Elisabet Farnesio (ZUZENDUTA)

Elisabet Farnesio (italieraz: Elisabetta Farnese), (1692ko urriaren 25a; Parma, Italia - 1766ko uztailaren 10a; Aranjuez, Espainia) Espainiako erregina kontsortea, Filipe V.aren bigarren emaztea.

Bizitzako lehen urteak

Elisabet Farnesio Italiako Parma hirian jaio zen, Eduardo II Farnesioren, Parmako Printze Oinordekoaren, eta Sofia Dorotes Baviera-Neburgoren bigarren alaba.

Bere anaia zaharrenaren, Alejandro Ignacioren, (1693ko abuztuaren 5a) eta bere aitaren heriotzaren (1693ko irailaren 6a) ondoren Parmako dukerriko oinordetzaren zerrendan hirugarren geratu zen, bere bi osaben ondoren. Franciscok (Elisabeten aitaorde bilakatu zena 1696an) eta Antonio Farnesiok batak bestearen atzetik erreinatu zuten Parmako dukerrian, baina biak ondorengorik gabe hil ziren. Honenbestez, Elisabet Farnesiotarren estatuen legezko oinordekoa eta bakarra bilakatu zen, baita Medicitarrenena ere (aitaren aldeko birramonarengandik, Margarita Medici). Familia hau 1743an iraungi zen.

Ezkontza

1714an ezkondu zen Espainiako errege alargunarekin, Filipe V.arekin, Giulio Alberoni Málagako apezpiku eta kardinal italiarraren kudeaketa onei esker; hau gorteetara iristean, lehen ministroa izatera pasa zen. Elisabet edertasun handiko emakumea zen, aurpegian haurtzaroan izaniko baztangaren fruitu ziren zenbat marka izan arren, gorputz lirain eta xarmangarria zuen, era berean, garai hartako gorteetan eragin nabarmena izan zuen bere izaera sendoa eta nortasun autoritarioagatik. Filipe V.aren isolamendu pertsonala aurrera zihoala, bere zirkulu pertsonala murrizten zuenez, Elisabet politika munduan garrantzitsuago bilakatu zen. Monarka melankoliara eta atsekabera, zein higienearen abandonura eraman zuen depresioan erori zen bitartean, Elisabetek bere influentzia guztiak erabili zituen bere handinahia asetzen saiatzeko, hots, bere seme-alaba kutunak Europako tronuren batean ezartzeko.

Bizitza publikoa

"La parmesana" deitzen zioten mespretxuz. Giulio Alberonik honela azaldu zuen Elisabeten helduera Madrilera: "Hogeita bi urteko neskatila jatorra da, itsusi xamarra, ganoragabea, gurinaz eta parmesano gaztaz leporaino betetzen dena eta inoiz ez duena josteaz eta azpatzeaz gain ezer entzun". Dena den, Filipe V.aren emaztetzat egin zuen erreinaldian arte bilduma garrantzitsu bat eratu zuen; ezkontide bakoitzak sinbolo dinastiko ezberdin batez markatzen zituen bere koadroak, Elisabetek zitori-horiz eta erregeak X-itxurako gurutze batez (Borgoinako gurutzea). Erregina Murilloren koadroetara zaletu zen bereziki, hauetatik kopuru handi bat erosiz. Halaber, monarka bikote hau izan zen Suediako Cristinaren eskultura-bilduma erosi zuena, zeinak Grupo de San Ildefonso eta zortzi "Musa"k barne dituena, hauek denak Pradoko Museoan erakusgai daudelarik.

Elisabetek ez zuen maitasunik agertu seme-alabaordeengan, bai, aldiz, mespretxua. Bere iritziz, erregearen lehen ezkontzako Maria Luisa Gabriela Saboyaren ondorengoek bere helburua lortzeko oztopo bat besterik ez zuten eratzen: bere seme Karlosi (beranduago Karlos III.a izango zenari) eta Filiperi gobernatu ahalko luketen erreinu bat uztea. Filipe V.a bizi zen bitartean, Elisabetek eta bere seme-alabaordeek (batez ere berak eta Fernandok) ez zioten elkarri kasurik egiten, itxuraz elkarri begirunea izan arren.

Elisabet bere seme-alabengan ere ez zen oso ama amodiotsua agertu, azken finean, bere denbora eta enegia guztia azpijoko politikoetan agortzen baitzuen, bere seme-alabentzat irrikatzen zuen berebiziko etorkizun hori eskuratzeko hain zuzen.

Erreginaren politika arloko helburua monarkia espainiarrak Utrechteko Itunaren bidez galdu zituen herrialde italiarrak berreskuratzea zen. Honela, bere seme Karlosentzat (geroago Karlos III.a izango zenarentzat) Napoliko Erresuma eta Sizilia lortu zituen eta Fliperentzat Parmako dukerria. Alargun geratu zenean, bere semeordeak, Fernando VI.a Espainiakoak, Segoviako La Granja de San Ildefonso Errege-Etxera erbesteratu zuen, hala eta guztiz ere, Elisabetek beste bizileku bat eraiki zuen hortik gertu, Riofríoko Errege-Etxea. Erbesteratuta egon zen urte horietan, bere zeregin pribatuak egiten ibili zen buru-belarri, baina beti bere semeordearen erreinuaren bilakaerari erne, batez ere, Fernando VI.aren osasunari eta bereziki bere emaztearen, Barbara Braganzaren, heriotzari. 1759an ondorengorik gabe hil zenez Fernando VI.a (erotasun antzeko depresio periodo batzuk pasa ondoren), Elisabeten seme Karlos tronuan jarri eta gorteetara itzuli zen honen ama. Hala ere, Maria Amalia Sanjoniarekin izandako eztabaida eta borrokek berriro ere erbesteratzea egin zuten.

Ondorengoak

Filipe V.arekin zazpi seme-alaba izan zituen:Karlos III.a (17161788), Espainiako erregea eta Bi Sizilietakoa.

Francisco (1717). Jaio eta gutxira hil zen.

Mariana ViKtoria (17181781), Portugalgo erregina, Josef I.aren emaztea.

Filipe (17201765), Parmako dukea.

Maria Teresa (17261746), Luisen, Frantziako dolfinaren (Luis XV.aren semearen) emaztea.

Luis Antonio (17271785), Toledoko artzapezpiku eta kardinala, 1735etik 1754ra. Eliz-bizitza alde batera utzi zuen.

Maria Antonia (17291785). Viktor Amadeo III.aren emaztea.

Heriotza

Elisabet 1766ko uztailaren 10ean hil zen, zendutako senarraren, Filipe V.aren, ondoan lurperatu zuten La Granja de San Ildefonso Errege-Etxeko Erlikien Aretoan, jauregian bertan txertaturiko tenpluan, zehazki. Erlikien Aretoa Segoviako probintzian kokaturik dago, Segovia hiritik kilometro gutxira.

Genealogia

Kanpo loturak

Aurreko erregina:

Maria Luisa Gabriela Saboya

Aurreko erregina:

Luisa Elisabet Orleans

Espainiako erregina kontsortea

1714 - 1724 (urtarrilaren 14a)

Espainiako erregina kontsortea

1724 (irailaren 6a) - 1746

Ondorengo erregina:

Luisa Elisabet Orleans

Ondorengo erregina:

Barbara Braganza