Irena Sendler

Irena Sendler

Irena Sendlerrek edo Sendlerowa (Varsovia, 1910ko otsailaren 15an - Varsovia, 2008ko maiatzaren 12an), « ángel De El Ghuetto De Varsovia » bezala ezagutzen da. Bigarren Mundu Gerran lagundu zuen poloniar erizain bat izan zen eta hiltzeko arriskuan zeuden 2500 haur judutar salbatu zituen. 2007ko Bakearen Nobel sarietara hautagaia izan zen, nahiz eta azkenean ez aukeratua ez izan.

Holokaustoko haurren ama

“Lagunaza behar duen edonori lagundu behar zaiola irakatsi zidaten haurra nintzenetik, haren erlijioa edo haren nazionalitatea begiratu gabe. Horregatik lagundu eta salbatu nien haurra haiei”

1939an Alemaniak hiria inbaditu zuenean, Irena Varsoviako “Departamento de Bienestar Social-eko” erizana zen, beraz, hiriko komunitate jangelak bere esku zeuden. Bertan, nekatu gabe egin zuen lan, katolikoen eta juduen sufrimendua arintzeko ahaleginetan. Hari esker, jangela hauek, umezurtzei, zaharrei eta txiroei jateko ematen zieten eta horrez gain, hauek dirua eta medikuntzak ere jasotzen zituzten lagunaza bezala.

1942an naziek ghetto bat sortu zuten Varsoviako itunan, eta Irena, han bizi ziren egoerak zirela-eta izutua, Judutarren laguntza kontseilura bildu zen. Berak aitortzen duenez: " lortu nuen, niretzat baita nire lagun Irena Schultz-entzat, bulego sanitarioko identifikazioak, bertako lanetako bat gaixotasun kutsakorren aukako borroka zen.Geroago arrakasta izan nuen, izan ere, beste lankideek lan egin zezaten hauentzat ere paseak lortu nituen.

Irena ghettoaren kaleetatik ibiltzen zen bakoitzean, David izarra zuen besoko bat eraman ohi zuen, elkartasunaren zeinu bezala. Azkar jarri zen kontaktuan familiekin eta heuren semeei ghettotik kanpora eramatea eskeini zieten. Baina haurren familiei ezin zizkien arrakastaren bermeak eman . Haurrak bertan geratzen baziren hilko zirela zihurtatu zien gauza bakarra izan zen. Bertan zeuden Ama eta amona askok heuren haurrei emateko errezeloa zuten. Batzuetan, Irena edo haren neskak familak bisitatzen zituztenean heuren iritziak aldatzen ahalegintzen ziren, baina danak kontzentrazio esparruetan hilda zeuden.

Urte eta erdi batean zehar, ghettoren 1942ko ebaluazioko udan , bide desberdinetatik 2500 haur baino gehiago erreskatatzea lortu zuen: anbulantziez ateratzen hasi zen tifusaren biktimak izango balira bezala, baina geroago haurrak ezkuta zitezen, edozer gauzaz baliatzen hasi zen, esate baterako: zakuak, zaborraren saskiak, erreminta-kaxak, pataten poltsak, hilkutxak... Irenak ume horiek egun batean heuren izenak, identitatea, bakoitzen historia pertsonalak eta bakoitzen familiak berreskuratu zitzaten nahi zuen. Orduan, haur bakoitzaren izena eta heuren identitate berriak Irenak sortu berri zuen artxibo batean jasotzea bururatu zitzaion.

Baina naziek trapitxeo horiez konturatu ziren. 1943ko Urriaren 20an, Irena Sendler Gestapo-ren bidez atxilotua izan zen eta beraz, Pawiak-ko gartzelara eraman zuten, non bortizki torturatua izan zen. Lastozko koltxoi batean Jesusen irudi bat aurkitu zuen baita elezahar bat eta zera zioen: “Jesusek zugan utzi zuen bere konfidantza osoa”. 1979. urterarte gorde zuen eta ondoren, Juan Pablo II.ari eman zion.

Bera zen izenak eta haur judutarrak bizi ziren familien helbideak zekizkien bakarra. Tortura jasan zuen eta bai ezkutuko haurrak non zeuden esatea baita kolaboratzaileei traizioa egiteari ukatu zen. Hilketara kondentatu zuten. Exekuziora itxaroten zuen bitartean, bertako soldadu aleman batek eraman egin zuen “galdeketa” bat egin behar ziolakoan. Atera zirenean, poloniar hizkuntzan “¡korri egin!” garraxi egin zion. Urrungo egunean, bere izena exekutatuak izan ziren beste poloniarrekin batera aurkitu zuen zerrendan. Zegotako kide alemanak sobornatuz, exekuzioa geldiaraztea lortu zuten eta Irena identitate faltsu batekin berean lan egiten jarraitu zuen.

1943an, Varsoviano altxamenduan, zituen bi zenrrendak beirazko bi ontzietan ipini zituen eta bere bizilagunaren lorategian lurperatu zituen, bera hil ezkero bi zerrenda horiek esku onetan gelditzen zirela zihurtatzeko. Gerra ostean, alegia, gerra bukatu zenean, Irena berak lurperatutako bi ontzi horiek jaso zituen eta Adolfo Berman -bizirik zeuden judutar salbamentuko presidentea- medikuari eman zizkion. Desgraziz, haurren familien parte handiena kontzentrazio esparruetan hil ziren. Hasiera batean, humezurtz geratutako haurra guztiak famili ordezkoetan zainduak izan ziren, baita umezurztegietan ere. Baina pixkanaka-pixkanaka Palestinaruntz bidaliak izan ziren.

Huarrek “Jolanta” ezizenez ezagutzen zuten Irena. Baino urte batzuk geroago, egindako akzio gizatiarrengatik premiatua izan zenean eta bere argazkia aldizkari baten argitaratu zutenean, gizon batek telefonoz dei egin zion eta zera esan zion: “zeure aurpegia oroitzen dut, zeu zara Ghetotik atera ninduena.” Eta horrela, beste horrenbeste dei jaso zituen.

1965ean Jerusalengo Yad Vashem organizazioak nazioartetik JUSTA-ren titulua eman zion, eta Israelgo ohorezko hiritarra izenpetua izan zen.

2003ko azaroan, Errepublikako presidentea, Alexander Kwasniewski, Poloniako bereizketa zibil altuenetariko bat eman zion.

Irena, bere familia eta Elzbieta Ficowska-ren konpainian egon zen, alegia, salbatua izan zen neska bat "la niña de la cuchara de plata".

2007an, Poloniako gobernuak Bakearen Nobel sarietako hautagaietako bat bezala aurkeztu zuen. Ideia Lech Kaczynski gobernariarena izan zen eta Israelgo Estatuaren laguntza ere izan zuen. Oświęcim-eko(Auschwitz alemanez) agintariek euren laguntza adierazi zuten "kandidatura" honetara, izan ere Irena Sendler euren belaunaldiko azkenetako heroitzat zuten. Baina, azkenean, saria Al Gore-ri eman zioten.

Varsovian hil zen (Polonian), 2008ko maiatzaren 12an, 98 urterekin.