Robert Green

Robert Green (1980ko urtarrilaren 18a Chertsey, Ingalaterra, Erresuma Batua), britaniar futbolaria da. Atezaina da eta Ingalaterrako Football League Championshipeko Queens Park Rangers taldean jokatzen du momentuan.

Ibibidea

Robert Greenek Norwich City taldean hasi zuen bere karrera profesionala eta 1999ko apirilean debutatu zen 0-0 amaitu zen partidu batean. 2004an, Norwich City taldea igoerara eraman eta horrela Ingalaterrako selekziorako deitua izatea lortu zuen Paul Robinson atezainaren ordezko gisa. 2006ko maiatzean, West Ham United F.C taldeak berarenganako interesa azaldu zuen. Lesio baten ondorioz, 4 urteko kontratu bat sinatu zuen 2006ko abuztura arte. 2008an, Hammer of the Year izendatu zuten, West Hameko denboraldiko jokalari onena.

Selekzio nazionala

Ingalaterrako futbol selekzio nazionalarekin 9 partidu jolastu ditu eta 2010eko Munduko Futbol Txapelketan ere parte hartu zuen britaniarren atea defendatuz. Akats ugari izan zituen baina nabarmenena Ameriketako Estatu Batuen aurkako partiduan egin zuen eta irudi horiek mundu osoa zeharkatu zuten. Akats honek hurrengo partiduko titulartasunaz gain, txapelketaz geratzen zena galaraztea ere ekarri zion.