Ferdinand Foch

Ferdinand Jean Marie Foch 1851ko urriaren 2an jaio zen Tarbesen eta 1929ko martxoaren 20an hil zen Parisen. Mariskal frantziar eta Aliatuen armadako buruzagien komandante izan zen Lehenengo Mundu Gerran,

Ferdinand Foch en 1921

Maréchal de France

zerbitzu urteak

Lehialtasun

Parte hartu

Jaioza

heriotza

1870-1923 (53 urte)

Frantzia

franko-prusiar gerran

Lehenengo mundu gerran

1851ko urriaren 2an, Tarbes, Frantzia

1929ko martxoaren 20an, Paris

Biografia

Trabesen jaio zen 1851n .Bere herrialdeko infanterian izena eman zuen 1870ean eta gerra franko-prusiarrean hartu zuen parte. 1871n Ecole Militaire-n sartu zen , non 1873an infanteriaren arma izendatu zuten.

Des Principes de la Guerre (gerren printzipioak) argitaratu zuen 1903an eta De la Conduite de la Guerre (gerraren jarduerari buruz) 1904an.

Lehen Mundu Gerra

Lehenengo mundu gerra hasi zenetik, XXX gorputz armatuaren buruzagi izan zen, 1914ko abuztuan Nancyn hartu baitzuen kargua. Alemanen aurrera pausoei egin zien aurre udaberriko ofensiban eta Marneko bigarren batailan, hauek 1918ko ekainean gertatu ziren. Horretarako, kontratakea egin zuen, honek germaniarren porrota ekarri zuen.

1918ko uztailean , Frantziako mariskal izendatu zuen. Irailean berriz, alemanen errendizioa onartu zuen. Polonia-sobietar Batasunaren gerraren (1920) eta Polonian alemanei egindako presioaren ondorioz , 1923an Poloniako mariskla izendatu zuten. Baita ere Britaniako gradu gorengo mariskal izendatu zuten 1919an.

Versalleseko ituna ados ez zegoela adierazi zuen esaldi famatu batekin «Haue ez da bake itun bat, hogei urteko armistizioa baizik». Hogei urte eta 64 egun geroago, bigarren mundu gerrak eztanda egin zuen.

Compiégneko armistizioa sinatu zen lekua monumentu nazional bilakatu zen, leku batean konserbatu baitzen, sinadura gertatu zen bagoia. Fochen heriotzaren ondoren estatua bat egin zuten bere oroigarri, estatua hori naziek mantendutako oroigarri bakarra da 1940an gertatutako Frantziako erorketan.

Mariskal abizena Clase Clemenceau hegazkin-ontziak bataiatzeko erabili zuten.

Beste Gune Interesgarri Bat

Wikimedia Commonsek Ferdinand Fochen multimedia informazioa jasotzen du.