Prithvi Narayan Shah (nepaleraz:पृथ्वी नारायण शाह; Gorkha, 1722ko abenduaren 25a - Devghat, Nuwakot, 1775eko urtarrilaren 11) Nepalgo lehenengo erregea izan zen, eta Nepal modernoaren sortzaile historikoa kontsideratzen da.
Prithvi Narayan Shah
पृथ्वी नारायण शाह
Aurretikoa
Ondorengoa
Nara Bhupal Shah
Bera Nepalgo errege bezala
Aurretikoa
Oinordekoa
Bera Nepalgo errege bezala
Pratap Singh Shah
Informazio pertsonala
Izen sekularra
Koroatzea
Jaiotza
Heriotza
Erlijioa
Familia
Errege-etxea
Aita
Ama
Ezkontidea
Shah dinastia
Nara Bhupal Shah
Kaushalyawati Shah
Indra Kumari Devi
Narendra Rajya Laxmi Devi
Icchavati Devi
Dayavati Devi
Prithvi Narayan Shah Gorkhan jaio zen 1722an, Nara Bhupal Shah eta Kaushalyawati Sharen semea zen. Shah dinastiako kidea zen, dinastia horrek jainkozko jatorria zuela baiesten zuen, Vishnu jainkoaren haragitze partziala baitzen, hori horrela izateak Prithvi Narayani konkistatutako lur berrien gobernadoretzat onartua izatea lagunduko zion.
Oso gaztetatik erakutsi zuen estatuari buruzko kontuekiko interesa, eta denbora gutxian hasi zen erantzukizunak bereganatzen. Bere aitaren heriotzaren ondoren, 1743an Ghorkako tronua eskuratu zuen 20 urterekin.
Ghorka mendialdean kokaturik zegoen estatu independente bat zen, garai hartan zeuden beste asko bezalaxe. Ez zuen industriarik, eta kokapenari dagokionez, ez zegoen merkataritzako gunean kokaturik, horregatik, nekazaritzari eta armadari esker bizirauten zuten. Hala ere, Prithvi Narayanek bere lurraldea hedatzeko desira zuen, helburutzat Katmanduko ibarra osatzen zuten hiru erreinuen konkista zuen, ordura arte 3 Malla errege etxek gobernatu ziztuztenak.
Gorkhako errege izendatu bezain laster, Nuwakot konkistatzen saiatu zen, izan ere, toki estrategiko bat zen merkataritzarentzat, baita tropek Katmanduko ibarrerantz aurrera egin ahal izateko ere. Ez zuen arrakastarik izan, ondo prestatu gabeko gerrariak zituen eta. Berriz ere, Nuwakot erasotzeari ekin zion, oraingoan garaipena lortuz. Leku hau eskuratu ondoren, beste toki estrategiko batzuk lortu zituen, Katmandu inguratzen zuten muinoetan. Modu horretan, bailara isolatu zuen, inguruetako lurren kontrola bereganatuz eta bere boterea gutxiagotuz, ezin baitzuen kanpotik ezer ere ez eskuratu. Jaya Prakash Mallak, Katmanduko erregeak, laguntza eskatu zien indar britainiarrei. Prithvi Narayanen tropek britainiarren aurka borrokatu zuten, horietako asko hilez eta armamentua kenduz. Honek segurtasun handia eman zien tropei eta ibarra konkistatzeko prest sentitu ziren.
"Indra Jatra" jaialdia ospatzen ari zen bitartean, 1768ko irailaren 25ean, hiriari eraso egin zioten garaipena erraz lortuz.
Hamaika egun geroago Patan (Laliptur) konkistatu zuen eta zazpi hilabete beranduago Bhaktapur kontrolpean hartu zuen.
Bere lehen ezkontza 1773an izan zen, Makwanpurreko printzesarekin, Indra Kumarirekin. Makwanpur etekin politikoak eskuratzeko interesatzen zitzaion erreinua zen.
Bere bigarren ezkontza, berriz, Narendra Rajya Laxmi Devirekin izan zen, Varanasiko Abhiman Singhen alabarekin. Bigarren emaztearekin hiru seme-alaba izan zituen: Pratap Singh, Vedum Shah eta Bahadur Shah, lehenengo hau bere tronuaren oinordeko bihurtuz.
Nepal modernoaren sortzailea kontsideratzen da, eta erreinuan aberriaren aitatzat hartzen dute. Errege borrokalaria izan zen eta, hori gutxi balitz, aliantzak ezartzeko eta erresumaren gaineko kontrola kontsolidatzeko gaitasuna erakutsi zuen. Hala ere, bere politika aldamenekoa zuen Tibetekin gogorragoa izan zen, eta XVIII. mende erdialderako merkataritzako harremanak etenda zeuden. Britainiarrei dagokienez, Nepalgo erregeak bere erreinuko atea itxi zuen, kanpotarrak bere erreinuan sar ez zitezen.
Heriotza gerturatzen ari zitzaiola jabetu zenean, bere familia bildu eta, bateratzea horrenbeste kostatu zitzaizkion lurrak banatzea debekatu zien. Nepalgo erreinua bere osotasunean bere seme zaharrenarentzat izatea agindu zuen, eta beti oinordekotza kontutan hartzea. 1775ean hil zen 52 urterekin eta bere oinordekoa zen Pratap Singh Nepalgo errege izendatu zuten 1775ean.
Divya Upadesh
1774ko neguan, Nuwakoten bizi zen bitartean gaixotu egin zen. Bere osasuna okertzen joan zen, eta bere desira betez Devighatera lekualdatu zuten han hil zedin. Bederatzi egun behar izan zituen hiltzeko. Egun horietan zehar, gobernuaren antolaketari, nazionalismoari eta kanpoko politikari buruzko ideiez hitz egin zuen. Horrez gain, berarekin egon ziren lau pertsonek berak eginiko hausnarketak bildu zituzten idatzi batean, "Divya Upadeshi" forma emanez. Hausnarketa horietako batzuk hauek dira:
-Nepal lau kastaz osaturiko lorategi bat da (Brahman, Kshatriya, Vaishya eta Shudra) eta hogeita hamasei azpikastakoa.
-Erregea erreinuan injustiziak egon ez daitezen eta justizia egon dadin ahalegindu behar da.
-Baliabide naturalak aprobetxatu egin behar dira eta dauden tokian etxeak badaude eta beharrezkoa bada, etxeak tokiz mugitu behar dira.
-Eroskeriaren bat egiten duen edozein nazioaren etsaia da.