Jimi Hendrix

James Marshal «Jimi» Hendrix (Johnny Allen Hendrix bezala jaioa; Seattle, Estatu Batuak, 1942ko azaroaren 27an - Londres, Erresuma Batua, 1970eko irailaren 18an) musikari eta kantautore estatubatuarra izan zen. Hendrix historiako musika popularreko gitarrajole elektriko hoberenatzat hartzen da eta XX.mendeko musikari garrantzitsuenetako gixa.

Musikalki, rock & roll eta blues elektriko amerikarrak influentziatu zuten eta bere talde The Jimi Hendrix Experiencekin Europan izandako arrakastaren ondoren, Estatu Batuetan fama lortu zuen 1967an Pop de Monterey jaialdian emandako kontzertua eta gero. Beranduago, Woodstock jaialdian parte hartu zuen 1969an eta Isle of Wight jaialdian 1970an, 27 urte zituela hil aurretik.

Biografia

Nerabezaroa eta hasiera

Jimy Hendrix 1942ko azaroaren 27an jaio zen Seattle-go (Washington, Estatu Batuak) King County hospitalean Johnny Allen Hendrix izenarekin. Ama amerikarra zen eta aita afroamerikarra. Izena aldatu zioten James Marshall Hendrix jarriz, bere aitaren anaia Leon Marshall Hendrix-en ohoretan.

Jimik bere lehen urteak auzo humil batean pasa zituen eta 9 urte zituela bere gurasoak banandu egin ziren. Hau zela eta, bere amona Nora Rose Moore-k hartu zuen bere tutoretza, garai hartan, oreka pixka bat eman ziezaioken pertsona bakarra baitzen.

Bere lehen instrumentua 4 urterekin armonika bat izan zen. 14 urterekin lortu zuen bere lehen gitarra akustikoa 5 dolarrenengatik bere aitaren ezagun bati, aitak garajea garbitzen aurkitu zuen soka bakarra zuen ukelele baten truke. Egunero praktikatzen ikasi zuen gitarra jotzen eta beste gitarrista famatu batzuek nola egiten zuten ikusiz, horien artean, B.B King. 1958an, bere ama hil zen urtean, bere aitak bere lehen gitarra elektrikoa erosi zion, Supro Ozark gorri bat, anplifikadorerik gabe, eta honekin jo zuen herriko talde batzuetan. Urte hartan, bere nota txar bakarra eskolan F bat izan zen musikako klasean. Eskolan zuen iteres gutxia ikusirik, graduatu aurretik utzi zuen eta musikara dedikatzen hasi zen: erreferentzia gixa hartu zituen B.B King, Eric Clapton, Elmore James, Muddy Waters, Albert King, Robert Johnson, Leadbelly eta Chuck Berry.

1960ko hamarkadaren hasieran, legearekin izan zituen arazo batzuen ondoren, Jimyk soldaduzkara joatea edo denbora bat kartzelan pasatzea aukeratu behar izan zuen. 2. hau aukeratu ondoren, 1961ko maiatzaren 31n Hendrix soldaduzkara joan zen. Abentura honek gutxi iraun zion; bertako giroa ez zuen atsegin eta musikara dedikatu nahi zuenez, Jimi Hendrixek soldaduzka uztea erabakitzen du armadako psikologoarekin egon eta homosexuala zela konfesatu ondoren. Beranduago, baja lortu ondoren bizkarreko arazoak izan zituen.

Baja lortu ondoren, "Buster" (horrela ezagutzen zuten bere senide eta lagun askok) Clarksville-ra (Tennessee) bizitzera joan zen. 1962an bere lagun Billy Cox-ekin jende aurrean jotzen hasi ziren, King Casuals izena jarririk taldeari. Taldea, inguruko lokaletan agertzen hasi zen, Nashville-ra joatea erabaki zuten arte.

Hurrengo hiru urteetan Jimik bizitza kaxkar bat eraman zuen, Chitlin Circuit6 izeneko giran parte hartzen eta exhibizio guztietan parte hartzen, bai King Casual bezelako gitarra joleekin eta baita beste hainbat taldeetan ere (Chuck Jackson, Slim Harpo, Tommy Tucker, Sam Cooke y Jackie Wilson). Gira horretako bere partaidetzak garrantzi handia izan zuen bere hezkuntza musikalean eta bertan Hendrixek bere blues izaera definitu zituen.

