Elias Canetti

Elias Canetti (Ruse, Bulgaria, 1905eko uztailaren 25a- Zürich, Suitza, 1994ko abuztuaren 14a) 1981ean Literatura Nobel Saria irabazi zuen idazle eta pentsalari alemaniarra izan zen.

Biografia

Elias Canetti

1971n, haren lehenengo emaztearen heriotzaren ondoren, Hera Buschor zaharberritzailearekin ezkondu zen, alaba bat izan zuenarekin. 1972an Georg Büchner Saria jaso zuen, alemaniarren hizkuntzaren sari literario garrantzitsuena, eta 1981ean Literatura Nobel Saria. Nobelaren eskura-ematean aipatu ziren fundamentuak Eliasen masen mugimenduen ikerketa eta herritartasun germaniarraren eta diktaduren basakeria ziren besteak beste. Canettiren obra pertsonalen sorta ezin izango da ezagutu 2024rarte, testamentuan eskatzen zuen bezala.

Obrak

  • "Ezkontza" (1932). Antzerkia

  • "Harrokeriaren Komedia"(1934). Antzerkia

  • "Auto de Fe" (1936). Eleberria

  • "Los Emplazados" (1955). Antzerkia

  • "Masa eta Boterea" (1960). Entsegua

  • "Apunteak", 1942-1965 (1965). Atsotitza

  • "Marrakecheko ahotsak" (1968). Bidaiatzeko liburua

  • "Kafkaren beste prozesua". "Feliceri kartei buruz" (1969). Entsegua

  • "Gizonaren probintzia". "Apunteak", 1942-1972 (1973). Atsotitzak

  • "Lekuko entzulea" (1974). Entsegua

  • "Hitzen Kontzientzia" (1975). Entsegua

  • "Hizkuntza salbatua" (1977). Autobiografiaren lehenengo liburukia

  • "Antortxa Belarrira" (1980). Autobiografiaren bigarren liburuakia.

  • "Begien Jokoa" (1985) Autobiografiaren hirugarren liburukia

  • "Ordulariaren Bihotz Sekretua". "Apunteak", 1973-1985 (1987). Atsotizak

  • "Eulien Sufrimendua". "Apunteak", 1986-1992 (1992). Atsotitzak

  • "Hampsteadetik". "Apunteak", 1954-1971 (1994). Atsotitzak

  • "Apunteak", 1992-1993 (1996 hilostekoa). Atsotitzak

  • "Apunteak", 1973-1984 (1999 hilostekoa). Atsotitzak

  • "Bonben Azpiko Festa" (2003 hilostekoa). Autobiografiaren laugarren liburukia

    • "Marie-Louisentzako Apunteak" (2005 hilostekoa). Atsotitzak

    • "Egunerokoa" (2024rarte argitaragabea, Canettiren heriotzaren 30. urteurrenean hain zuzen ere)

Notak

Elias Canettiren abizena Cañetetik dator, Cuencatik, Espainiatik, adopziozko semea izan zen tokitik.

Jatorri sefardiko familia merkatari baten semea izandakoa egungo Bulgarian bizi izan zen, 1911n Britainia Handiara lekualdatu zen arte, Manchesterrera hain zuzen ere; halaber, literatura unibertsalaren obra garrantzitsuenak hasi zen ezagutzen bertan. Txikitatik menperatu izan zuen bulgariera, alemaniera eta judu-gaztelaniera (bere autobiografian aipatzen duen bezala, haurtzaroarekin lotura sendoak dituen hizkuntza). Aita hil eta urte bat geroago familiak Vienara emigratu zuen, Lehen Mundu Gerra bizi izan zuen tokira. Austrian kokatu bezain laster alemaniera hizkuntza nagusi bihurtu zitzaion.

Zürichen eta Alemanian izan ondoren, Vienara itzuli zen 1924an Zientzia Kimikak ikasteko asmoarekin eta 1929an graduatu egin zen; hala ere, bere jaidura handiena literatura zen; izan ere, hartan dihardu zuen Suitzan. Vienako egonaldiaren denboraldi horretan, Veza Taubnerrekin ezkondu zen eta lehenengo obrak idatzi zituen: "Ezkontza", "Harrokerien Komedia" eta "Auto de Fe". 1938an, Austriako "Kristal Hautsien Gaua" eta gero, Canetti Londresera joan zen eta bertan hiritartasun britaniarra lortu zuen 1952an. Britania Handian haren obra ospetsuenetako bat landu zuen, "Masa eta Boterea" (alemanieraz "Masse und Macht"); gainera, Alemania naziak garai hartan berarengan eragin handia izan zuelaren susmoa dago, oso gertutik bizi izan baitzuen. "Bonben Azpiko Festa" obran aipatzen duen bezala, adimen ingelesarekiko oso kritiko bihurtu zen, bertako pentsakera eta ohiturek deseroso sentiaraztea egiten baitzioten. Nobela horretan Iris Murdoch eleberrigile britaniarraren (maitalea izan zenaren) erretratu errukigabea idatzi zuen. 70. hamarkadatik aurrera Zürichen bizi izan zen berriz ere hil zen arte, 1994ko abuztuaren 14rarte hain zuzen ere.

Informazio profesionala

Familia

Informazio pertsonala

Sinadura

Sariak

Zeren kide izan zen?

Produkzioaren hizkuntza literarioa

Lanbidea

Ezkontidea

Ama hizkuntza

Herritartasuna

Hilobiratzea

Heriotza

Jaiotza

Izena

    • Hizkuntza eta literaturaren akademia alemaniarra

    • Veza Canetti

Elias Canettiren hilobia Zürichen