Will Eisner

William Erwin Eisner, 1917ko martxoaren 6ean jaio zen New Yorken, Brooklyn hirian eta 2005ko urtarrilaren 3an hil zen Floridan, Lauderdale Lakes herrian. Ameriketako Estatu Batuetakokomilari bat zen, berak asmatu baitzun The Spirit pertsonai famatua 1941. urtean eta eleberri grafikoko kontzeptuak asmatu zituen 1978. urtean. Bere ikasketaz gain, komikien teknikak irakatsi zituen New Yorkeko ikusmen artearen eskolan, eta ondoren bi lan idatzi zituen bere ikasketei buruz: "El comic y el arte secuencial" eta " La narracion grafica".

Bere lana garrantzi handia izan zuen denbora pasa moduan umeen eta nerabezaroen artean. Bere omenez sortu ziren Will Eisner Sariak 1988. urtean, San Diegoko Komiki Hitzarmen Internazionalak banatuz.

Will Eisner

Bizitza

Jaiotza Brooklyn, 1917komartxoaren 6a

Herrialdea

Ameriketako Estatu Batuak

Heriotza Fort Lauderdale, 2005ekourtarrilaren 3a (87 urte)

Hezkuntza

Heziketa DeWitt Clinton High School

Hizkuntzak ingelesa

Jarduerak

Jarduerak komikilaria, idazlea, gidoilaria eta eleberrigilea

Enplegatzailea(k) School of Visual Arts

Lan nabarmenak Spirit

A Contract with God

Jasotako sariak

ikusi[erakutsi]

Biografia

Haurtzaroa eta gaztaroa (1917tik 1939ra)

Eisner, Brooklynen jaiotako judutar bat zen, famili judutarra zuen, eta bere haurtzaro eta gaztaro guztia igaro zuen bertan. DeWitt Clinton ikastetxean ikasten ari zen bitartean eskolako aldizkarian hartu zuen parte Bob Kane lagunarekin. 1936ean, "WOW What a Magazine" aldizkarian hartu zuen parte, eta hainbat marrazki egin zituen kondairatxo batzuentzat. Hala nola, "Captain Scott Dalton" sailerako, "The Flame" kondairatxorako eta "Harry Karry" istoriorako.

Eisner- Iger azterketa ( 1937tik 1952ra)

1937an , WOW aldizkaria itxi ondoren, Eisner Jerryrekin elkartu zen Eisner- Iger estudioa sortzeko. Bertan hainbat komiki idatzi zituzten atzerrirako baita estatubatuetako aldizkari argitaletxeak. Beraien estudioan, historialari handiek hartu zuten parte, hala nola, Bob Kane edo Jack Kirby. Telesail nabarmenena, berak sortutakoa izan zen piraten garaiekoa "Hawks of the Seas". 1939ra arte, beste kondairatxo batzuk ere idatzi zituen, oso garrantzitsuak;K-51 ( intrigazkoa), Muss'Em Up Donovan (pertsonai zuzena), The Brothers Three, Black Ace ( espioitza) eta Wild Tex Martin. Horretaz aparte ere, Sheena pertsonaia asmatu zuen, Tarzanen kopia bat alegia. Nahiz eta berak pertsonai hori asmatu, telesaia Mort Meskinengatik marraztuta zegoen jada. Aipatu eta nabarmendu beharra dago, Eisner izan zela bakarrenetariko bat bere pertsonaien eskubideak mantendu zituena ahulguztidunen garaian.

The Spirit (1939tik 1952ra)

Hamarkada bukatzean, Eisner eta Igerrek elkartea zatitu zuten. Iger komikien liburuen " Fiction House" argitaletxeko zuzendaria izan zen eta Esiner berriz, komikien liburue "Quality Comics Group" argitaletxekoa. Lou Fine marrazkilariarentzako, Doll Man telesaieko superheroi txikia eta "The Black Condor"eko superheroia sortu zituen. Urte batzuk geroago, formatu berri bat sorrarazten hasi zen kondairatxoak egiteko, adibidez, 16 orrietako prentsa gehigarri bat, bertan, 3 kondairatxo idatziz. Lehenengo aldiz 1940ko ekainaren 2an azaldu zen.

The Spirit, detektibe mozorratu baten istorioa da, Danny Colt da bertako protagonista, superboterea du eta hiritarrei babesten saiatzen da bere ametsetako hirian. Telesaiak, arreta berezi bat piztu zuen, hala nola, argien efektuengatik, itzalengatik eta narratibaren trebetasunarengatik. 1941eko urriaren 13an, The Spirit zabaltzen joan zen egunerokotasunean. Eisner ordea, 1942ean marrazteari utzi zion, Bigarren Gerra Mundiala arrazoia zela eta. Tarte horretan,posterrak, irudiak eta publizitate kondairatxoak idazten eta marrazten egon zen.