Behien bere musika heziketa periodoa bukatutakoan, iparamerikan aurkitu zuen razismoa atzera utzi nahian, New York-era joatea erabakitzen du. 1964ko urtarrilean, Harlem auzora joan zen bizitzera eta bertan oso harreman ona egin zuen Arthur eta Albert Allen-ekin. Harreman hau oso garrantzitsu bilakatu zen Jimy-ren bizitza artistikoan zehar. Honetaz gain, Lithofayne "Fayne" Pridgeon-ekin izan zuen harremana ere garrantzitsua izan zen, gero bere neskalagun bilakatu zena. honek asko lagundu zion Harlem-eko musika giroan sartzen.

Arrakastaruntz gorakada:

Benetako arrakasta 1964an izan zen, Hendrix Isley Brothers taldeko gitarra jole gisa aukeratu zutenean, Estatu Batuetako gira batean joateko, baita Chtlin Circuiteko lokaletan ere. Garai horretan Testify abestia grabatzeko aukera izan zuen, sinplea baina beranduago izugarrizko arrakasta izango zuena.

1964 eta 1965 artean Hendrix talde batetik bestera aldatzen joan zen: Nashvillen Isley Brother taldea utzi zuen Gogeous George Odell taldean gitarrajole gisa aritzeko; Atlantara iritsitakoan Upsetters taldeko taldekide izan zen, garai horretan Little Richard-en taldea, non bateriajolea Earl Palmer zena eta funk estiloa garatu zuena. Momentu batez, Hendrix Richard-en taldetik aldendu zen Ike eta Tina Turner-en tourra jarraitu ahal izateko: baina gutxi lortu zuen. Hala ere, Little Richard taldetik bota zuten hilabete batzuk beranduago Washington D.C-ra zuten tour bus-a galdu zuelako.

1965ean Hendrix Curtis Knight and the Squires taldera batu zen, Knight ezagutu ondoren hotel batean. Joey Dee and the Starliters-ekin jarraitu zuen 2 hilabetez New York-era itzuli aurretik Squires-ekin.

1965an Jimik 3 urteko kontratu bat lortu zuen diskografika batekin eta Ed Chaplinekin. Denbora motz batean, Hendrix Vancouverren zegoela, Bobby Taylor & the Vancouvers-ekin jo zuen, Taylor eta Tommy Chong-ekin Motowny-rekin zuen kontratupean. Chong-ek hala ere dio, hori ez zela inoiz gertatu eta Taylorrek askotan exagertazen zuela dio.

1966an Hendrixek bere lehen taldea sortu zuen Jimmy James and the Blue Flames izenarekin. Taldekide zen Randy Wolfe, ondoren Spirit-en fundatzaile izan zena Ed Cassydy-rekin batera.

Garai hartan, marihuana eta LSD kontsumitzen hasi zen, garai hartako musikari eta artista gehienen antzera.

Hendrix eta bere taldeak azkar bereganatu zuten New York hiriko atentzioa, kontuan izanik hiri honen eta musika iraultzaile tea kulturalaren arteko distantzia. Cafe Wha?-n (Grenwich Village) ezagutu zituen Jimyk Ellen McIlwaine abeslari eta gitarrajolea eta Jeff "Skunk" Baxter gitarrajolea. Momentu berdinean izan zen garrantzitsua Frank Zappa ezagutzea.

The Jimi Hendrix Experience

1966 urtea Hendrixentzat urte garrantzitsua izan zen: Gau batean Cheeta Club-ean zegoela, gitarrajoleak garai hartan Keith Richardsen neska-laguna zen Linda Keith ezagutu zuen. Segituan egin ziren lagunak eta Lindak lan handia egin zuen Hendrixek Andrew Loog Oldhman ezagutu zezan, The Rolling Stones-eko managerra ta Seymour Stein produktorea. Bietako inork ez zuen positiboki hartu beraien egonaldia eta Hendrixen esperantza guztiak galdu ziren. Animoak ez galtzearren, Lindak Chas Chandler ezagutzera eraman zuen Hendrix, garai hartan The Animals taldeko baxujolea zena. Egonaldia aldi horretan positiboa izan zen. Denbora horretan, Chandler The Animals taldea uztekotan zegoen eta produktore eta manager gixa bere tokia aurkitu nahi zuen. Behin gelditu ondoren, Chandler konturatu zen Hendrixek perspektiba onak zituela eta Jimik egin zion Billy Robertsen bertsio blues bat arrakastatsua izan zitekeela.

