Ip Man (benetazko izena Yip Man) 1893ko urriaren 1ean jaio zen Foshanen, Guangdongo probintziako hiri batean. Probitzia hau, Txinako hegoaldean aurkitzen da. Bertan eduki zituen bere lehenengo 3 semeak eta bertan hil zen 1972ko abenduaren 2an. Bere lehenengo ezkontzatik Ip Chung eta Ip Ching jaio ziren, bigarren ezkontzatik , aldiz, Ip Wah. Bere heriotza erabateko misterioa da, izan ere, ez dago inongo informaziorik, ezagutzen den gauza bakarra da, Lun Kai, bere ikasleetako batek, bere etxean aurkitu zuela hilda.
Arte martzial hau, Ng Mui izeneko emakume batek garatu zuen. Bera Shaolin monja bat zen, Shaolin tenpluaren suntsipenaren ondoren bizirautea lortu zuten 5 monjetako bat.
Yip Man, Wing Chun arte matziala irakatsi zuen lehenengo maisua izan zen, hau da, lehenengo shifua. Izan ere, artista martzialak borroka estilo hau bizimodutzat hartu zuen. Hala izanik, 55 urte zituenean Hong Kongera joan zen Wing Chuna zabaldu nahian. Bertan hainbat ikasle eduki zituen, famatuena Bruce Lee artista martzial ospetsua izanik. Nahiz eta ikasle asko eduki, oso zorrotza zen ikasleak hartzeko garaian eta borroka estilo hau irakasteko garaian, berak 5 arau nagusi jarraitu baitzituen bere bizitza osoan zehar: atzerritarrei ez zien erakusten borrokan, ez zuen ostikadarik erabiltzen, ez zuen gustoko argazkirik ateratzea, ez zuen inoiz esaten norbait oker zegoela eta ez zuen ternarik erabiltzen. Horiek ziren bere bost "arau" nagusienak irakasteko garaian eta bere bizimoduan.
1967. urtean, maisuak eskatuta, bere ikaslek "Hong Kong Ving Tsun Athletic Assosiation" sortu zuten. Ip Manek ez zuen inongo oinordekorik utzi arte martzial honen irakaskuntzan, beraz, bera izan zen Wing Chunaren azkeneko egiazko maisua.
2002ko azaroaren 9an, gobernu txinatarrak Yip Man Tong museoa eraiki zuen Ip Manen ikasleen laguntzatz, modu honetara, honek Arte Martzial Txinatarren alde egindako aldarrikapena onartuz.
2008. urtean bere bizitzan oinarritutako pelikula bat egin zuten (honek jarraipena izango zuen 2010. urtean egindako beste film baten bitartez). Pelikulan, Ip Man izenekoa, bere bizitzako gorabeherak, Txina eta Japoniaren arteko gatazka, Wing Chuna nola menperatzea lortu zuen azaltzen da, beste hainbat gauzen arten.
Bere ikasle guztiek diote petsona moduan ezagutzeko izan duten aukera, bizitzan izan duten ohorerik handiena dela. Adibidez, Duncan Leung maisuak esan zuen Yip Man oso edukazio onekoa zela eta zintzoa.
Ip Manen hilobia Hong Kongeko kanposantu batean aurkitzen da, bertara, urtean zehar mundu osoko pertsona asko joaten dira bisita eta omenaldia egitera.
Ip Man
Foshaneko ikasleak:
Hong Kongeko ikasleak:
Chow Kwong-yue
Kwok Fu
Lun Kai
Chan Chi-sun
Lui Ying
Leung Sheung
Lok Yiu
Chu Shong-tin
Wong Shun Leung
Ho Kam Ming
Lo Man-Kam
Moy Yat
bere semea Ip Chun
bere seme Ip Ching
Bruce Lee
Yip Bo-ching
William Cheung Cheuk Hing
Ho Kum-ming Duncan Leung
Siu Yuk-man
Ho Luen
Leung Ting