera.

Lehiatila

Behin betiko jauzia Hollywoodeko industrian, Matt Damon, Minnie Driver y Robin Williams ekin protagonizatu zuen Good Will Hunting (1997) filma izan zen, gainera idazlea bera eta Damon izan zirenez, Urrezko Globo Saria eta Jatorrizko gidoi onenaren Oscar Saria lortu zuten. Damon, Chris Moore produktoreekin eta Sean Baileyrekin batera LivePlanet produkzio konpainia sortu zuten, gainera honen bidez lau hauek Project Greenlight telesail/dokumentala sortu zuten. Project Greenlight Emmy Sarietara izendatua izan zen.

Benek Armageddon (1998) protagonizatu zuen, Bruce Willisen alboan. Filmak hainbat iruzkin kritiko jaso zituen baina bereziki txarrak izan ziren arren, izugarrizko ospea lortu zuen eta mundu guztian 553 milioi dolar lortuz. 2001an, Affleckek Michael Bayekin kolaboratu zuen Pearl Harbor filmean. Mota guztietako Iruzkin kritikoak jaso zituen baina fama handia lortu zuen eta mundu osoan 449 milioi dolar irabazi zituen.

2002an, Jack Ryanetaz antzezteko aukeratua izan zen, zein Alec Baldwinek eta Harrison Fordek lehenago antzeztu zuten berataz, The Sum of All Fears filmean. Filman protagonista Morgan Freeman ere izan zen. Ann Hornadayek, Washington Postean Affleckek eta Freemanek "izugarrizko kimika sortzen dute" esan zuen.

2003an Daredevil filmean Roger Ebertek, Affleck eta Jennifer Garner egin behar zutenerako egokienak zirela esan zuen. Film honek 179 milioi dolar baina gehiago irabazi zituen mundu guztian.

Nahiz eta iritzi txar asko izan Affleckek esan zuen film bakoitzeko 15 milioi dolar irabazi zituztela esan zuen. Daredevil eta gero, Affleckek Gigli (2003) eta Sobreviviendo a la Navidad (2004) protagonizatu zituen eta ondoren bere karrera ahuldu egin zen.

2006-2008

Affleckek HBOk eginiko eta Allen Coulterek zuzendutako Hollywoodland filma protagonizatu zuen, George Reeveses pertsonaiaz eginez. Rolling Stoneseko Peter Traversek honako hau idatzi zuen:

Ironia da, Afflecken famaren eskuetan oso ondo interpretatu du Reeves. Pertsonaia barrutik ezagutzen du: kanpoaldeko xarma, izkutuko ahultasuna eta mina ikustean lasterketa bat txantxa batean eraldatua eta gelditzeko ezin izan.

Claudia Puigek USA Todayen Affleckek " jarrera ona" zuela idatzi zuen. Saritua izan zen aktore hoberena bezala Copa Volpi sariarekin Veneziako Zine Jaialdian, Hollywoodeko Zine jaialdian Urteko Aktore saria irabazi zuen eta izendatua izan zen Urrezko Globo Sarietan film batean aktore batek edukitako jokaera honenarengatik.

Proiektu solidarioak eta humanitarioak

Matt Damonek bezala, Affleckek filantropo bat da. Fuerzas de la naturaleza filma grabatzen zegoen bitartean, Joe Kindregan izeneko bederatzi urteko gazte bat ezagutu zuen. Honek Ataxia-telangiectasia izeneko gaixotasun berezi bat zuen. Gixotasun hau dutenek, giharretako arazoak, minbizia eta beste hainbat arazo batera edukitzen dituzte eta gaztaroan hiltzen dira gaixoak. 2007an hitz egin zuen gaztearen eskolan, zein Virginian zegoen.

2015an berriz ere Batman pertsonaiaz antzeztuko zuela esan zuen 2018an azaleratuko den The Batman filmean.

2017an Matt Damonen ondoan City on a Hill telesailan antzeztuko zuela esan zuten Showtime telesilekoek.

2017ko azaroak 17an Justice League filmean Batmanez egin zuen.

2009an, Affleck antzeztera itzuli zen: He's Just Not That Into You, La sombra del poder y Extract filmeetan. He's Just Not That Into You filmean Jennifer Aniston, Drew Barrymore, Scarlett Johansson, Justin Long eta Jennifer Connelly ere aurkitu ditzakegu. Izugarrizko fama irabazi zuen filmak 165milioi dolar irabaziz mundu guztian zehar. La sombra del poder filmean Affleckek Stephen Collins pertsonaiaz egin zuen. Extract filmean berriz Dean pertsonaiaz egin zuen. Oso ondo antzeztu zuen eta hainbatek idatzi egin zuen bere lanaz. 2010ean, The Town filma zuzendu zuen, zein izugarrizko fama irabazi zuen. Filmean Jon hamm, Jeremy Renner, Chris Cooper eta Blake Lively azalzten ziren. 2011an berriz Premio del Presidente irabazi zuen Palm Springseko Zineko Jaialdi Internazionalean.