Hendrix-ek lan asko egin zuen <Hey Joe>-en bertsio bat egiteko; Chandlerri izugarri gustatu zitzaion lana eta Londresera eraman zuen gitarrajolea The Animals taldeko managerra zen Michael Jeffrey-rekin kontratu bat sinatzeko. Hurrengo pausoa buruan zuten musika mota berri horretako musikariak aurkitzea zen. Entzunaldi batzuen ondoren, power-trio moduko talde bat osatzen hasi zen eta aukeratu zituen pertsonaiak, biak ingelesak, Noel Redding gitarrajolea baxua jotzen eta Noel Redding baterijole piroteknikoa izan ziren.

Jimi Hendrix Experience jaio zen.

Hirukotearen musika izugarrizko arrakasta moduan agertu zen; Europako lehen emanaldietatik, Hendrixen ahotsak, Mitchellen bateriak eta Reddingen baxuak, Londresko musikan izugarrizko inpresioa eragin zuten. Bere jarrera basatiak angustia pixkat bat eragin zuen Eric Clapton eta Jeff Becker Yardbirds-eko taldekidearengan, eta zuen aurak segituan utzi zion garai hartako rock musikaren panteoiean sartzen. The Who taldeak ere Hendrix beraien diskografia, track Records-en porposamena onartzera bultzatu nahi zuten.

Prentsari eskeiniriko lehen abestia <Hey Joe> izan zen, Jimi-ren estilora egokiturik. B aldean <Stone Free> aurkitzen zen, tono grabeko blues bat. Salgaien erantzuna ikusgarria izan zen eta <Purple Haze> eta <The Wind Cries Mary> abestiekin konfirmaturik etorri zen. Abesti hauek garrantzitsu bihurtu ziren taldearen kontzertuetan, <Killing Floor> bezalako bluesekin, <Rock me baby>, eta <Wild Thing> bezalako abestiekin lagunduta.

Monterey Pop Jaialdian estatubatuetako ospea

1967ko maiatzean, Are You experienced?-ek salgaien erantzun oso ona jaso zuen kontinente zaharrean, britainiar arrakasten zerrendan bigarren lekua galaraziz, The Beatles-en Sgt. Pepper's Lonely Hearts Club Band-en atzetik. Hala ere, Experience momentu egokia bilatzen ari zen arrakasta lortzeko Estatu Batuetan, oraindik ezezaguna zen tokian.

Momentua1967ko ekainean iritsi zen, Paul McCartney-ren bitartez taldea Monterey International Pop Festival-era gonbidatu zutenean ekainaren 16, 17 eta 18an. Maitasunaren uda eta hippie mugimenduari hasiera eman zion urtea izan zen hori. Hendrixentzako aukera paregabea izan zen, bere aktuazioak izango zuen garrantziaz gain, hortik denbora batera atera zen dokumentalean bere emanaldia egongo zelako. Experiencek ez zuen utzi aukera pasatzen eta ordurarteko emanaldi hoberenetako bat egin zuen. Kontzertuko 40 minutuetan, Hendrixek bere Stratocasterra erabili zuen ordurarte ikusi gabeko modu batean, aktu sexualen mimika egitera iritsiz, hortzekin joz, bizkarraren atzekaldetik joz... Emanaldiaren bukaeran, sua eman zion eta anplifikadoreen aurka puskatu zuen.

Hendrixek gau hartan puskatu zuen gitarraren zatiak berreskuratuak izan ziren eta gaur egun Experience Music Project di Seattle-en daude.

Hirukotearen emanaldiak ohiartzun handia izan zuen Estatu Batuetan, lekua emanez ondoren gitarrajoleak egingo zituen aktuazioei.

