Michelle Obama

1981an eskola amaitu eta soziologia eta ikasketa afroamerikarrak ikasten hasi zen Princetongo Unibertsitatean, non 1985an Arteko postgraduan graduatu zen.1988an, Michelle Harvardeko Zuzenbideko fakultatean lizenziatu zen (Harvard Law School). Unibertsitate honetan hasi zen politikan parte hartzen eta hainbat ekintza lideratu zuen, unibertsitateetan gutxiengoetako kideak ziren irakasleak ere hartzeko.Barack Obama eta Michelle lan egiten zuten abokatu bulego batean ezagutu ziren eta 1992an hezkontu ondoren, bere lehen alaba Malia Ann jaio zen 1998an. Hiru urte igaro ondoren, 2001an, bere bigarren alaba Sasha jaio zen.

Michelle Robinson 1964ko urtarrilaren 17an jaio zen Illinois-en. Bere aitak, Fraser Robinson, ur fabrika batean lan egiten zuen eta amak; berriz, Marian Shields Robinson, idazkari lanetan ibili ohi zen. Bere arbasoetako bat Jim Robinson da, Hego Carolinako morroi bat. Gainera, bere familiaren zati handi bat oraindik han bizi da.

Michelle LaVaughn Robinson de Obama (1964ko urtarrilaren 17a) abokatu estatubatuarra izateaz gain, oraingo Estatu Batuetako lehendakariaren, Barack Obama, emaztea da eta gainera, bere herrialdeko lehenengo Lehen Dama afroamerikarra da.Michelle Chicago-ko hegoaldean jaio eta hezi zen eta Princeton eta Harvard unibertsitate ospetsuetan graduatu zen. Bere ikasketak egin ondoren, Chicagoko Sidley Austin abokatuen bulegoan lan egin zuen eta han bere senarra ezagutu zuen, Barack Obama.Aldi berean Chicagoko Richard M. Daley alkandearen bulegoan lan egin zuen eta Chicagoko Unibertsitateko osasun zentroan ere ibili zen lanean. 2007 eta 2008an bere senarraren hauteskunde-kanpainan lagundu zuen eta 2008ko alderdi Demokraren bileran hitzaldi bat eman zuen. Michelle eta bere senarrak bi alaba dituzte, Natasha eta Malia, eta gainera, Obamaren andrea Craig Robinsonen arreba da; esaterako, Oregoneko Estatu Unibertsitateko saskibaloieko entrenatzailearen arreba.Familia eta heziketa