Mariana Neoburgokoa
María Ana del Palatinado-Neoburgo 1667ko urriaren 28an jaio zen Benratheko jauregian, Alemanian, eta 1740ko uztailaren 16an izan zuen heriotza Espainian. Carlos II.aren bigarren emaztegaia izan zen 1689tik 1700ra arte.
Bere bizitzako lehen urteak
Mariana hamabigarren alaba zen familian, bere aita Felipe Guillermo del Palatinado zen, Neoburgoko Dukea eta bere emaztea, berriz, Hesse-Darmstadteko Isabel Amalia. Bere ahizpa María Sofía, Dorotea Sofía eta Eduvigisekin batera edukatua izan zen Neoburgoko gazteluan. Gaztetatik emakume erakargarria izan zen: Altua, argala, ilegorria, gorputz zaindua,... baina pixka bat berekoia zen.
Ezkontza
1689an Carlos II.aren lehen emaztea, María Luisa de Orléans, hil zen. Honekin batera espainiar ministroak erregearentzat emaztegai berri bat bilatzen hasi ziren. Mariana beste hainbat hautagaien artean, erregearen bigarren emazte izateko aukeratua izan zen, izan ere, umeak edukitzeko gaitasun oso handia zuen (besteak beste, bere amak 23 ume egin zituen). Horrez gain, Marianaren ahizpa zaharrena, Leonor, Leopoldo Iarekin zegoen ezkonduta, beraz, Hasburgotarren boterea handitzen joango zen. Ezkontza 1689ko abuztuaren 28an ospatu zen Ingolstadten, Alemanian. Bertara gerturatu ziren baita ere Leopoldo Ia eta bere emaztea Leonor(Marianaren aizpa).
Rol publikoa
Ezkondu ondoren, Marianak 11 aldiz iruzur egin zuen haurdun zegoela esanez eta Berlipseko baronesak, Marianaren zerbitzariak, tronorako hautagai bat aukeratzerakoan honen hitzak eragina izan zezan lagundu zuen. Koroaren herentziaren eztabaidetan Marianak bere hiloba goraipatzen zuen, Austriako Carlos( Neoburgoko Leonor eta Leopoldo Iaren semea). Hau gutxi balitz, Mariana Carlos II.aren exorzismo ekintza arraroetan inbolukratuta egon zen.
Herriak honako bertso hauek esaten zituzten:
"No conocen que es la reina
mundo, demonio y mujer
y, en fin, por decirlo todo,
que lo demás no lo sé,
es ser la reina de carne,
es ser el rey de papel"
Mariana ez zen ospetsu izatera heldu bere izaera autoritarioaren ondorioz. Izan ere, batzuek gorrotatu egiten zuten arka espainioletatik dirua lapurtu zuelako bere familia aberasteko. Hala ere, Marianak dirua inbertitu behar izan zuen ekonomia egoera ezegonkorrean zegoenean, adibidez, 1696an bere bitxi baliotsuenak sakrifikatu behar izan zituen bere senarrari laguntzeko, berak ez baitzeukan dirurik zenbait gastuei aurre egiteko. Mariana egoera honetaz kexu zen, bere aizpek berak baina ekonomia egonkorragoa mantentzen baitzuten bera ezkondu zenean. Haserrea areagotu egin zen, Maria Luisa de orleansek, Carlosekin ezkontzean irabazi handiak jaso zituela jakin zuenean (urrezko bitxiak, dirua,...). Bere amak Isabel Amaliak, honako hau idatzi zuen:
"No es exacto que la Reina esté peor dotada que sus hermanas. Ni la Emperatriz, ni la Reina de Portugal, ni la Princesa de Polonia, recibieron más que ella. Claro que no podrá igualarse nunca con la hija del Duque de Orléans, hermano del Monarca más rico del mundo; pero, en cambio, me parece vergonzoso que se viese en la precisión de empeñar sus alhajas para cubrir necesidades de su marido."