Axis: Bold as Love

1967an Are you experienced?-en ondorengoari irteera eman zien, Axis: Bold as Love izenarekin, oraingo honetan funk estiloari gehiago gerturatuz baina lehengo estiloak alde batera utzi gabe. Diskoa gitarraren afinazioa tono erdia gutxiturik grabatu zen.

Hendrixek zinta originala, taxi baten atzekaldean ahaztu zuen, berriro lortzeko aukerarik gabe. Honek arazo larri bat zekarrek, hauek entregatuak izan behar baitzuten beranduago LP impresiorako. Lanaren A alde guztia berriro grabatua izan behar izan zuen gau bateko lanean. Hendrix eta bere tekniko Eddie Kramerrek onartu zuten ez zeudela guztiz gustora lanarekin.

Beste arazo batzuk ere izan ziren portadaren diseuinua zela eta: gaizki ulertu baten ondorioz, Hendrixek egin zuen eskaria gaia bere origen indigenak izan zitezen- Iparramerikako azal gorriko tribu natiboetara erreferituz- erabat nahasia etorri zen eta emaitza Hendrix, Redding eta Mitchell Durga eta Visnu deidade hinduen soineko batzuekin agertzen zirena izan zen.

Hala ere, albumak izugarrizko arrakasta izan zuen, horrela kontzertu asko lortuz eta toki geroz eta handiagoetan joaz. Tamalez, girak ezin izan zuen modu positiboan bukatu: taldean Escandinavian zegoen bitartean konpromezu batzuengatik, 1968ko urtarrilaren 4ean Hendrix atxilotua izan zen Estokolmon, hotel batek gela bat suntsitu ondoren droga eta alkoholaren ondorioz.

Electric Ladyland

Electric Ladyland album bikoitza ez zen Bold as Love baina arazo gutxiagokoa izan. Hasieratik Hendrixek bere produktore historiko Chas Chandlerren erretiratzea jasan behar izan zuen. Chandler eta Hendrixen arteko desberdintasunak nabariak ziren bai abestien iraupenean eta baita estiloan. Chandlerren influentzia nabarmena da Jimi Hendrix Experienceko lehen bi LP-etan. Aitzitik, Electric Ladylan-en Hendrixen estilo garratza argi erakusten du.

Chandlerren dimisioaren 2. arrazoia, Hendrixek grabaketetan erakusten zuen indisziplina zen: Chandlerrek uste zuen bitartean grabaketak denbora labur batean egin beharreko gauza zirela eta ideia bakoitza bere tokia izanik, Hendrix jam sessions infinitu batzuetan sartu ohi zen laguntzen zioten musikariekin, landuz, modifikatuz eta bereak ziren ideia haiek zirkulo sortzaile batera zabalduz; askotan nundik hasi jakinik baina nora iritsi jakin gabe, sena jarraituz. Electric Ladylan-entzako preparazio sesioak hainbat musikariz markatuak egon ziren; horrela izan zen Experienceko instrumentuei Al Kooper, Buddy Miles bateriajolea eta Jack Casady Jefferson Airplaneko baxujoleak eta Steve Winwoodek menderatu zieten.

Ez da arraroa, Hendrixek grabaturiko material kantitate guztia, kontuan hartuta bere aktibitate denbora gutxia eta etengabeko egin eta desegina.

Hendrixen prefekzionismo exageratuak ere ekarri zuen oreka horren amaiera. Gitarrajolea asko eskatzeaz gain, abesti bateko zati baten hainbat toma grabatzea eskatzen zuen beari gustatzen zitzaiona lortu harte; historiak <Gipsy Eyes> abestia 43 bertsio ezberdinetan garbatua izan zedin nahi izan zuen Hendrixek bere gustukoa zen aurkitu zuen arte.

Jimi Hendrix Experiencen amaiera

Chas Chandler ez zen gitarrajolearen biktima bakarra izan. Noel Redding baxujolea ere bere onetik aterata zegoen Hendrixek inposatzen zizkien lanerako modalitateekin. Ez zen arraroa baxujoleak grabazio estudioa uztea Hendrixekiko zuen ira lasaitzearren eta bueltakoan baxuaren linea gitarrajoleak berak jota grabatua izatea.