Telesaia, fama handia hartu zuenez, beste artista batzuk marraztu zuten pertsonaiak, baina 1945an Eisnerrek berriro ekin zion, eta telesailarekin jarraitu zuen. Azkenik, 1952ko irailaren 28an argitaratu zen. Esan dezakegu, bere obra garrantzitsuenetariko bat dela, kondairatxo klasikoetako bat.

American Visuals Corporation (1952tik 1977ra)

The Spirit marrazten zuen bitartean, " America Visual Corporation" enpresa sortu zuen, komiki sorkuntzei, binetei eta ilustrazioei eskainia. Denbora asko hartu baitzion eta alde batera uztea erabaki zuen berriro ere, baina Olaf Stoop argitaratzaile holandesak The Spiriten interesa piztu zuenean, 70. hamarkadan gutxi gorabehera, berriro ekin zion kondairatxoak idazteari.

Erdi atzeraldia (1978tik 2005era)

1978an, eleberri grafikoak argitaratzen hasi zen: Jainkoaren hitzarmena,(Bronxen bizitza kontatzen duen lau kondairatxo, 1930. hamarkadan); Beste planeta batean bizi, Ameslaria eta Bihotzaren ekaitzaren bizia; gaur egungoak, Eraikuntza, eta Gizaki ikustezina.

Hil aurretik aitortu zuen lan politikariena, Konspirazioa izan zela. Azkenik, bihotzeko batek eman zion eta hil egin zen.

Sariak

Eisnerrek irabazi dituen sarie guztiak, Haxtur Sariak izan dira.

    • 1995ean , istorio luze hoberenaren saria lortu zeun, Dropsie etorbide liburuarekin. Eta urte berean, egile maitatuaren saria jaso zeun Asturiaseko Komiki Areto Internazionalean.

    • 2002an , istoria labur hoberenaren saria lortu zuen ere, Asturiaseko Komiki Areto Internazionalean.

Izendape sariak

    • 1985ean: Haxtur Sarian izendatuta istorio motz hoberen eta marrazki hoberen moduan, Treneko maitasunaren abentura liburuarekin.

    • 1995ean: Haxtur Sarian izendatuta istorio luze hoberen moduan, Dropsie etorbide komikiarekin.

    • 1997an: Hartux Sarian izendatuta istorio luze hoberen moduan, Bihotzaren ekaitzaren bidaia liburuarekin.

Bibliografiak

    • 1940tik 1952ra: The Spirit. Gaur egun The Spirit Archives telesailean laburtuta

    • 1978an: Jainkoaren hitzarmena

    • 1979an: Beste planeta batean bizi eta Bizi gogorra

    • 1981tik 1986ra: New York, hiri handia

    • 1985ean:Komiki eta arte sekuentziala

    • 1986an: Ameslari eta Krepuskulu Shunshine hirian

    • 1987an: Erainkuntza

    • 1989an: Hiriko pertsonen kuadernoa

    • 1991a: Bihotzaren ekaitzaren bidaia

    • 1991tik 1992ra: Gizaki ikusezina

    • 1995ean: Dropsie etorbidea

    • 1998an: Familiaren auzia

    • 2000an: Azken eguna Vietnamen eta Mirari txikiak

    • 2001ean: Jokuaren arauak

    • 2003an: Fagin judua

    • 2005ean: Konspirazioa

Will Eisnerren lan gehienak Espainian daude argitaratuta, lege baten ondorioz.

    • Ricardo Aguilera eta Lorenzo Diaz (1989). Komikien pertsonak: Flask Gordon ikaraioa, Madril.16. egunerokoa.

    • Faustino Rodriguez (2001). Asturiaseko kondairatxoa.

    • Faustino Rodriguez. Spirit eta emakume librearen maitalea. 7. zenbakia (1977).

    • Faustino Rodriguez. Spirit, komiki heldu ezezaguna Espainian. 11. zenbakia (1978).

    • Ramon Perez. Maisu zaharraren itzulera, 22. zenbakia (1982).

    • Ramon Perez.Gainditu gabeko irakasgaia, 34. zenbakia (1985).

    • Florentino Florez. Planeta honen bizia, 40. zenbakia (1987).

    • Florentino Florez. Kondairatxoen marrazkilaria, 47. zenbakia (1989tik 1990era).

    • Faustino Rodriguez. Bizitzarako etorbidea, 69. zenbakia (1995).

    • Florentino Florez.Eisner etorbidea, 69. zenbakia (1995).

    • Faustino Rodriguez. Will Eisner handia, 70. zenbakia (1996).

    • Faustino Rodriguez. Mirarien ituna. New Yorkeko poeta, 88.zenbakia (2002).

    • Florentino Florez. Eisner beti, 95 eta 96. zenbakiak(2003).

    • Florentino Florez. Eisner oroitzapenetan, 101 eta 102. zenbakiak (2005).

    • Florentino Florez. Frank eta Will, 103 eta 104. zenbakiak (2006).

    • Florentino Florez. Will Eisner. Artea eta zatia, 110 eta 111. zenbakiak (2008).

Kanpoko loturak

http://cineultramundo.blogspot.com.es/search/label/El%20Wendigo

http://www.elwendigo.net/