Medgar Evers
Medgar Wiley Evers Decatur, Mississippi herrian jaio zen 1925eko uztailaren 2an eta 1963ko ekainaren 12an hil zen Jacksonen, Mississippiko hiriburuan. Amerikako Estatu Batuetako giza eskubideen aldeko ekintzaile bat izan zen. Mississippiko Unibertsitatean arrazaren bereizketaren aurka eta justizia sozialaren alde borrokatu zuen. Horrez gain, AEBko biztanleria afro-amerikarraren boto eskubidea ere aldarrikatu zuen.
Biografia
Bigarren Mundu Gerrako beteranoa eta unibertsitario lizentziatua, AEBko afro-amerikarren eskubide zibilen aldeko mugimenduko ekintzaile bihurtu zen 1950eko hamarkadan. NAACPko (National Association for the Advancement of Colored People) idazkari izendatu zuten.
1954an Ameriketako Estatu Batuetako Gorte Gorenak "Brown v. Board of Education" kasuan hartu zen erabakiaren ondorioz, hontan eskola publikoetako arraza bereizketa konstituzioaren aurkakoa zela agertu zen, Eversek Mississippiko Unibertsitatean afro-amerikarren onarpenaren alde burrukatu zuen, Estatuaren sostengua eduki zuen. Boto eskubidearen eta erregistroaren alde, aukera ekonomikoen alde, instalazio publikoetarako sarbidearen alde eta garai hartako AEBko beste hainbat gizarte aldaketen alde ere azaldu zen. Byron De La Beckwithek asasinatu zuen, Supremazismo Zuriaren kide zena. Talde hau 1954an sortu zen eta koloredunen eskola eta giza eskubideen ekintzen integrazioa moztea zen haien helburua.Beteranoa izan zenez, Arlington konderriko hilerrian lurperatu zuten militar ohoreekin. Herailketa eta epaiketaren lehen pausuak biztanleriaren zati baten haserrea sortu zuen. Giza eskubideen aldeko manifestaldiak eta artelanak ere sorrarazi zituen gertaerak, izan ere, filma (Mississippiko Mamuak) eta abestiak egin ziren. Hauen arrazoia epaileen azal kolorea izan zen, guztiak zuriak bitziren, gainera, inork ez zuen Beckwith erruduntzat epaitu hasieran. Azkenean, 1994an ospatu zen hirugarren epaiketa batean proba berriei esker Beckwith zigortua izan zen.Myrlie Evers-Williams, Eversen alarguna, bere kabuz NAACPko ekintzaile ezaguna bihurtu zen eta erakundeko presidentziara iritsi zen. Bere anaia, Charles Evers Mississippin aukeraturiko lehen alkate afro-amerikarra izan zen, 1969an Fayetteko herrian eginiko hauteskundeak irabaztean.