Taldeak Britainian egin zuen azkeneko emanaldia 1969ko otsailaren 24ean izan zen Londresko Royal Albert Hall-en. Bi kontzertuak grabatuak eta erregistratuak izan ziren Gold & Goldstein pordukzioek dokumental bat egiteko Experience izena izan beharko zuena. Gaur egun ere zintak bakarrak dira.Noel Redding-en frustrazioak, modu batean gustura ez sentitzeagatik baxujole tokian bera gitarrajolea izanda, Fat Mattres bere talde propia sortzera eraman zuen. Honi denari Experienc-i jarriatzen zion histeria gehitu behar zitzaion: bere azken emanaldia 1969ko ekainaren 29an izan zen, Bob Fey's Denver Pop Festivalean eta publikoaren arte biolentziaz beterik egon zen. Poliziak gas lakrimogenoa erabili behar izan zuen kontrola berriro ere hartzeko. Hirukotea bitar tean, kamioi batean izkutaturik egon behar izan zen. Reddingek hurrengo egunean utzi zuen taldea.

Hendrixek bere taldearen disoluzioaz gain, arazo zibil batzuez arduratu behar izan zuen; 1969ko maiatzeran 3an gitarrajolea atxilotu zuten Pearson International Airporten (Toronto) hachis eta heroina aurkitu ondoren. Hendrixek lortu zuen onartua izatea sustantzia horiek bere maletara nola iritsi ziren ez zekienaren tesia. Ondoren ere izan zituen beste arazo zibil batzuk 1965ean.

Woodstock eta formazio berria

1969eko Woodstock jaialdia, 1960ko hamarkadari loturiko musikaren adierazgarri handienetako bat izan zen eta biata flower power mugimenduarena. Testuinguru honetan gitarrajolearen emanaldia jaialdiko sinbolo bihurtu zen. Gitarrajolearen kontzertua jaialdiaren itxierarako programatua zegoen 1969ko abuztuaren 18an, "bake, maitasun eta musikaren hiru egunetatik" hirugarren eta azken egunerako. Arazo tekniko batzuengatik, ordea, beraien presentazioa hurrengo goizerako atzeratu zem. Aurretik hiru egunetane gon zen fan kopurua ikaragarri jeitsi zen eta Hendrixek jaialdia amaitu zuen 180.000 fan nekatu eta askotan distraituen aurrean.

Kontzertuari haiera eman zion presentadoreak, Jimi Hendrix Experience gixa prestatu zituen baina jarraian Hendrixek Gipsy Sun and Rainbows bezala aurkeztu zuen beraien burua: 2 orduko kontzertua izan zen. Atentzio handiena eraman zuen abestia, Estatu Batuetako himno den "The Star-Spangled Banner" izan zen. Hendrixek modu izugarrian interpretatu zuen abestia, bonba eta ametralladora soinuak nahastuaz abestian eta dena bere gitarrarekin eginez.

Oraindikan, eztabaida handia dago Hendrixek Estatu Batuetako himnoa horrela interpretatu izanak, zer esan nahi zuen. Beranduago egin zitzaion entrebista batean, Jimyk esan zuen ez zegoela interesaturik kuestio politikoetan eta interpretazio hori ortodoxoa baino ederra iruditu zitzaiola berari.

Beranduago, argi geratu zen Hendrix ez zegoela Vietnameko gerraren alde "Machine Gun" abestian.

Hurrengo urteko abuztuaren 26ean, Hendrixek Isla de Wight-en ospatu zen Woodstock jaialdian parte hartu zuen.

Jimi Hendrix-en heriotza

1970eko irailaren 18an, 27 urte zituela hil zen James Marshall Hendrix Londresen (Ingalaterra), alkohol eta sommiferoen nahasketa batek eragin zien botaka tragatu ostean. Gau hartan berandu arte egon zen festa batean eta bere neska lagun Monika Dannemann, bere bila joan zen eta Hotel Samarkand-eko bere apartamentuan utzi zuen. Monikak ziurtazten du Jimik medikuak lo egiteko errezetatzen zizkion 9 pastilla hartu zituela eta medikuek jakinarazten dute botaka alkohol gehiegi edateak eragin ziola.