1699an Carlos II eta Marianak, denbora luze bat pasatu zuten "El Escorialen", gorteko gainontzekoekin eta aukera aprobetxatuz zenbait feretro lekuz aldatuak izango zirela erabaki zen. Mariana ezinegona zuen eta Maria Luisa de orleansen feretroa irekitzea agindu zuen, eta honen gorpua egoera honean azaldu zen, izan ere, hamar urte pasata hil zen. Carlos erregeak bere amaren feretroa irekitzeko agindua eman zuen, Mariana de Austriarena hain zuzen. Honen gorpua egoera honnean aurkeztu zen baita ere. Aldiz, Juan José de Austriaren gorpua guztiz ustelduta zegoen bere feretroa irekitzean.
Carlos IIaren heriotza
1700. urtean Carlos II.aren amaiera gertu ikusten zen.
Marianak, bere boterea altu mantetzeko, frantziako kargu altu batekin ezkondu nahi zuela esaten zen,izan ere, bere senarra hilzorian zegoen eta ez zuen zer eginik. Hala ere, Carlos II.aren testamentuan Marianak urtean 100 mila dobloiko pentsioa izango zuela idatzi zen. Hau ikusita, herriak ondorengo bertso hauek idatzi zituen:
"En Córdoba hay terrible ventolera;
a Granada no voy sin ser oidora;
para Jerez no soy tan gran señora.
En Sevilla hay comercio y no quisiera,
porque no me ha hecho Dios tan vendedora;
el ir a templar gaitas a Zamora
es tan malo como ir a Talavera.
En Valencia hay poquísima sustancia,
mucho arroz, flores, fuero y contrafuero
y, en fin, a todos tengo repugnancia.
Más pues nada me cuadra (caso fiero)
una de dos: o ser delfina de Francia
o quedarme en Madrid es lo que quiero."
Carlos II.aren testamentua kontuan hartuta, hau hil zenean, Felipe Vak, espainiako errege berriak, Marianak Madril abandona zezan agindu zuen. Marianak hau ikusita Toledora alde egin behar izan zuen. Bere bizi egoera txarrak ikusita, bere Alemaniako familiari gutunak idazten hasi zen laguntza ekonomikoa eskatuz.
1702ko udan Marianak Toledotik gutun bat idatzi zion bere amari, Isabel Amaliari.
Honako hau idatzi zion:
«No me dejan en paz y dicen de mis cartas mil cosas que no hay en ellas; así es que me veo forzada a no escribir más. No tengo más remedio que vivir entre estas gentes y me tienen en sus garras. Tengo, pues, que tener paciencia hasta que Dios se apiade de mí».
Marianak Toledon finkatu zuen bere bizitza, hasieran bezain bizitza makalarekin. Urte batzuk beranduago, 1704an, Marianak, berriro ere , gutunak bidali zizkion amari bere egoera deskribatuz.
Bere hitzetan:
«...estoy completamente abandonada, no me dan mi pensión o, por lo menos, sólo la tercera parte..., de modo que no tengo apenas criados, ni los puedo tener, porque no hay con qué pagarles, y algunas veces no tengo casi que comer... Soy tan desgraciada que no puedo fiarme de nadie y temo que todos me abandonen».
Bizitzako azken urteak
1706an bere iragana aldatu egin zen, izan ere, Austriako Carlosek, bere lengusuak, Toledo hiria okupatu zuen tropa imperialekin. Marianak ongietorria egin zion, honek Felipe Va Baionara desertatua izatera ekarri zuen eta bertan pasatu zituen bere azken urteak( Felipek). 1739an gortera itzuli zen, baina zahartuta zegoen eta zertxobait gaixotuta. Guadalajarako Infantado jauregian ostalatua izan zen eta bertan hil zen 1740ko uztailaren 16an. Eskorialeko monastegian izan zen lurperatua.