Eliza katolikoko Aita Santua
337 otsailaren 6 - 352 apirilaren 12
Aurrekaria: Marcos
Oinordekoa: Liberio
Informazio pertsonala
Izena: Julio
Jaiotza: 337ko otsailaren 6a, Erroma, mendebaldeko erromatar inperioa
Heriotza: 352ko apirilaren 12a, Erroma, mendebaldeko erromatar inperioa
Julio I, Eliza Katolikoko 35. Aita Santua, otsailaren 6tik apirilaren 12ra bitartean, bere heriotza egunera arte.
Bere postuan bi gotzain baieztatu zituen aurretik arioak abdikatzeko agindua eman ziotenak. 341 ko udazkenean, Julio Iak elizbatzar bat iragarri zuen eta bertara 50 apezpiku gerturatu ziren arrianismoaren aurka aldarrikatu eta bakoitzaren apetaren arabera gotzain izenpetu zituztenak kondenatzeko helburuarekin.
Konstantino Ia Handia hiltzean, imperioa bere hiru semeen artean zatitu zen, horietako bat, Konstantino II.a, berehala desagertu zen historian eta bere bi anaiak geratu ziren enperadore gisa, Konstantzio II.a eta Konstante mendebaldean. Konstante kristaua zen, Konstantzio berriz, ariotarra. 350ean, Konstante eraildua izan zen eta inperioa Konstantzioren esku geratu zen. Honek jazarpen izugarria ezarri zuen elizaren aurka, urte horretan Julio I.a eliza katolikoaren Aita Santu gisa zegoelarik.
Julio I.ak mendebaldeko elizentzat, Eguberri eguna abenduaren 25ean finkatu zuen, urtarrilaren 6ean izan beharrean Epifaniarekin batera. Egun hau, juliotar egutegiaren arabera, neguko solstizioa, egun horretan burutzen zelako, horrela ipar hemisferioko herri gehienetan urtero lausengatutako ospakizun bat izanik bizitzaren zikloaren birsorpen gisa.
Egoitza Santuko artxibategiaren asmatzaile gisa hartzen da, dokumentuen kontserbazioa agindu baitzuen.