2012-orain

2012an, To the Wonder filma protagonizatu zuen Olga Kurylenko, Javier Bardem, Rachel McAdams eta Rachel Weiszekin. 2010eko udazkenean filmatu zen Tulsa, Oklahoma eta Pawhuska, Oklahoman.

2012an ere, bere largometrajea estreinatu zuen, Argo, produktore bezala George Clooney y Grant Heslov zirelarik. Filmak 1979tik jazotako historia azaltzen du, Iraneko erreboluzioa, Estatu Batuetako enbaxata zuzentzeko militarren saiakera batik bat. Filma Donostiako Zinemaldian erakutsi zen lehenengo aldiz. 5 aldiz izendatua izan zen Urrezko Globo Sarietan. Premios del Sindicato de Actoresen eta Premios de la Sociedaden berriz sariak ere irabazi zituen. Argo filmarengatik Broadcast Film Critics Association sarietan beste pare bat sari lortu zituen. AFIren zerrendan gainera, lehenengo postua lortu zuen filmak 2012ko film hoberenen artean. Premios de la Academian berriz, 7 aldiz izan zen izendatua eta Jack Nicholsonek eta Michelle Obamak aurkeztu zituzten Film Hoberenaren kategorian 3sari irabazi zituen, Michellek Etxe Zurian eman zion diploma. 2013an berriz Argo filmak berriz ere pare bat sari irabazi zituen baina honako honetan, BAFTA Sarietan izan zen, urteko film hoberenaren saria eta zuzendari hoberenaren saria irabaziz.

2013ko abustuak 22an, Batman pertsonaiaz azalduko zela esan zuen, Batman v Superman: Dawn of Justice filmean. Zack Snyder zuzendua izan zen eta 2016an azaleratu zen.

2012ko abenduak 19an, Washingtonen Ameriketako Estatu Batuetako Senatuari Kongoko Errepublika Demokratikoko egoera azaldu zion eta bertako presidenteak, hau da, Barack Obamarek bertko arazoak amaitzeko arrazoiak eman zizkion. Ben nazio afrikar hartara joan zen eta bertako errefuxatuei, soldaduei eta politikariei elkarrizketatu zien. Ondoren elkarrizketa horiek korttometraje bat egiteko erabili zituen. 2014an, Matt Damonekin batera, Omaze.com webgunean lehiaketa bat prestatu zuten. Lehiaketaren oinarria hamar dolar ematea zen Eastern Congo Initiative eta Water.org programei laguntzeko dira eta ezaguna egin zen lehiaketa sare sozialetatik bideoen bidez zabaldu zen, beraien artean txantxak egiten baitziren.

Bizitza pertsonala

Affleck bere buruari protestante kadukatua deritzo. Pokerrean oso jokalari ona bezalaz ezagutzen da, Amir Vahedi eta Annie Duke eduki baiditu

erakusten. 2004an Californian Poker Txapelketa irabazi zuen eta 356.000 dolar irabazi zituen. Beni asko gustatzen zaizkio Boston Red Sox, Boston Bruins, Boston Celtics eta New England Patriotsak.

Familia eta bikotekideak

Benek Gwyneth Paltrowekin 1998an erlazio bat eduki zuen. 2002an berriz Jennifer Lopezekin ateratzen hasi zen eta urte berdinean ezkondu egingo zirela azaldu zuten, baina 2004ean erlazioa amaitu egin zen eta hauek esaten dutenez arrazoia iturrienak ziren.

2005an, Jennifer Garnerrekin ezkondu egin zen Turkak eta Caicoaken. Bikote hau Pearl Harborreko grabazioan ezagutu ziren. 2005eko abenduak 1ean, Violet Anne Affleck jaio zen, hauen lehen alaba. Seraphina Rose Elizabeth Affleck 2009ko urtarrilak 6an jaio zen eta Samuel Affleck Garner 2012ko otsailak 27an jaio zen. Nahiz eta Los Angelesen eta Massachusettsen bizi, etxe bat dute Savannah, Georgian. 2015eko ekainak 30ean bikoteak banandu egin behar zirela azaldu zuten. Esan zutenez ez ziren batera ibiltzen eta gero Ben umeen zaintzailearekin erlazioak eduki zituen.

Alkohola eta tabakoa

2001ean Ben erreabilitazioan sartu zen alkoholaren ondorioz.

Ases Calientes filma protagonizatu ondoren erretzez utzi zuen, filmean asko erre baitzuen eta nazka hartu baitzion erreteari.

Arazoa Hard Rock 2014ean

Hard Rock kasinoan Afflecki bota egin zioten betirako Blackjack jokoan kartak zenbatzen baitzegoen. Gertakizuna 2014ko apirileko azken astean izan zen.

Filmografia

Zinea

Aktorea

Zuzendaria

Gidoilaria

Telebista

Sariak

Orcar Saria

Urrezko Globo Saria

BAFTA Sariak

Aktoreen Sindikatuko Saria

Zuzendarien Sindikatuko Saria

Primetime Emmy Sariak

Veneziako Mostra Sariak

Betelakoak