Urte batzuk geroago, ikerketen ondodoren, jakin zen ez zela momentu horretan hil, baizik eta kamilan zeramatenean burua biratu behar izan zuela lurrean botaka egin ahal izateko eta kamila zeramanak bere burua kamila gainean jarri zuela bere ittomena eta heriotza eraginez.

Gaur egun beste teoria berri bat dabil Jimi Hendrixen heriotzari buruzkoa, musikariaren laguntzaile batek James Wright-ek emandakoa bere Rock Roadie (2009) liburuan, non esaten duen bere ordezkari Michael Jefferyk herail zuela pilulak eta ardoa nahastu araziz, honek lanetik botatzeko asmoa zuelako. Micahel Jefferyk artistaren bizi asegurua jaso ahal izango zuen bere ordezkaria izateagatik. James Wrightek azaltzen du dakien guztia Michaelek aitortu ziola edaten ari ziren gau batean, hegazkin istripu batean hil aurretik. Jimi Hendrix ere "Club de los 27"ko kidea zela esaten da, beste musikari asko bezala, 27 urterekin hil zelako.

Experience Music Project

2000. urtean Seattle-en inauguratu zen Experience Music Project EMPa, Frank Gehry arkitektoak estatubatuarrak diseinatua; museo hau Jimi Hendrix eta beste Pacífikoko ipar-ekialdeko kostaldeko rock talde estatubarren ohorez eraikitu zen. Eraikuntza honek artxibo historikoaz gain, erakusketa gelak, rock musikako laborategia, denda eta zuzeneko emanaldiak ospatzen diren jatetxe bat ditu.

Legatua

Jimi Hendrix berdindu ezinezko legatuarekin xx mendeko rock eta musika psicodeliako izarrik haundienetakoa bihurtu zen. Rockaren famaren saloira induzitua 2003an 27koen Klubeko kide bihurtu zen.

Soinua, euforia eta psikodelia

Hendrix musikalki empirikoa zen, honek esan nahi du ez zituela ikasketa klasiko serioak teoria musikalari buruzkoak. Hala ere, hori ez zen eragozpena izan expresio organikoz beteriko musikaltasun alegorikoa lortzeko. Berak lortu nahi zuena zen doinu naturalak lortu eta sekuentziak sortu beti ere gitarra elektrikoaren goren-une eta generoaren zabalkuntza garai hartan honek eman zezakeenaren gainetik. Entzumeraren teknika berritzaileen erabiltzaile izan zen feedbackaren eta tremoloaren boterea ereduz adieraziz, horrela lortuz riff hipnotikoak boterez eta indarrez beterikoak. "Gitarrak bere gorputzaren zati bat zirudien" dio miresten duen edonork. Bere irudia birtutetsuen biribilgune berdinean lurperatu daiteke, konpara ezinezko genioa erakutsi bait zuen gitarra istrumentu garratz eta indartsura jasoaz, sentsazio animiko, taktilak eta entzumeneko asko margotuz.

Diskografia

Jimi Hendrixen diskografia

The Jimi Hendrix Experience

(1967) Are You Experienced?

(1967) Axis: Bold as Love

(1968) Electric Ladyland

Bakarlanean

1970: Band of Gypsys (zuzenean)

1997: First Rays of the New Rising Sun

2010: Valleys Of Neptune

2013: People, Hell & Angels

Besteak

Blues (1994): 11 piezas bluseras incluyendo composiciones originales y algunas covers.

BBC Sessions (1998): Las grabaciones oficiales en la emisora BBC en 1967 y 1969.

Live at the Fillmore East: Los dos primeros conciertos de Band of Gypsys en víspera de año nuevo de 1970.

Live at Woodstock (1999): Edición oficial de su presentación en el festival de Woodstock en 1969.

The Jimi Hendrix Experience (MCA Box) (2000): La caja de cuatro discos, llena de canciones raras.

Blue Wild Angel: Live at the Isle of Wight (2002): Edición oficial de su legendario concierto en el festival de la Isla de Wight de 1970.